Zizailaketa, Zulaketa, Hariak, Esmerilaketa eta Zerraketa: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,02 KB

ZIZAILAKETA

Zizailaketa prozesuaren urratsak:

  1. Kutxilak xaflan barrena sartzen hasten dira.
  2. Gainazaleko zuntzak ebaki eta barnekaldekoak deformatu egiten dira.
  3. Barruko zuntzak, deformatuagoak daudenez, trakzio-indar handiagoen eraginpean daude.
  4. Trakzio-indar honek haustura lodiera guztian zehar barreiarazten du.

Merkatuan dauden zizaila motak

  • Gilotina zizailak
  • Palankadun zizailak
  • Zizaila zirkularra
  • Eraunsketa zizailak
  • Zizaila anitzak
  • Zizaila eramangarria

Gilotina zizailen osagaiak

  1. Bastidorea
  2. Mahaia
  3. Trantxa
  4. Hortzak
  5. Sumilak
  6. Topeak
  7. Multzo eragileak
  8. Akzionamendu-dispositiboa

Gilotina zizaileko trantxa

Goranzko eta beheranzko mugimendu bertikala du. Goiko hortza bertan kokatua dago.

Hortzen arteko separazioa eta angelua

Xaflaren lodieraren eta material motaren arabera, hortzen arteko angelua eta distantzia aldatu beharko da.

Sumilak eta topeak

Sumilen funtzioa xafla mahaiaren aurka mantentzea da, ebakitzea gauzatzen ari den bitartean. Topeen funtzioa, berriz, xaflaren neurriak ziurtatzea da: atzealdeko topeek zabalera eta mahaiko topeek elkartzutasuna eta paralelotasuna.

Gilotina zizaila bat erosteko ezaugarriak

  1. Moztu dezakeen xafla-luzera maximoa.
  2. Moztu dezakeen xafla-lodiera maximoa.
  3. Makinaren motorrak eskaintzen duen potentzia (zaldi-potentzia).
  4. Makinak minutuko eman ditzakeen kolpe-kopurua.
  5. Makinaren pisua eta dimentsioak.

Palankadun zizailen sailkapena

  1. Xafla ebakitzekoak.
  2. Profilak ebakitzekoak.
  3. Xaflak eta profilak ebakitzekoak.
  4. Xaflak eta profilak ebakitzekoak eta puntzonatu ahal dutenak.

Zizaila zirkularretako diskoak

Diskoak oso ongi zorroztuak egon behar dute, altzairu gogor tenplatuzkoak izaten dira, eta zirkularrak edo konikoak izan daitezke.

Eraunsketa zizailetako hortzak

Altzairu gogor tenplatuzkoak dira, oso ongi zorroztuak egon behar dute, eta ebakidura edo sekzio karratudunak dira.

Hainbat eragiketa gauzatzeko zizailak

Zizaila orokorrak.

Zizailetako erraminta aktiboen mantentzea

  • Ongi zorroztuak erabili. Erraminta kamustua badago, ezer ez moztu.
  • Aholkatutako xafla-lodiera ez gainditu.
  • Kolperik ez eman.

ZULAKETA MAKINAK

Zulatzeko makinen sailkapena

  1. Finko normalak
  2. Eramangarriak
  3. Bereziak

Mahai gaineko zulatzaileen abiadura-aldaketa

Polea-kono bidezko sistemaren bidez egiten da abiadura-aldaketa. Engranaje eta/edo erregulagailu elektronikoak dituzten abiadura-kaxak gero eta gehiago zabaltzen ari dira.

Mahai gaineko zulatzaileen erabilerak

Diametro txikiko zuloak egiteko eta pieza txikiekin lan egiteko.

Torloju anitzeko zulatzeko makinen sailkapena

  • Torloju anitz dituen zulatzeko makina
  • Bateriako edo serieko zulatzeko makina
  • Dorre biragarria duen zulatzeko makina

Zulatzeko makina erradialen ezaugarriak

Tamaina eta/edo pisu handiko piezetan zuloak egiteko erabiltzen dira. Beso (bandera) batek jira egiten du ardatz (zutabe) baten inguruan. Beso horretan, laneko torlojua duen burua lerratzen da. Besoa zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lan-eremua. Zutabeak besoaren pisua eta buruaren pisua jasan behar ditu. Horretarako, zutabe bikoitzeko sistema erabiltzen da.

Barautsak zulatzeko makinetan kokatzeko sistemak

Barautsa makinan kokatzeko, barauts-etxea edo Morse konozko akoplamenduak erabil daitezke.

Zulatzeko makina zutabedunen abiadura aldaketa

Abiadura transmititzeko engranaje-kaxa erabiltzen da, polea-kono bidezko sistema baztertua izan delarik.

ARIZTAKETA

Hariaren helburu nagusiak

  1. Pieza ezberdinak beraien artean elkarturik mantentzea.
  2. Higidura transmititzea.

Harien definizioa eta izendapena

Haria hari-neurriarekin eta diametro izendatuarekin definitzen da. Adibidez, 10x1,5 neurriak dituen torlojuak, hau esan nahi du: torloju horrek 10 mm-ko kanpo-diametroa eta 1,5 mm-ko hari-neurria dituela.

Hariaren atalak

Haria helize karabilkatuaren biretako bati (espirari) esaten zaio. Alboak edo saihetsak hariaren alboko aurpegiak edo azalerak dira. Gailurra edo erpina hari beraren alboak elkartzen diren goiko ertzari deitzen zaio. Hondoa hurrenez hurreneko hariak elkartzen diren beheko gainazala da.

Harien ezaugarriak

Hariak definitzeko eta gainerakoetatik bereizteko, behar-beharrezkoa da honako arlo hauek ezagutzea:

  1. Hariaren profila. Hariak izan dezakeen profil-formaren arabera, hariak triangeluarrak, trapezialak, karratuak, etab. izan daitezke.
  2. Diametro izendatua (hariak izendatzeko neurririk garrantzitsuenak). Hariaren kanpoko diametroa da. Torlojuetan, hari-gailurren artean neurtzen da, eta azkoinetan hari-hondoen artean.
  3. Hari-neurria. Hurreneko bi hari-gailurren artean ardatzaren paralelo neurtutako distantziari deritzo.
  4. Aitzinapena. Bira batean, azkoinak torlojuan, edota alderantziz, ardatzaren norabidean egiten duen ardatzerako lekualdaketa.
  5. Hariaren luzera. Hariztatutako zatiaren luzerak garrantzi handia du torlojuaren eta azkoinaren arteko loturaren sendotasunarentzat.
  6. Hari-kopurua, hari-sarrerak. Zilindroa inguratuz tailatu den arteka-kopuruaren (bat, bi, hiru, etab.) arabera, hariak hari-sarrera batekoak, bikoak, hirukoak, etab. izan daitezke. Aldiz, torlojua sartzeko alderantzizko noranzkoan, ezkerrerantz, biratu behar baldin bada, ezkerretarako hari deitzen zaio.

Industrian gehien erabiltzen den hari mota

Hari triangeluarrak dira industrian gehien zabalduta daudenak eta erabilpenaren arloan, loturak egiteko piezen harietan erabiltzen dira batez ere.

Hari metriko eta Whitworth harien arteko ezberdintasun nagusia

Hari metrikoa:

  • Hariaren profilak, bi kasuetan, triangelu aldekidearen forma dute, erpinean edo gailurrean nahiz oinean zerbait kamustuta edo moztuta.
  • Harien gailurrak edo erpinak alakatuta daude, eta hondoak biribilduak.
  • Hari-ardatzekiko paraleloak diren triangeluaren aldeak, kamustu edo moztu aurretik, hari-neurriaren berdinak dira.
  • Hariaren angelua 60º-koa dute.
  • Neurri guztiak milimetrotan adierazten dira.
  • Haria definitzeko: lehenbizi M letra idatzi behar da (Metrikoa dela adierazten du), jarraian diametro izendatua jarriko da eta bukatzeko hari-neurria.

Whitworth haria:

  • Hariaren profilak triangelu isoszelearen forma du, erpina edo gailurra eta oina moztuak dituelarik.
  • Gailurrak edo erpinak eta hondoak, bai azkoinean eta baita torlojuan ere, neurri berean biribilduta daude eta bi piezen artean bete-beteko doikuntza egiten dute.
  • Triangeluaren oinak, moztu aurretik, hari-neurriaren neurri berdina du.
  • Hariaren angelua 55º-koa da.
  • Neurri nagusiak hatzetan adierazten dira: diametro izendatua zenbaki osotan eta zatikietan emana (adibidez: 3/8", ½", 1", 1 ¼", etab.) eta hari-neurria hazbeteko hari-kopurutan emana (adibidez, 20 hari/1", edota laburtuta, 20 h"). Hari-neurria benetan, hatzaren 1/20 da, hots, 1"/20 eta bere balioa, 25,4/20 = 1,27 mm.

Whitworth harien erabilpena

Gasa, ura eta gisako jariakinak garraiatzeko tutuak elkarri lotzeko tutuetan eta beren akoplamenduetan erabiltzen da Whitworth haria.

ESMERILLAKETA

Harri-urratzailearen erabilerak

  • Erreminta-zorrozketa
  • Soldatutako loturetako bizar-garbiketa
  • Irregulartasunen garbiketa
  • Profilen trontzaketa

Harri-urratzaileen aleen jokaera

Harri urratzailearen ale urratzaileak kamustuz doaz. Ondorioz, nekezago ebakitzen dute eta txirbil txikiek berengan egiten duten presioa handitu egiten da. Presioaren eraginez, ale horiek askatu egiten dira, eta ondo daudenak lanerako gai jartzen dira.

Harri-urratzailea baldintzatzen duten faktoreak

  • Urratzailea
  • Ale-tamaina
  • Harriaren gogortasun-maila
  • Egitura
  • Aglomeratzailea

Urratzaileen materialak

Urratzaileak naturalak edo artifizialak izan daitezke. Erabilienak artifizialak dira, beren baliokide naturalak baino kalitate handiagoa azaltzen dutelako.

Ale larrien eta xeheen erabilerak

  • Arbastatzeko ale larriak dituzten harriak erabili behar dira.
  • Akabera fina emateko ale xeheko harriak erabili behar dira.
  • Metal gogorrak mekanizatzeko, material bigunak mekanizatzeko baino ale xeheagoak erabili behar dira.
  • Harriak azalera handia urratzen badu, txikia urratzean baino ale larriagoa erabili behar da.

Harri bigunen eta gogorren erabilerak

  • Material gogorrak lantzeko, harri bigunak hautatu behar dira.
  • Material bigunak lantzeko, harri gogorrak hautatu behar dira.
  • Arbastatze-lan handiak egiteko, hobe harri bigunak hautatzea. Etekin hobea lortzen da.
  • Harri urratzaileak zenbat eta bigunagoa izan, hainbat eta hobeto "ebakitzen" du.
  • Beraz, materialarekiko ahalik eta harririk gogorrenak hautatu behar dira, baina berotu gabe, dardararik egin gabe eta aleak askatu gabe lana ongi egiteko moduko gogortasun-maila dutenak.

Egitura itxiko eta irekiko harrien erabilerak

  • Arbastatze-eragiketak egiten direnean, egitura irekia duten harriak erabiltzea interesatzen da. Era horretan, harrotutako txirbil txiki-txikiak erraz kokatzen dira aleen artean.
  • Alderantziz, akabera-lanetan, mekanizatutako gainazala askoz ere finago eta leunago gelditzen da egitura itxiko harri urratzaileak erabiltzen badira.

Aglomeratzaileen funtzioa

Harri urratzaileetan aleak elkarlotzeko erabiltzen dira.

Harri-urratzaileen aurka presio handia ez egitearen arrazoia

Harri urratzailearen kontra presio handiegia egiteak gainazala bortizki berotu dezake, eta gainazal-geruza hori jaustera irits daiteke.

ZERRAKETA

Materialak ebakitzeko sistemak

  • Txirbil-harroketarik gabeko ebaketa mekanikoa (zizel bidezko ebaketa, zizailaz egina, etab.)
  • Txirbil-harroketa bidezko ebaketa mekanikoa (zerraketa)
  • Jardunbide edo prozedura bereziak (soplete bidezko ebaketa, laser bidezko ebaketa, etab.)

Txirbil-harroketa bidezko ebaketaren abantailak

Txirbil-harroketa bidezko ebaketak duen abantaila hau da: lodiera askoz ere handiagoko piezak ebaki daitezkeela eta, gainera, askoz ere lan txukun, garbi eta doituagoa egiten dela pieza batere deformatu gabe. Eskuz edota makinaz egin daiteke.

Zerra-orri baten ezaugarri nagusiak

Zerra-orri baten ezaugarri nagusiak honako hauek dira: tamaina, hortzen kokapena, ebaketa-maila eta materiala.

Zerratzeko makina motak

  • Atzera-aurrerako higidura zuzeneko makina
  • Etengabeko higidura zuzeneko makina (zerra edo zinta-zerra amaigabea)
  • Higidura zirkularreko makina (zerra zirkularra)

Zinta-zerra amaigabearen eta atzera-aurrerako zerraren arteko abantailak eta desabantailak

Abantailak:

  • Makina honen ebaketa-abiadurak ez du mugarik, ez baitu atzera-aurrerako higiduran dabilen masarik.
  • Itzulerako ibilbide-zatian ez du arkua altxatu beharrik, ez baitu itzulerako ibilbide-zatirik.
  • Hobeto eta berdinago hozten da, lana ere askoz berdinago egiten duelarik.

Desabantailak:

Zinta-zerrak makurduraren eta trakzioaren eraginik handienak jasan behar dituenean, orduantxe ditu hortz gehien lanean. Hori, noski, piezaren lodiera zenbat eta handiagoa izan, are eta gehiago gertatzen da, beraz, bermapuntuen arteko tartea zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta gehiago. Horrek hau esan nahi du: indar edo kargarik handienei, unerik desegokienean eutsi behar diela. Irtenbideetako bat zerraren sekzioa handitzea izango litzateke. Hori, ordea, ezinezkoa da; izan ere, zinta-zerra poleei atxiki behar zaie eta, gainera, kopadura jasan behar du arrabol-gidari batzuen bidez ebaketa-norabidearekin lerrokatzeko eta horiek ezingo lirateke egin atzera-aurrerako makinetan erabiltzen diren zerra-orrienak bezalako lodiera handiko zintekin. Lodiera txikiak, bere aldetik, arrabolen arteko bermapuntuak txikiak izatea eta, beraz, horietan egindako presioa oso handia izatea eragiten du. Arrazoi horiek direla bide, zinta-zerrarekin zerratzeko makina oso egokia da profil meheak zerratzeko, baina bere etekina ez da ona pieza bete edo kosko handiak zerratzeko, material gogorrezkoak direnean batez ere.

Zerra zirkularretan moztu daitekeen pieza haundienaren tamaina

Zerra-mota honekin ebaki litekeen diametro edo lodierarik handiena diskoaren erradioa ken arrasteko platinaren erradioa da.

Zerratzeko makinen ezaugarriak

Zerratzeko makinen ezaugarriak beren ahalmenak mugatzen dituzte.

  • Erreminten neurriak: luzera eta zerra-orriak duen garapena edo diametroa dira erreminten neurriak. Atzera-aurrerakoen zerra-orriaren luzera hatzetan ematen da. Zinta-zerraren garapena metrotan adierazten da. Diskoaren edo zerra zirkularraren diametroa, berriz, milimetrotan.
  • Ebaki litezkeen piezen neurririk handienak: moztu ditzakeen profil, biribil, karratu edo bestelakoen neurririk handien bidez adierazten da (milimetrotan). Ebaketa-abiadurak ere ematen dira, kolpe minutuko moduan edota ebaketa-abiadura moduan adierazita. Zinta-zerren edo diskoen kasuan, m/min-tan adierazten dira. Zirkularretan, berriz, minutuko bira-kopurua ere adierazten da. Ematen den beste datu bat motorraren potentzia da, ZP-tan adierazia.

ZULOAK

Zulo motak

  1. Alde batetik bestera doan zuloa
  2. Zulo itsua
  3. Abeilanatuak

Barautsari ematen zaizkion higidurak zulaketa bat gauzatzeko

Barautsari biraketa-higidura eta luzetarako aitzinapen-higidura ematen zaizkio.

Zulo bat definitzeko zehaztasunak

  • Zuloaren diametroaren neurria
  • Piezan zuloak duen kokapena
  • Zuloaren sakonera (zulo itsuetan)
  • Zuloaren doitasuna (doitasunaren arabera neurri ezberdinak hartuko dira)

Zulo bat egiteko urratsak

  1. Zentroa aurkitu eta zehaztapena egin
  2. Zulatu behar diren piezen lotura edo eusteko modua erabaki
  3. Zulatzen hasi
  4. Zulatu

Zuloaren zentroa zehazteko modua

  1. Zuloaren zentroaren kokagunea zehaztu
  2. Zuloa non joan behar duen jakinda, granete-kolpe batekin zuloaren erdigunean zulo txiki bat egin. Zulo txiki horrek barautsari hasten eta gidatzen lagunduko dio.

Pieza ongi heltzeko garrantzia zulaketa batean

  • Zuloak ongi egiteko, piezen higidura eta dardara saihestea dakarrelako.
  • Langilearen segurtasuna bermatzen duelako.

Piezak heltzeko gailuak eta baliabideak

  • Piezak luzeak eta erabilgarriak direnean, eskuz eutsita zula daitezke.
  • Piezak txikiak edota xaflak direnean eta egin behar diren zuloek diametro txikiak dituztenean, hots, eusteko indar handirik eskatzen ez dutenean, esku-erreminta lagungarriekin eutsiak izan daitezke.
  • Alderantziz, piezak handiagoak baldin badira edo ebaketa-indar handiagoen menpe baldin badaude edo halako doitasun-maila bat lortu nahi bada, brida, altxagarriak, mordazak... erabil daitezke.

Zulaketa bat egiten hasteko kontuan hartu beharrekoa

  • Barautsa kontuz hurbildu behar da granete-kolpeak utzitako puntura, poliki-poliki zuloa egiten hasiaz.
  • Gero, altxatu egin behar da erreminta, eta egiaztatu ea barautsak duen puntako konoa granete-puntak egindakoarekin bat datorren.
  • Zentratze hori zuzena dela ziur gaudenean, barautsa jaitsi eta indar eginez, behin betiko zuloa egiten hasi.

Zuloa uste baino handiagoa izateko arrazoiak

  • Barautsa bere barauts-etxean deszentratuta egotea.
  • Makinaren ardatz nagusia desdoituta egotea.
  • Sorbatzak desberdinak izatea edota simetria angeluarraren gabezia izatea.

Zuloa okerra ateratzeko arrazoiak

  • Makinak duen zurruntasunarentzat proportzioz kanpoko barautsa erabiltzea (diametro handikoa).
  • Barautsaren eta piezaren arteko lerrokapena gaizki egitea.
  • Piezaren eta mahaiaren artean ukipen-azalerak ondo ez garbitzea eta tartean gorputz arraroren bat sartzea.

Barautsa baten zatiak

  1. Gorputza
  2. Kirtena
  3. Punta

Barautsari ematen zaizkion higidurak

  • Ebaketa-higidura (biraketakoa) zulatzeko makinak ematen duena.
  • Aitzinapen-higidura (translaziokoa) langileak barautsa piezaren kontra estutzean ematen duena. Aitzinapen automatikoa duten zulatzeko makinetan, presio hori makinak berak egiten du horretarako dituen gailu egokien bidez.

Barautsen kirten zilindriko edo konikoa

Barautsaren diametroaren araberakoa da.

  • Zilindrikoa: 12 mm-raino diametroak dituzten barautsetan gehien erabiltzen den forma da.
  • Konikoa: 12 mm baino gehiagoko diametroa duten barautsetan gehien erabiltzen dena da.

Barautsari ematen zaizkion abiadurak

  • Ebaketa-abiadura
  • Biraketa-abiadura edota erremintak minutuko ematen duen bira-kopurua

Barautsari eman behar zaion biraketa-abiaduraren kalkulua

n = 1000·Ea/pi·d

Barautsaren diametroaren eta ezarri behar zaion abiaduraren arteko erlazioa

Zenbat eta diametro handiagoa, orduan eta biraketa-abiadura txikiagoa. Eta alderantziz.

Abeilanaketaren helburua

Ertz biziak dituzten zuloetako bizarrak kentzeko, profilak abeilanatzeko, galdategitik datozen piezetako zuloak egiteko edota aldez aurretik egindakoak zabaldu eta benetako neurrietan uzteko erabiltzen da, eta baita beheragune zilindrikoen abeilanaketa sakona eta gainazal lauen abeilanaketa lauak egiteko ere.

Otxabuketaren helburua

Otxabu mekanikoekin egindako otxabuketak zulo zilindrikoak mekanizatzeko balio du. Otxabuketarekin, azalaren akabera hobea eta diametro doi-doia lortzen dira. Orokorki, H7 perdoiaren mailako doitasuna izaten da.

Entradas relacionadas: