Zientzia Fikzioa eta Eleberri Historikoa: Ezaugarriak eta Bilakaera Euskaraz

Enviado por maria y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Zientzia Fikzioa

Generoaren Ezaugarriak

Zientzia-fikziozko kontakizunak narrazio fantastikoak dira, zientziak eta teknologiak gizartean eta gizakiarengan duten eragina aztertzen dutenak.

  • Etorkizuna.
  • Aurkikuntza eta asmakuntza zientifikoak.
  • Estralurtarrekiko harremanak.
  • Espazioko bidaiak.

Zientzia Fikzioaren Sorrera eta Bilakaera

Zientzia-fikziozko lehen lana, askoren ustez, Frankenstein izan zen, Mary Shelleyk idatzia 1818an.

XIX. mendean, zientzia-fikzio modernoaren oinarriak jarri zituzten bi egile nabarmendu ziren: Jules Verne eta H.G. Wells. Verneren lan bat hau da: Bost aste globoan (1863).

Generoa XX. mendean indartu eta garatu zen. "Zientzia-fikzio" terminoa bera mende horretan sortu zen, 1927. urtean.

Aldous Huxleyren Bai mundu berria eta George Orwellen 1984 lanak ere aipagarriak dira.

Zientzia Fikzioa Euskaraz: Egileak eta Lanak

Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX. mendean, bai literaturan, bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskaraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian zientzia-fikzioak zale gutxi dituela.

Eleberri Historikoa

Generoaren Ezaugarriak

Gertakari historikoei buruzko kontakizunak dira, eleberri tankeran egituratuak eta, horrenbestez, fikziozko elementu ugari dituztenak. Kontakizunaren abiapuntua iraganean benetan jazotako gertakari historikoak dira beti, nahiz eta haien inguruko ekintza asko asmatuak izan. Nolanahi ere, horrelako eleberriak idazteko, egileak dokumentazio-lan ikaragarria egin behar du aurrena, benetako aditu bilakatu arte ia.

Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Pertsonaiek, lekuek eta gertaerek oinarri historikoa izan ohi dute.
  • Kontalaria orojakilea izan ohi da, den-dena daki: pertsonaiek zer pentsatzen duten, iraganean zer gertatu zen eta etorkizunean zer gertatuko den.
  • Askotan, pertsonaia heroia edo pertsonaia jasoa izaten da.
  • Oso garrantzitsua izan ohi da "berreraikuntza arkeologikoa" deritzona.

Eleberri Historikoaren Sorrera eta Bilakaera

XIX. mendearen hasieran sortu zen literatura-genero hau, Erromantizismoaren garaian.

Eleberrigintza historikoaren sortzailea Walter Scott eskoziar idazlea izan zen. Bere lanen artean daude: Waverley (1814), Rob Roy (1817), Ivanhoe (1819) eta Quentin Durward (1823).

Lehen Eleberri Historikoa Euskaraz

Euskaraz idatzitako lehen eleberri historikoa Auñemendiko lorea (1898) dugu, eta haren egilea Txomin Agirre idazlea izan zen. VII. mendeko Euskal Herrian kokatua dago, eta bertako gai nagusia kristautasuna eta haren hedapena da. Eleberrian, kristautu gabeko Portun buruzagi euskaldunaren eta Riktrudis dama kristauaren arteko ezinezko amodioa kontatzen da, erlijioarekin zerikusia duten borroka eta gatazkez hornitua.

Bestalde, Joanak joan (1955) Pierre Topet Etxahun zuberotar poetaren bizitzan oinarritutako eleberri historikoa da. Jon Etxaide izan zen haren egilea. Jon Etxaidek gai historikoak erabili zituen beste kontakizun batzuetan ere: Alostorrea (1950), Gorrotoa lege (1964), eta baita antzerki-lan batean ere: Begia begi-truk (1962); azken hori Bereterretxeren kantorean oinarrituta dago.

Eleberri Historikoa Euskaraz Gaur Egun

Azken hamarkadetan izugarrizko arrakasta izan du eleberri historikoak mundu osoan. Moda-modan daude iraganeko garaietan girotutako kontakizunak.

Euskaraz ere nabari da joera hori.

Adibidez, Patxi Zabaleta eta Txillardegi egileek landu dute generoa.

Entradas relacionadas: