Zeramika motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

ZERAMIKA TRADIZIONALAK:


Buztin lokatzak sutan egosita sortzen diren zeramikak dira. Buztinak lehenengo material artifizialak dira. Erabileraren arabera 2 mota daude: eltzegintzako buztinak eta lozarako buztinak. Kalitatearen eta propietateen araberako sailkapena:

-kolore gorria edo horixka eta ehundura porotsua dutenean, terrakota esaten zaie edo eltzegintza buztina.

-kolore zuria eta ehundura porotsua dutenean, loza izena hartzen dute.

-horixka eta gris bitarteko kolorea badute, ez dute ehundura hain porotsua eta gres esaten zaie.

-kolore zuri erdi gardena eta ehundura iragazgaitza dutenean, portzelanak dira.

Buztinek hiru osagai dituzte: buztina, silizea eta feldespatoa. Buztina aluminio hidratatuzko silikatoek eta beste oxido batzuen kantitate txikiek osatzen dute. Silizea tenperatura altuan urtzen da, osagai erre-gogorra da. Potasio feldespatoa tenperatura baxuan urtzen da eta zeramika-
Nahastea tenperatura altuen eraginpean jartzen denean, beira bihurtzen da: orduan, gainerako osagaien aglomeratzailetzat jarduten du.

INDUSTRIAKO PRODUKTUAK: Fabrikazio prozedura ohikoenak 3 fase ditu. 1-hautsak edo partikulak masa hezeetan trinkotzen dira. 2-behin betiko formak lortzen dira, masa horien plastikotasuna erabiliz. 3- formak tenperatura oso altuan berotzen dira partikulak elkarrekin lotu eta horrela gogortasuna eta iraunkortasun egokia lortzeko.

Prozesu horren ondorioz askotako formak eta gauzak sortzen dira, gogorrak eta hauskorrak, iraunkortasun handia diote gainerako substantzien erasoei eta bizitza oso luzea dute. Beiren familiakoak izan harren, beirekiko desberdintasun handi bat dute: ezin dira berriro urtu eta ostera ere moldeatu, horren bestez horren behin betiko formak lortzen dira. Zeramiken sailkapena:

-bustinezko egitura produktuak:
(adreiluak, teilak…) eltzegintzako buztinetan oinarrituz fabrikatzen dira.

-gainazaleko akaberetako produktuak: (baldosak) gogorrak eta hezetasun handiari iraunkortasuna diote. Gres zeramiko askotan fabrikatzen dira.

-zeramika fineko produktuak: (porzelana elektrikoa, porzelana txinatarra…)  silizea feldespatoa eta buztina dituzten nahasteak erabiliz fabrikatzen dira. (Lozak eta portzelanak)

Buztin mineralak polimeroetan sartzen dira.

Entradas relacionadas: