Zentzumen hartzaileak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB
1- SENTIPENA
Sentipena hautematearen baldintza beharrezkoa daSentipenik gabe ez dago hautematerik. Zentzu honetan, sentipena abiapuntua da.Tradizionalki “sentipena”
zentzumenetatik Nahasturik datorkigun informazioa dela esan ohi da. Oinarrizko fenomeno Psikikoa da.
Sentipena : Kualitate baten oharpena eskatzen du gure zentzumenak eragintzen duten Estimuluen ondorioz , hau da, sentimenen gain ematen den estimuluaren Jokaeraren aurrean organismo batek ematen duen erantzuna.
Estimulua :
Inguruneko errealitate fisikoa da, zentzumenen nerbio-
Zelulak kitzikatzeko
Gaitasuna duena. Agente fisikoak, kimikoak, mekanikoak dira eta euren gaitasuna
Organismoan eragintzea da honetan erantzuna sortuz.
Sentipena, beraz, Zentzumenen kitzikaduran du bere sorburua; kitzikadura kanpoko edo barruko Mundutik datorren estimuluak sortua da. Kitzikadurak nerbio-korronte baten Forma hartzen du eta garuneraino transmititua izango da; horren ondorioz, Subjektua
kualitate batzuez Ohartzen da : koloreak, usainak, soinuak, zaporeak edo organismoaren barruko Egoerak.
Mendeen zehar Gizakiak bost zentzumen besterik ez zeudela pentsatu du. Baina errealitatea oso Desberdina da, zeren gizakiak hartzaile edo errezeptore-kopuru handia du.
HARTZAILEAK EDO ERREZEPTOREAK : Garunari kanpoko eta barruko ingurunearekin Kontaktuan jartzeko aukera ematen dioten oso espezializatutako nerbio-zelulak Dira. Nerbio-bukaerak dira eta estimulu fisiko-kimikoen jokaerak Nerbio-korronte bihurten dute
Hartzaile Desberdinei dagokienez, sailkapen desberdinak aurkeztu izan dira autoreen Arabera ; horien artean Wenger eta Jones autoreek aurkeztutakoa dago. Hauek laumotatako hartzaileak desberdintzen dituzte :
1-Kanpoko Hartzaile edo exterozeptoreak : Organismoaren azaleran kokatuta aurkitzen Dira eta dagokien funtzioa kanpoko mundutik heltzen diren estimulazioak Kaptatzean datza. Hauen artean ohizko bost zentzumenak aurkitzen dira : Ikusmenari, entzumenari, usaimenari, dastamenari eta ukimenari dagozkien Errezeptoreak daude.
2- Barruko Hartzaileak edo interozeptoreak : Organismoaren
barruan
kokatuta
daude . Hauen Artean bi motatakoak daude :
• Erraietako errezeptoreak (biszerozeptoreak) : Gure erraien
egoerari buruzko informazioa ematen Digute: organismoaren egoera orokorra, Gozea, egarria, nekea, ongizatea.
• Propiozeptoreak : Gorputzaren Kokapenari edo mugimenduari buruzko
informazioa ematen Digute : barne-belarria (oreka, zorabioak), tendoi,
muskulu eta giltzaduretako nerbio-bukaeraketa hauei esker presioa, Muskuluen erlajazioa edo kontrakzioa kaptatzen dira.
• Nozizeptoreak:
Organismoan
Sakabanaturik aurkitzen dira eta errezeptore hauen bidez txarrak izan
Daitezkeen estimuluak jasotzen dira garunari min-sentipenak
Trasmitituz.
2. SENTIPENAREN FASEAK
Sentipena Kualitate baten oharpenari dago lotuta eta hau beti ematen da estimuluaren Jokareraren aurrean erantzun bat legez. Baina estimuluak zentzumen-organoen Gain jokatzen duenetik eta organismoa kualitateaz ohartzen den arte badago Prozesu bat nerbio-sisteman eta dagokion garuraren atalean.
Sentipena agertu Ahal izateko hiru fasetan ematen den prozesua beharrezkoa da :
1- Fase fisikoa : Estimuluaren emisioan eta zentzumenen nerbio-bukaeren gain ematen den Estimuluaren jokaeran datza. Lehenengo fasea da.
2- Fase
Fisiologikoa : Sentimenezko organoen estimulazioan datza eta
Nerbio-korrontearen transmisioan.
Estimuluak zirrara bat sortzen du
Zentzumen-organoan. Aldarazpen edo inpresio horrek fenomeno neuro-fisiologiko
Multzo bat sortarazten du eta nerbio-korronte baten bidez transmititzen da
Neuronen arteko sinapsiari esker garunaraino. Fase honetan zehar gertatzen den
Guztiak izaera fisiko-fisiologikoa du.
3- Fase Psikikoa : Hirugarren fase hau kualitatearen oharpenean datza. Nerbio-korrontearen bidez tansmitutako inpresioaren itzulpena ematen da eta, Horren ondorioz, sentipena agertzen da . Beraz , sentsazioa konstzienteki eman Ahal izateko hiru fase hauek guztiz beharrezkoak dira.
Zentzumenen Jokaerak sortzen dituzten estimuluak sentipenezko organoak eragintzen duten energia Formak dira, inpresio edo kitzikadurak sortuz. Energia forma hauek, berez, Mutuak dira psikologikoki, hau da, airearen bibrazioak edo dardarak ez dira Ozenak eta uhin elektromagnetikoek ere ez dute inolako kolorerik. Soinua edo Kolorea kualitate batzuk besterik ez dira nerbio-inpultso batzuek (dagokien Azal-garunaren atal batera irizten direnean) sortzen dituzten erantzunak.
Horregatik, Desberdindu behar dira , alde batetik, kualitatea eta, bestetik , kualitatearen Oharpena. Era berean bi motatako kualitateak desberdin daitez1Lehen mailako kualitateak : Izakietan aurkitzen ditugun kualitateak dira. Benetan errealak dira eta Gauzetan existitzen dira. Kualitate objetiboak dira. Normalean zentzumen bat Baino gehiagoren bidez kaptatzen ditugu.
Adibidez : Forma, hedadura, pisua, mugimendua, figura…
2-Bigarren Mailako kualitateak : Izakietan aurkitzen ez diren kualitateak dira. Subjetiboak dira nahiz eta fundamenturen bat izan. Gogamenezko errealitateak Dira kaptatzen diren neurrian , baina hortik kanpo ez dira existitzen. Normalean zentzumen bakar baten bidez kaptatzen ditugun kualitateak dira. (Usaina, kolorea.)