Zenbaki masikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,11 KB
Eredu atomikoak:
Atomoak nukleoa du erdigunean eta bertan protoiak eta neutroiak aurkitzen dira. Kanpoaldean orbitak deskribatuz, elektroiak. Ia atomoaren masa guztia, nukleoan aurkitzen da.
Atomoaren partikula azpiatomikoak:
Protoiak, Neutroiak eta Elektroiak eta beraien masa eta karga.
Kontzeptuak:
Atomoaren zenbaki atomikoa: Z
Atomoaren protoi eta elektroi kopurua: Z
Zenbaki masikoa: A
A=Z+N
Z=A-N
N=A-Z
Ioia:
Atomo batek beren neutralitate elektrikoa galtzen duenean, Ioi bihurtzen da (Ioi bihurtzeko, elektroiak galduz edo bereganatuz).
MOTAK:
Katioia: Ioi positiboa da, elektroiak galdu dituelako. Katioiak izateko joera, metalak dute.(Na+= Sodio Katioia)
Anioia: Ioi negatiboa da, elektroiak bereganatzen dituelako. Ez metalak dute, anioiak izateko joera. (Cl-= Kloro Anioia)
Isotopoak:
Elementu kimiko baten atomo ezberdinak dira, zenbaki atomiko berdina dutenak eta zenbaki masiko ezberdinak, hau da, neutroi kopuruan ezberdintzen dira.
Lotura Kimikoak:
Hiru lotura kimiko daude;
Kobalentea: Lotura mota hau, ez metalen artean ematen da. (N2)
Ionikoa: Metal eta ez metalean artean ematen den lotura da. (Na Cl)
Metalikoa: Metalen artean ematen den lotura da.
Taula periodikoaren ezaugarriak:
7 periodotan antolatuta dago. (Ezkerretik-Eskuinera)
18 taldeetan. (Goitik-Behera)
Elementu kimikoen zenbaki atomiko gorakorrerantz ordenatuta daude.
Elementu kimikoen izaera metalikoa gero eta handiagoa da, periodo batean gero eta ezkerrerago eta talde batean gero eta beherago.
18.Taldea Gas-noblea da, beraien ezaugarria egonkorrak izatea da
Periodoak zenbat energi maila dituen adierazten du.
Talde bereko elementu atomoek azkenengo energi maila elektroi kopuru bera.
Taula periodikoaren azpiko aldean,orokorrean lur arraro bezala ezagutzen dira. 2 talde daude: Lantanidoak eta Aktimidoak.
Zenbaki atomikoa: Atomo baten protoi kopurua adierazten du.
Zenbaki masikoa: Atomo baten protoi+neutroi kopurua adierazten du.
Lotura kobalentea
Ez metalen artean ematen da.Lotura ionikoa: Lotura hau metal eta ez metalen artean ematen da.
Lotura metalikoa
Metalen arteko lotura da.