Zelulaniztunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB
2.ONDDO IZAERAKO PROTOZOOAK: onddoak ez diren eta haiekin antzekotasunak dituzten izaki heterotrofoak biltzen dira
-mixomizetoak:
organismo zelulabakarrak eta mugikorrak. Forma ameboidea dute. Ez dute zelula paretarik eta mugikorrak dira. Hainbat nukleo dituzte barnean. Leku hezeetan daude.
-oomizetoak: mizelio izeneko gorputz egitura dute, filamentu multzoez osatua. Onddoen egituraren antzekoa baina hauek zelula pareta zelulosaz osatuta dute
3.ALGAK: fotoautotrofoak biltzen dira. Alga batzuk zelulabakarrak eta mikroskopikoak dira eta beste batzuk zelulaniztunak eta makroskopikoak. Zelulek zelulosazko paretak dituzte eta kasu guztietan kloroplastoak dituzte.
gehienak urtarrak dira baina badaude eremu hezeetan bizi diren alga lehorrak ere. Zelulabakarrak uretan flotatu eta zelulaniztunak aire poltsetan flotatzen dute sexurik gabeko eta sexuzko ugalketa dute.
ALGA FILUM NAGUSIAK HAUEK DIRA:
-euglenofitoak: zelulaniztunak flagelodunak dira. Ez dute zelula paretarik. Ur geza geldituetan bizi. Klorofila eta karotenoideak dituzte.
-bazilariofitoak: paretarik gabeko organismo zelulabakarrak. Oskola batez inguratua eta oskola 2 kuskuz osatuta dago.Klorofila… dutte. Ur gezako eta itsasoko plaktonaren osagai nagusiak dira.
-gamofitoak: ur gezako organismo zelulabakarrak eta kolore berde bizia dute. Normalean harizpi forma.
-klorofitoak: organismo zelula bakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke. Denek zelula pareta eta kolore berde bizia dute. Ur gezetan nahiz gazietan daude.
-feofitoak: gehienak itsasoan daude.Zelulaniztunak dira. Talo egitura dute. Zelula pareta zelulosaz eta alginaz osaturik dago. Oliba kolorea dute. Klorofila eta beste pigentu batzuk dituzte.
-errodofitoak: gehienak itsasoan bizi dira eta zelulaniztunak dira. Pareta zelula, klorofilaz, agar-agar eta karbonatoz osaturik dago. Gorri kolorekoak dira. Klorofilaz gain beste pigmentuez osaturik dago ere.
4-ONDDOAK:
gehienak lehorrekoak dira eta gutxi batzuk urtarrak.