Zelula ostalaria

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB

Mikroorganismoak domeinu guztietan daude:
Oso txikiak izateaz gain, zelula mikrobiano bakoitza gai da bizi-funtzioak egiteko: prozesu metabolikoak, hazi, erlazionatu eta ugaldu. Izaki bizidunak 3 domeinutan sailkatzen ditugu, eta hiruretan daude mikrooganismoak: 1.Bakteria (eubakterioak) eta 2.Archaea(arkeobakterioak) organismo prokariotoz osatuta. 3.Eukarya(alga mikroskopikoak, onddo mikroskopikoak eta protozooak) organismo eukariotoz osatuta.Birusak agente infekzioso zelulagabeak dira: birusek ez dauzkate zelulek dauzkaten egitura eta funtzioetatik ia bat bera ere; metabolismorik ez dute, eta beste zelula batzuen barruan soilik ugal daitezke; horregatik, ez dira organismo biziduntzat hartzen. 1.Zelulaz kanpoko fasea→ zeluletatik kanpo daude. Fase honetan, birion edo partikula biriko deritze. 2.
Zelula barneko fasea→ zelulen azalari itsatsita daude. Zelulen barnera beren genoma sartzen dute, eta erreplikazio-prozesua hasten da, zelularen beraren sistema erabiliz. Zer ostalari mota parasitatzen duten, hauek bereizten dira: birus bakterianoak, landare-birusak eta animalia-birusak. BIRUSEN JATORRIA: 1.Erregresio zelularraren teoria. 2.Koeboluzioaren teoria. 3.Jatorri molekular-zelularraren teoria. BIRUSEN EGITURA: denek genoma birikoa eta kapsida dituzte. Batzuek mintzesko estalkia ere badute. Genoma birikoa azido nukleiko molekula batek edo batzuek osatzen dute; izan daiteke DNA edo RNA, baina inoiz ez biena batera. Kapsida genoma birikoaren estalkia da, eta proteina globularrez osatuta dago: kapsomeroak. Genoma birikoak eta kapsidak nukleokapsida osatzen dute. Nukleokapsida mintzezko estalki batek inguratzen du eta bi osagai ditu: lipido geruza bikoitz bat, parasitatutako zelula ostalaritik datorrena. 1.Kapsida helikoidala: egitura luzanga da, helikoidalki jarritako hainbat kapsomero berdinez osatua. Barruko aldean azido nukleikoa kokatzen da: DNA edo RNA kate bat. 2.Kapsida ikosaedrikoa: egitura poliedriko bat da. Bi kapsomero mota elkartuz eratzen da: hexonak eta pentonak. 3.Kapsida konplexua: bi atal ditu: burua(bertan azido nukleikoa dago) eta buztana(oinean oinaldeko plaka dago)  BIRUSEN ZIKLOA:
1.

Ziklo litikoa

zelularen lisia eragiten du. Birus bakteriofagoek dute  ziklo mota hau. 1.Zelulara ainguratzea:bakteriofagoak ostalari izango duten zeluletara atxikitzen da. 2.Sartze-fasea: bakteriofagoak bakterioen zelula-pareta zulatzen du eta bere DNA sartzen du. Hala genoma birikoa sartzen da. 3.Eklipse-fasea:birusa ez da ikusten, baina jarduera entzimatikoa oso handia da. 4.Mutaketa-fasea: kapsomero eratu berriak elkartu egiten dira, kapsidak eratzeko eta DNA birikoaren molekula berriak haietan sartzen dira. 5.Lisi edo askatze-fasea: birionak askatzen dira. Ondoren, beste bakterio batzuk infektatzeko moduan geratzen dira birionak.2.

Ziklo lisogenikoa

Birusaren genoma zelula ostalariaren DNAn txertatuta geratzen da, zenbait belaunalditan, estimulu batek ziklo litiko bat hasi arte. Birusei profago edo birus ematu deritze, eta zelula hartzaileari, zelula lisogeniko.Bakterioek, elkartuta, multzoak osatzen dituzte: morfologiaren aldetik, lau bakterio mota daude: baziloak, kokoak, espiriloak eta bibrioak. Elkartuta baziloek kate linealak eratzen dituzte.


Entradas relacionadas: