Zelula: Oinarrizko Unitatea, Funtzioak eta Osagaiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
Zer da Zelula Bat?
Gizaki bizidunen oinarrizko unitatea da. Gainera, gure funtzio guztiak bete ahal dituen unitate txikiena da. Gure begientzat ikusezinak dira, tamainagatik; mikroskopioekin begiratzen dira.
Zelularen Osagai Nagusiak
- Nukleoa: Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Molekula batzuei pasatzen uzten die eta beste batzuk blokeatu egiten ditu.
- Zitoplasma: Zelularen edukia da. Disoluzio likatsu batez osatuta dago. Organuluak daude barruan.
- Mintz Plasmatikoa: Zelularen egitura handiena da. Zelularen erdian dago eta zelulen funtzioak zuzentzeko eta kontrolatzeko dago.
Zelularen Organuluak
- Golgi Aparatua: Erretikulu endoplasmatikoak egiten dituen substantziak (proteinak eta lipidoak) gordetzen ditu. Eta gero, hortik ateratzen dira behar direnak, lekuetara eramateko, beharrezkoa delako.
- Erretikulu Endoplasmatikoa: Zitoplasman dago, elkarrekin komunikatuta dauden mintzeko zaku eta kanal multzoa da. Substantzia berriak sortzen dira, zelulak behar dituena: lipidoak (LEUNA) eta proteinak (ZIMURTSUA).
- Lisosomak: Zelularen digestio aparatuak dira. Substantzia konplexuak soilago bihurtzen dituzte. Handia bada, ez da sartzen, eta mozten du sartzeko.
- Zitoeskeletoa: Zitoplasman zehar dagoen sare bat da, zelularen hezurdura. Bere mugimenduetan parte hartzen du.
- Zentrioloak: Harizpi osatutako paretak dira. Zitoeskeletoaren mugimendua zuzentzen du.
- Mitokondrioak: Obalo forma daukate eta mintz bikoitza. Bertan zelula arnasketa egiten da, beraz, oxigenoa behar dute. Zelulak funtzionatzeko behar duen energia ematen du.
- Bakuoloak: Ura eta disolbatutako hainbat substantzia dituzten zaku txikiak dira. Erreserbarako produktuak eta hondakinak gordetzen dituzte.
- Erribosomak: Mintzen ez duten egitura txikiak dira. Zitoplasman aske edo erretikulu endoplasmatikoari lotuta egon daitezke. Proteinak sortzen dituzte.
Zer Dago Nukleoaren Barruan?
DNA dago. Nukleoplasman dago, disoluzio likatsu bat da.
- Kromatina: Harizpi luzen multzoa da. Kromosoma sortzen da bertan. 46 kromosoma ditugu, edo 23 pare. Espermatozoidetik 23 datoz eta obulutik beste 23. Kromosomak DNA informazioa gordetzen du, informazio genetikoa.
- Nukleoloak: Esfera itxurako zatiak dira eta bertan erribosomak sortzen dira.
Nola Zeharkatzen Dute Mintza Molekula Txikiek?
Molekula txikiek, adibidez ura eta oxigenoak, mintza zeharkatzen dute.
- Difusioa: Oxigenoaren eta substantzien difusioa. Ez da energiarik behar. Mekanismo pasibo bat da. Bere kabuz zelularen barne eta kanpoaldeko mailak berdintzen ditu, kontzentrazioaren arabera. Uraren difusioa, osmosia deitzen da, eta berdin funtzionatzen du.
- Garraio Aktiboa: Energia behar da lekualdaketa egiteko. Prozesua kontzentrazio txikiko tokietatik handia duten tokietara egin daiteke.
Nola Pasatzen Dira Partikularik Handienak?
- Endositosia: Partikulak hartzea.
- Exositosia: Partikula ateratzea. Zelulak mintz plasmatikoa mugitzen du partikula handi hori ateratzeko.
- Fagozitosia: Partikula handiak harrapatzeko ahalmen zelularra.