XX. Mendeko Gertakari Garrantzitsuak: Versaillesko Ituna, Nazismoa eta Bigarren Mundu Gerra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Versaillesko Ituna

Versaillesko Itunan Alemania eta Austria Lehen Mundu Gerraren errudun zirela adierazi zen, eta ondorioz, gerra-ordainak ordaindu, armada murriztu eta Renaniaren desmilitarizazioa onartu behar zuten.

Errusia XX. Mendearen Hasieran

XX. mendearen hasieran, Errusian monarkia absolutua zegoen, Nikolas II.a tsarrak gobernatzen zuen. Duma izeneko parlamentu bat bazen ere, ez zuen botererik, eta herritarrek ez zituzten eskubideak. Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen, eta biztanleriaren %80a nekazaria zen, pobrezian bizi zirenak. XIX. mendearen amaieran industria ahuldu zen.

Boltxebikeak eta Sobietak

Boltxebikeek, Leninek gidatuta, oso jarrera erradikala zuten. Sobietak, berriz, nekazarien eta langileen taldeak ziren.

Hitler eta Nazismoa

Hitler eta Alderdi Nazia

  • 1919an Hitlerrek NSDAP alderdian sartu eta eraberritu egin zuen, SA izeneko talde paramilitar bat sortuz.
  • 1923an Municheko Putscha (estatu kolpea) egin zuen, eta kartzelara sartu zuten.
  • Kartzelan zegoela, Nire Borroka liburua idatzi zuen, nazismoaren printzipioak azalduz.

Nazismoaren Ezaugarriak

  • Demokraziaren aurkakoa.
  • Buruzagia (Führer) goraipatzea.
  • Estatua lehenestea.
  • Indarkeria, gerra eta gazteria goraipatzea.
  • Sinboloei eta desfileei garrantzia ematea.

Nazismoaren Ezaugarri Bereziak

  • Arrazakeria, batez ere juduen aurka.
  • Arraza ariarraren nagusitasuna aldarrikatzea, beste herrien gainetik (latinoak, eslaboak, juduak).
  • Lebensraum edo bizi-espazioaren teoria, beste lurraldeak alemaniarrek konkistatzeko.

Totalitarismo Nazia

  • Hitlerrek botere osoa bereganatu zuen.
  • 1933an, naziek Reichstag sutea eragin zuten.
  • Alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatu zituzten.
  • Labana Luzeen Gaua: Hitlerrek alderdi naziaren barruko etsaiak hiltzeko agindua eman zuen.
  • Hindenburg hil zenean, Hitler Errepublikaren presidente bihurtu zen.

Bake Konferentziak

Yaltako Konferentzia

  • Alemania hainbat okupazio eremutan banatzea erabaki zen.
  • Stalinek Ekialdeko Europan hauteskunde askeak egongo zirela agindu zuen, baina ez zuen bete.
  • Baltikoko herrialdeak eta Polonia ekialdea SESBri anexionatzea onartu zen.

Potsdamgo Konferentzia

  • Alemania lau sektoretan banatu zuten.
  • Alemanian nazismoa desagerraraztea erabaki zen, Nurenbergeko epaiketen bidez.
  • Alemaniak gerra-ordainak ordaindu behar zituen.
  • Poloniaren mugak zehaztu ziren.

Nazio Batuen Erakundea

Nazioarteko erakunde bat da, 1945eko ekainean San Frantziskon sortua. Bere helburuak hauek dira:

  • Nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea.
  • Herrien autodeterminazio eskubidea bermatzea.
  • Giza eskubideak defendatzea.
  • Herrien arteko lankidetza baketsua sustatzea.

Hiztegia

  • Antisemitismoa: Juduen aurkako gorrotoa.
  • Vichyko Frantzia: Bigarren Mundu Gerran, Frantzia bi eremutan banatu zen: iparraldea alemaniarren menpe zegoen, eta hegoaldea, Vichyko Frantzia, Pétain generalak zuzenduta.
  • Normandiako Lehorreratzea: 1944an, Eisenhower jeneralak gidatutako Aliatuek Normandian lehorreratu ziren, errusiarrak baino lehenago Alemania inbaditzeko.
  • Holokaustoa: Naziek Bigarren Mundu Gerran egindako juduen genozidioa.
  • Auschwitz-Birkenau: Nazien kontzentrazio-esparrurik handiena, Polonian kokatua.

Entradas relacionadas: