Xabier Lete: Bizitza, Lana eta Euskal Kulturarako Ekarpena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

Xabier Lete: Euskal Kulturaren Ikur

Xabier Lete Bergaretxe euskal autore eta abertzale oso azpimarragarria da. Oiartzunen jaio zen 1944an, gerraondoko olerkigintzan kokatzen dugu. Plazagizona dela esan liteke, poeta, kantari, antzerkilari eta politikari aritu baitzen plazaz plaza. Honela, bere eta beste autoreen obrak ezagutzera eman zituen.

Idazle eta Musikari Goiztiarra

Idazle goiztiarra izan zen, "Zeruko Argia" aldizkarian hasi baitzen euskal lanetan. 1965ean, 21 urte zituelarik, Ez Dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Artze, Jose Angel Irigaray eta Lourdes Iriondorekin batera. Honek, frankismoari aurre egiteko mugimendua proposatu zuen, euskal kultura eta hizkuntza eusteko asmoz. Hainbat jarduera egin arren, 1972an Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen. Hala ere, Lourdes Iriondo, bere emaztearekin, kantagintzan jarraitu zuen Letek beste hainbat kantarirekin bat; besteak beste Antton Valverderekin. Kolaborazio adierazgarriak egin zituen euskal literaturarentzat Lizardiren poemei eta Txirritaren bertsoei musikaltasuna eta ahotsa emanez.

Olerkigintza: Bilakaera eta Gaiak

1968an bere lehen olerki sorta argitaratu zuen "Egunetik egunera orduen gurpilean" izenekoa. Bertan, Gabriel Arestiren poesia sozialari erreferentzia egiten zion, bere inguruan ikusten zituen bidegabekeriak salatzeko bide batez. 1974. urtean, "Bigarren poema liburua" argitaratu zuen. Bertan, poetaren rola aztertzen jarraitzen zuen, baina poesia intimoagoa aurkezten zuen. Frantziatik jasotako existentzialismoa azaltzen zuen jada poema sorta honetan, bizitza eta heriotzari buruz kezkak azalduz. Bere bigarren argitalpen horretako olerkirik azpimarragarrienak "Xalbadorren heriotza" eta "Izarren hautsa" dira. Azken hau osoa eta landua izateaz gain, unibertso osoa bildu nahi zuen olerki honetan materia eta bizitzaren sorrerari buruzko teoria azaltzen du, baina oraindik indarrean eta ia esplikatua egon ez arren.

1981. urtean argitaratu zuen bere hurrengo olerki liburua, "Urrats desbideratuak" izenarekin. Aldaketa filosofiko eta sentigarria eman zuen. Hau da, euskara hobetzeaz gain, pesimismoa eta etsipena era erradikalean aurkezten ditu. Beraz, haren lanetatik ondoriozta daiteke poeta eboluzionista izan zela, hau da, jarrera eraldatuz joan zela helduagoa egiten zihoan heinean. Lehengo liburu sortan poeta indartsua dela ikusten da, gauzak aldatu eta hobetzeko asmoz, borrokatzeko asmoz. Bigarrenean jada zalantzak aurkezten ditu. Hirugarrenean aldiz existentzialismoaren eragina nabaria da, guztiz poeta pesimistatzat du bere burua.

Existentzialismoa eta Maitasuna

Jarrera pesimista du nagusi beraz Letek, existentzialismoak eragina. Heriotza gertu ikusten du. Letek ikusten duen irtenbide bakarra maitasuna da, eta honetara iristeko Jainkoarenganako sinesmena bultzatuko du. Berak mantenduko baitu maitasuna baita hil ondoren ere.

Politika eta Itzulera Literaturara

Xabier Letek, bere hirugarren olerki liburua argitaratu ondoren, produkzio literarioa alde batera utzi eta politikan sartu zen. Gipuzkoako Diputazio Foralean zuzendari eta kontseilari aritu zen. Hala ere, gaixotasun bat zela medio, politika utzi eta mundu literariora itzuli zen.

Beranduago, olerki liburu berri bat argitaratu zuen 1992an, "Zentzu antzaldatuen poemategia". Aberria zen olerki hauen gai nagusia. Kristau baloreak ere azaltzen dira bertan, eta existentzialismoaren eragina ere nabaria da; bizitza beraren goraipamena egiten du Letek, pesimismoa alde batera utzi gabe.

Leteren azken olerki liburua "Biziaren ikurra" da, 1992an argitaratua. Existentzialismoa ere aurkeztuz.

Musikagile eta Abeslari

Musikagile eta abeslari lanetan aritu zen ere Xabier Lete. Aipatu beharra dago hainbat eta hainbat disko argitaratu zituela, beti ere antzeko egitura eta musikaltasuna jarraituz.

Ondorioak: Gaiak eta Estiloa

Plazagizona izan zela aipatu dugu hasieran, bere eta beste euskal autoreen obrak ezagutzera eman baitzituen. Jendearekin konektatu eta komunikatzeko gaitasun handia zuen beraz; interesgune ugari ageri du, eta horrek ekarri du bere liburuetako gai aniztasuna. Leteren lehen olerki liburua poesia sozialean koka daiteke. Hortaz, Letek erabilitako gai nagusiak hauek dira:

  • Abertzaletasuna (euskara eta euskal kulturaren alde egiten du)
  • Pesimismoa edo existentzialismoa
  • Zenbait erlijioso ere

Hala ere, autore polifazetikoa dugu Lete, ez da gai konkretu batzuetan bakarrik kontzentratuko, olerki irekiak baititu gustuko.

Literatur estiloz, nahiko espresionista da Xabier Lete. Hau da, adierazmodu oso indartsu eta sarritan bortitza erabiltzen du, pasioz eta irrikaz betea. Hortaz, adjektibo, hiperbaton eta hitzen alterazioaren erabilera aurkezten du zenbait lanetan. Gainera, ironia eta sarkasmoa ere bere obra askotan aurki ditzakegu; umorearen aurkezpena bezainbeste.

Xabier Lete: Euskal Kulturaren Erreferentea

Xabier Lete euskal literaturaren eta euskal kulturaren autore nagusienetariko bat dela argi dago beraz, berak egindako ekarpen literario eta politikoengatik.

Entradas relacionadas: