Wittgensteinen Pentsamendua: Hizkuntzaren Bira Filosofikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,62 KB

Sarrera: Logosen Hausturak

Antzinako Grezian, logos-ek hiru adiera zituen: kosmosa, kosmosaren pentsamendua eta lengoaia (pentsamenduaren adierazpena). Mundua, pentsamendua eta hitza bat ziren. Filosofia modernoarekin (XVII. mendea), hau hausten da. Zergatik pentsamendua mundua islatu behar du? Ezagutzaren posibilitatea da erantzuna. Hortik aurrera, izaten dena kontzientzia izango da, ezagutzen duen subjektu baten kontzientzian.

XX. mendean, logos-en bigarren haustura gertatzen da. Problematika da ea gure lengoaiak, gure hitzek, pentsamendua (eta beraz, mundua) adierazten duten. Subjektua harrapatuta dago lehen existitzen ziren egitura linguistikoetan. Gizakiak ez du lengoaia hitzegiten, lengoaiak gizakiaren bidez hitzegiten du.

Kontzientzia filosofikoak lengoaiaren filosofiari lekua utzi dio. Filosofian, bira linguistikoak bi momentu ditu:

  1. 1900-1930 (Formalismoa): positibismo logikoa: hizkuntza perfektu edo idealaren bilaketa (porrot) (B. Russell maisua (atomismo logikoa)). Vienako Zirkulua. Wittgensteinen lehenengo etapa, Tractatus Logico-Philosophicus.
  2. 1930etik aurrera (Antiformalismoa): filosofia analitikoa: hizkuntza arruntaren erabilpenen analisia eta hizkuntz-jokoak. Oxford eta Cambridgeko mugimendua. Wittgensteinen bigarren etapa, Ikerkuntza Filosofikoak.

Bi momentu hauek Wittgensteinen bi garaiak dira. Mugimendu analitikoa edo filosofia analitikoa bi momentu hauetarako erabiltzen da. Wittgensteinen lanek bi etapetan eragin zuzena izan zuten.

Positibismo logikoaren ardatzak (enpirismo erradikal bat eta lengoaia) dira: mundua enpirikoki ezagutu daiteke eta lengoaia da munduaren adierazpen. Askotan Vienako Zirkuluarekin identifikatu izan da. Beste mugimendu bat aipatzen da, atomismo logikoa (Bertrand Russell), positibismo logikoaren barruan. Wittgensteinek atomo logiko hauen ideia hartu zuen.

Azpimarratu beharrekoak:

  1. Lengoaiaren filosofia ez da izan XX. mendeko filosofia bakarra.
  2. Pentsamendu askok bira linguistikoaren eragina jaso dute.
  3. Zientziaren filosofiaren garapena Vienako Zirkulutik abiatzen da.
  4. Bitalistak, fenomenologoak eta existentzialistak beste joera batzuk dira.

1. Wittgenstein

  • Mundua enpirikoki ezagutzen da, lengoaia munduaren adierazpena da.
  • Hizkuntza naturala anbiguoa da, mundua zuzenki adierazteko lengoaia garbitua eta logikoki perfektua behar da.

Errealitateari buruzko teoria atomismo logikoa da: unibertsoa atomoen multzoa da, elementu bakunen multzoa, objektu bakoitza independentea. Erreala dena pentsamendutik at dagoena da (errealismoa). Errealitatea ezagutzeko, osagai sinpleetan deskonposatu behar da, azken elementuak (atomoak) ezagutzeko logikaz baliatu behar da. Errealitateak egitura logiko-matematikoa du. Lengoaiaren bidez errealitatearen egitura logiko berdina adierazten da (isomorfismoa). Logikaren bidez lengoaia perfektua eraiki daiteke. Errealitatearen egitura konprenitzeko, analisi logikoa ezinbestekoa da.

Errealitatearen egitura -> Errealitatea -> Mundua -> Gertakariak -> Gauzak -> Atomoak

1. Wittgensteinen Egitasmoa

  • Lengoaiaren mugak aztertu.
  • Esan daitekeena eta ezin esan daitekeena banatu.
  • Lengoaiaren mugak aztertzean, arazo linguistikoak gainditu.

Arazo linguistiko gehienak lengoaiaren tranpak dira, arazo filosofiko gehienak, etikoak... linguistikoak dira, zehaztasun falta dela eta (anbiguotasuna). Lengoaia logikoki perfektua eraiki behar da.

  • Asmo honetan, filosofiaren ardura ezin da teorikoa izan, praktikoa baizik. Filosofia ekintza analitiko moduan ulertu behar da.
  • Lengoaia formalizatua, logikoki perfektua, eraiki nahi da. Esanahi zehatza duen lengoaia logikaren bidez lortuko da. Lengoaiaren zehaztasuna eta batasuna lortu nahi dira. Hitz bakoitzari esanahi bat eman behar zaio -> zientzietarako lengoaia zehatza.

Bizitza eta Obra

Vienan jaio zen 1889an, familia aberats batean. Ingeniaritza ikasi zuen. 1911n Cambridgera joan zen matematikaren oinarri logikoak ikastera; Russell (eragin handia lehenengo etapan) eta Moore izan zituen maisu.

  • Lehen etapan, Russellen eragina izan zuen. Bigarren etapa ulertzeko, Mooren (analisi linguistikoaren aitzindaria) etikari buruzko ikerketak funtsezkoak dira.
  • Austrian borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran, preso hartu zuten 1919 arte. Ordurako idatzia zuen Tractatus Logico-Philosophicus, 1921ean argitaratu zena. "Biblia" positibista logikoentzat (Vienako Zirkuluan bilduta). Wittgensteinek ez zuen mugimenduan parte hartu, jarduera filosofikoa utziz Austriar mendietako hainbat herritan maisu izan zen 1920-1926.
  • Lehenengo etapa gainditzeko kausak: haurren hizkuntzarekin izandako kontaktua, positibismo logikoaren bi ardatzen (enpirismoa, lengoaia logikoki perfektua) krisialdia.
  • 1929an Cambridgera itzuli zen, bigarren garaia hasi zen. 1939an Moorek utzitako katedra eskuratu zuen, 1947 arte. 1951n hil zen minbiziaz. Ikerkuntza Filosofikoak, bigarren etaparen lana, 1953an argitaratu zen.

Egoera Sozio-Politiko-Ekonomikoa

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

  • Inperio zentralak (Alemania, Austria-Hungaria…), aliatuak (Frantzia, Britainia Handia, Errusia, Estatu Batuak…).
  • Sorburua: Sarajevoko hilketa. Europan eta kolonien gaineko nagusitasun nahia.
  • Alemaniak Frantziari eta Errusiari deklaratu zien gerra 1914an.
  • Bi bandoak lubakietan, 3 urtetan frontea ia ez zen mugitu.
  • 1918an aliatuek eraso orokorra egin zuten, Alemania armistizioa sinatu zuen.
  • Ondorioak: zortzi milioi hildako, 3 inperio handiak (Alemania, Errusia, Austria-Hungaria) desagertzea, nazio berriak (Txekoslovakia, Polonia…).

Errusiako Iraultza

  • Marxismoa praktikan jarri zuen lehen iraultza.
  • Errusia tsarren aurka altxatu zen, langileen alderdi marxista batek boterea bereganatu zuen.
  • Lenin hiltzean, Stalinekin politika gogortu zen.
  • Europako intelektual batzuk alde zeuden, beste hainbat ez.

1929ko Depresioa

  • Europar demokrazia parlamentarioen ekonomiaren gorakadarekin, bizi baldintzak hobetu ziren, 1920ko hamarkadako "urte zoriontsuak".
  • Oparotasunak nekazaritzaren atzerapena estaltzen zuen.
  • New Yorkeko burtsaren 1929ko krakak kapitalismoaren krisi handia sortu zuen.

Faxismoak

  • Hainbat gizarte-sektore kapitalistek, langile eta nekazari mugimenduei aurre egiteko, erregimen faxisten alde egin zuten (Italian Mussolini, Alemanian Hitler).
  • Haien boterea finkatzeko hainbat neurri hartu zituzten.

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

  • Ardatzeko potentziak (Alemania, Italia, Japonia), aliatuak (Estatu Batuak, Sobietar Batasuna, Ingalaterra, Frantzia...).
  • Sorburua: faxismoaren gorakada, krisi ekonomikoa; krisiagatik militarizaziora jo zuten Alemania eta Italiak.
  • 1945ean britainiar estatubatuarrak bat egin zuten sobietarrekin Elban.
  • Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, Alemania baldintzarik gabe errenditu zen.
  • Barean, estatubatuarrek bonba atomikoak bota zituzten Hiroshiman eta Nagasakin; Japonia errenditu zen.
  • Ondorioak: 50 milioitik gorako hildako, ekonomia suntsitzea, holokaustoan hildako 6 milioi pertsona. Bi superpotentzia agertu ziren: Estatu Batuak, Sobietar Batasuna.

Gerra Hotza

  • Gerra ostean, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak benetako garaileak izan ziren, Europa ahulduta geratu zen.
  • Sobietar Batasunak mugak zabaldu zituen ekialderantz, komunismoa ezarriz.
  • Estatu Batuak kapitalismoaren eta demokraziaren elkartearen buru izan zen.
  • Superpotentzia antagonikoek munduko nagusitasuna nahi zuten.
  • Ondorioak: armamentu-norgehiagoka, mundu gerra berriaren beldurra.
  • 1945ean Nazio Batuen Erakundea sortu zen; helburuak: bakea iraunaraztea, nazioarteko harremanak sustatzea; giza eskubideak errespetatzea.

Deskolonizazioa

  • XX. mendeko bigarren zatian.
  • Mendebaldeko Europan mugak zehaztu eta ekonomia, politika eta armada indartu ziren; hainbat erakunde sortu ziren babesa eta kooperazioa lortzeko: OTAN (1949), Europako Ekonomia Erkidegoa (1957).
  • Ekialdeko Europan herri errepublika demokratikoak sortu ziren, alderdi komunisten gidaritzapean.
  • Europako potentziak ahultzearen eta nazionalismoaren gorakadaren ondorioz, kolonien aurkako gerrak izan ziren Asian eta Afrikan.

Egoera Kulturala

  • Hiriek garrantzia hartu zuten gizarte-antolakuntzan.
  • Kontsumo-gizartea sortu zen.
  • Komunikazioaren gizartea; komunikabideen eragina (irratia, prentsa, telebista...).
  • Zientzia eta teknologian hainbat arlotan eta garraioan aurrerapenak izan ziren; aurkikuntza zientifiko asko.
  • Gizarte-mugimendu berriak (feminismoa, hippyak, ekologistak).
  • Emakumearen egoera aldatu zen.
  • Musikan korronte berriak (jazz, rock, pop).
  • Artean korronte berriak estetika tradizionala kritikatzeko (surrealismoa, dadaismoa, kubismoa).

Egoera Filosofikoa

  • Bitalismoa: bizitza (Ortega y Gasset).
  • Fenomenologia: kontzientzia (Husserl, Heidegger).
  • Existentzialismoa: existentzia (Sartre).
  • Zientziaren filosofia: zientzia (Popper, Kuhn).
  • Arazo sozialen eta ideologien kritikak: gizarte-kritika (Frankfurteko eskola, pertsonalismoa, neomarxismoa).
  • Lengoaiaren analisia: lengoaia (mugimendu analitikoa (Wittgenstein), hermeneutika, estrukturalismoa).

Entradas relacionadas: