Virgilioren obrak: Eneida
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
Virgilioren obrak
Obrak:
- Lehenik, Bucolicas deritzon poema txikiak osatu zituen, hauek, gehienbat, artzainen istorioak jorratzen zituzten.
- Bere Georgicas idazlearen bigarren obra nagusia izan zen. Poema didaktikoa da hau, eta, honetan, landa-bizitza eta nekazariak goraipatzen ditu nagusiki, garai haietako irakurleak landa-bizitzara bueltatzea konbentzitzeko.
- Osaturiko azken obra, Eneida poema epikoa izan zen. 11 urtetan zehar jardun zen poema hau konposatzeko.
Eneida
Eneida, latinez, Publio Virgilio Maronek, Virgilio bezala ezagunagoa, K.a. I. mendean idatzitako epopeia bat da. Lana, Augusto erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok, Homeroren olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala, Troiako Gerra eta hiri honen suntsipena hartuz, eta, Erromaren fundazioa, mito greziar ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.
Argumentua
Poema famatu honek, Eneas heroiaren istorioa jorratzen du. Eneas, Venus jainkosa eta Ankises troiatarraren semea zen, eta Troia suntsitzen den momentutik, Italiako lurretarainoko bidaia kontatzen du. Eneasek, poemari izenburua ematen dio. Pertsonaia hau, garaian ez zen pertsonaia batere ezezaguna, jada epika grekoko istorio anitzetan agertzen zen, eta bere patua erromatarrentzat argi zegoen: haren jainko penateak Troiaren suntsipenetik salbatu eta herri troiatarra Italian bizirautea.
Erromak, ideia guzti hauek, oso modu naturalean onartu zituen, eta beste istorio eta ekarpenekin istorioa hornitu eta aberastu zuten, benetako historia legendarekin nahastuz: honela, istorioan, Eneas Lazioko kostaldera iritsi eta Lavinioko hiria fundatzen duela dio. Era berean, ondoren, bere seme Askanio denak, Alba Longako hiria fundatzen duela, eta, azkenik, Erromulok, albatar dinastiaren ondorengoak, Erromako hiria fundatzen duela. Hau da istorioaren argumentua.
Egitura
Obra, hamabi kantuz osaturik dago, eta hamar mila bertso-lerro baino gehiagoz osaturik dago.
- Sei lehenengo kantuek, Odisea obrarekin antzekotasun ugari dauzkate: Eneas, Junoren biktima gisa agertzen da, eta itsaso eta lurralde ezberdinetan atsekabe eta patu gogor bat jasaten du, Ulises bezala. Aitzitik, Odisearekin konparatuta, ezberdintasun anitz daude ere.
- Azken 6 kantuak, Iliada erromatara osatuko lukete. Kantu hauetan, Eneas eta Turnok elkarren aurka borroka egiten dute, beste heroi anitzak tartean daudelarik, Lavinia, Lazioko errege den Turnoren alabarekin ezkontzeko.