vdtm
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,26 KB
BERTSOLARITZA “TRADIZIONALA” | BERTSOLARITZA MODERNOA |
Baserri giroa | Herri handi eta hirietan ere bai |
Bertsolari asko, eskolatu gabeak | Askok goi mailako ikasketak dituzte |
Taberna giroko gaiak | Edozein motatako gaiak |
Zahar giroa | Gazte asko indartsu dabiltza |
Herri txiki euskaldunenetan (Gipuzkoa, Ipar EH) | Bertso Eskolak EH osoan zabaldu dira |
Gizonezkoak | Emakumeak ere bai |
Oihartzun sozial eskasa | Bertso Txapelketa Nagusiek oihartzun mediatiko handia dute (finala BECen…) |
BAT-BATEKO BERTSOA: Bertsolariak kantatu ahala sortzen duelako bertsoa.
BERTSO PAPERAK ere egin daitezke, kasu honetan bat-batekotasuna ez egonik.
GAI-JARTZAILEA: Bat-bateko bertso-saioetan alde batetik bertsolariak daude, eta bestetik, ez beti, gai-jartzailea. Gai-jartzaileak aurkezten dizkio bertsolariak ikus-entzuleari, eta gaia jarri. Batzuetan gaia hitz bakarra da: 'esUdazkena', 'Festa', 'Internet', 'Aita'... Beste batzuetan gaia esaldi bat izan liteke, edo egoera jakin bat.
PUNTUA: Batzuetan gai-jartzailea bera hasten da kantuan, lehen bi bertso-lerroak kantatzen ditu bertsolariak bertsoa osatzeko. Hori da puntua jartzea, edo botatzea. Adibidez: Uda bukatu eta dator udazkena.
OINAK: Errima osatzeko erabiltzen diren hitzak. Horiek dira oinak. Bat-bateko bertsoak beti du errima. Eta bertso-saioetako ariketa bat hauxe izaten da. Gai-jartzaileak lau oin ematen dizkio paper batean idatzita bertsolariari. Adibidez: ONA, egONA, denONA, amONA. Errimak egiterakoan oina errepikatzeari POTO deitzen zaio.
OFIZIOKA: Ofizioka aritzeko gutxienez bi bertsolari behar dira. Bertsolari bakoitzak bere rola jokatu behar du. Normalean batek zerbait esan, eta besteak kontra egin behar izaten dio, kantatutakoa arrazoituz. Adibidez, bertsolari batek amaren rola jokatuko du, eta besteak nerabe parrandazalearena.
KARTZELAKO GAIAK: Txapelketako ariketa bat da. Bertsolari bakarra dago oholtzan gai-jartzailearekin. Beste bertsolariak gela batera eramaten dituzte oholtzatik urruti. Gai-jartzaileak berarekin dagoen bertsolariari gaia ematen dio aukera dezan kantatzeko. Honek bukatzen duenean, hurrengo bertsolaria gelatik (kartzelatik) oholtzara joango da, eta gai berbera proposatuko diote. Bigarren bertsolariak ez daki lehendabizikoak zer kantatu duen. Gero hirugarrena eta abar...
NEURRIA: ZORTZIKO HANDIA ETA ZORTZIKO TXIKIA: Bertsoak neurri edo metrika jakin bat du. Metrikaren aldetik erabilienak: Zortziko (8 lerro) txiki (7-6 silaba) edo handia (10-8 silaba). Hamarreko (10 lerro) txiki (7-6) edo handia (10-8). Bai zortziko txikian, bai nagusian, bertso-lerro motzenek daramate errimadun hitza, oina, bukaeran.
DOINUA: Bertso guztiek dute beren doinua, eta ia doinu guztiek dute beren izena. Zientoka daude. Urtero jaiotzen dira berriak. Horien artean badira propio txapelketarako sortutakoak. Txapelketetako ariketetako bat hauxe izaten da. Gai-jartzaileak esandako doinuan bertso-kopuru bat eginaraztea.