Urrea minerala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,25 KB

Erloju estratigrafikoak:Varva glaziarrak fronte glaziarren urtzaldiek sortutako aintziren behealdean jalkitzen diren geruza finak dira, urtaroen araberakoak. Varva bakoitzak urte bat adierazten du. Varva bat beste leku batean aurkitutako beste varva batekin erlaziona daiteke, eta hala 100.000 urtera arteko kronologiak lortu.


Erloju erradioaktiboak:Metodo erradiometrikoa: atomo ezegonkorren, radioaren, uranioaren eta plutonioaren nukleoak desintegratzean sortzen den erradioaktibitatea. Desintegrazio horietan, hasierako elementua beste elementu bat bihurtzen da. Datazio erradiometrikoak materialen adina kalkulatzen du, oinarritzat hartuta hasierako elementuaren zer ehuneko eta desintegrazioaren ondoren sortutako elementuaren zer ehuneko duen.

Lagin bateko atomo erradiaktiboen erdia desintegratzeko behar den denbora tarte hori erdibizitza edo semidesintegrazio-periodo esaten zaio.

Metodo erradiometrikoa ezin da harri guztiekin erabili. Egokienak harri magmatikoak dira: haietan mineralak harriarekin batera sortzen dira, eta beraz mineral baten adina kalkulatuta harriaren adina ere jakin dezakegu.

Harri sedimentarioen kasuan, metodo hau ez da fidagarria: askotan beste harri batzuen zatiz osatuta egoten dira, eta zati bakoitzak adi bat izan dezake.


Geokronologia erlatiboa gertaera geologikoak ordenatzen saiatzen da. Gertaera horiek ordenatzeko, geologoek funtsezko hiru printzipio erabiltzen dituzte:1-Geruzen gainjartzearen printzipioa:sedimentu geruzak bata bestearen gainean pilatzen joaten dira. Ordena hori aldatu egin daiteke fenomeno geologikoaren ondorioz. 2-Gertaera geologikoaren gainjartzearen printzipioa: objektu batek edo gainazal batek beste batean eragina badu edo hura zeharkatzen badu, esan nahi du azken hori bina berriagoa dela. Hortaz, faila batek harri bat tolesten edo hausten badu, badakigu harria tolestura edo haustura baina zaharragoa dela. 3-Korrelazio estratigrafikoaren printzipioa: korrelazio estratigrafikoaren helburua hau da: garai berean sortu diren eta beraz antzeko ezaugarriak eta osaera minerala dituzten geruzen arteko denborazko loturak egitea.


Geruzen konkordantziak eta diskordantziak:Geruza etengabe jalki diren serie estratigrafiko batean, geruzak estratifikazio-plano konkordanteen bidez bereizita aude. Normalean geruza konkordante horiek periodo geologiko berekoak izaten dira. Serie konkordante batean tolestura bat edo beste geruza batzuk jalkitzen bazaizkio gainean, bi serie horiek diskordanteak direla edo bien artean diskordantzia gainazal bat dagoela esaten da.


Geologia historikoa:Datazio erradiometrikoa asmatu baino askoz lehenago, XIX. Mendeko naturalistek, geokronologia erlatiboko tekniken bidez, ebakidura estratigrafiko bat sortu zuten Europan. Ebakidura horretatik abiatuta, geoegutegi bat egin zen.


Entradas relacionadas: