Uraren Kutsadura eta Bere Ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,11 KB
Uraren arazketa: Hondakin-uretako kutsatzaileen kontzentrazio-maila onargarrietara jaistean datza, era horretara, ura ingurunera isurtzean, ez luke poluziorik sortuko edo berriz erabili ahal izango litzateke.
Uraren kutsadura: Uraren kalitatean zuzenean edo zeharka aldaketa kaltegarriak eraginez uraren erabilera arrunta edo bere funtzio ekologikoak aldatzen edo murrizten dituzten energia edomateriak agertzea.
Atmosferaren kutsadura: Airearen ohiko konposizioan egon ohi ez diren zenbait sustantzia edo energia motaren bat agertzea edota aireak berezkoa duen osagairen baten edo gehiagoren kontzentrazioa ohi baino handiagoa izatea.
Atmosferaren kutsatzailea: Airean pertsonei, bizidunei edo materialei kalteak edo eragozpenak eragiteko edota klima aldarazteko moduko kontzentrazioan dagoen sustantzia, osagaia edo energia mota.
Berotegi efektua: Atmosferan dauden gas jakin batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat hartzen dutenean gertatzen den tenperaturaren igoerari deritzo.
CFC: Konposatu halogenatu eratorria. Gas egonkor eta ez oso toxikoak ezta sukoiak ere, aerosoletan, hozkailuetan etab. erabiliak. Hauek atmosferan 100 urte baino gehiago iraun dezake, ozono geruzaren suntsipena eraginez.
Euri azidoa: Euri arrunta (pH=5,6) atmosferan pilatzen diren sufre oxidoarekin eta nitrogeno oxidoarekin nahastean sortzen den prezipitazioa.
Hartzailea: Kutsadura jasaten duen elementua (pentsonak, animaliak, landareak edo materialak).
Hedatzailea: Igorritako sustantzien hedapena errazten edo oztopatzen duen ingurunea.
Igorlea: Igorpenaren iturria (industriak, garraioak, energia ekoizten duten zentroak).
Igorpen maila: Denbora tarte jakin batean igortzen den kutsatzaile kopurua.
Igorpena: Iturri zehatz batetik atmosferara sustantziak askatzea.
Inmisio maila: Hartzaileari iristen zaion kutsatzaile kopurua da, garraiatua eta zabaldua izan ondoren.