Ur biziak higadura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB
disoluzioz (ingurune urtsua)
Egoera solidoan
garraio hautakorraren bitartez (haizea, ur-korronteak): eragilearen indarraren eta partikulen dentsitatearen araberakoa.
garraio ez hautakorraren bitartez (glaziarrak).
3. Higadura: Garraioaren ondorioz materialetan (bideko harrietan)
gertatzen den desgastea. Bideko harrietan gertatzen den higadurari urradura esaten zai.
4. Sedimentazioa: Eragileek indarra galtzen dutenean materialak behin betiko pilatuta geratzen direneko prozesua. Disoluzioan garraiatuak diren materialen sedimentazioari prezipitazio deritzo. Sedimentazioa, grabitatearen eraginez gertatzen denez, sedimentuak sakonuneetan pilatzen dira eta horregatik, sedimentazio-arro nagusia, itsas hondoa da.
2) ERLIEBE MOTAK
Maldetako sistema
Higadura lur gainean gertatzen da, eta ubide finkorik gabe joaten diren ur basatiek eragiten dute hori; zenbait kasutan, grabitatea izaten da eragile nagusia. Eragile motaren, horren intentsitatearen eta sortutako egituraren arabera, bi mota:
1- Garbitzea eta ildaskatzea: ur basatiek lurrazala higatzen dute, eta horien ekintza faktore hauek baldintzatzen dute: ur-emaria, aldapa, harri mota eta uraren abiadura. Garbitze eta ildaskatze prozesuak aldapa handiko, landaretza gutxiko eta material bigunez osatutako maldetan gertatzen dira. Garbitzean azaleko material finenak askatu eta garraiatzen dira; uraren indarra handiagoa bada, higaduraren ondorioz ildoak agertuko dira lurrazalean; karkaba eta trokarte izeneko modelatu-formak era horretara eratzen dira. Ildaskatzea esaten diogu prozesu horri.
2. Maldetako grabitate-higidurak:
Grabitatearen eraginez maldetako higidura hainbat eratara gerta daiteke:
1- Harri-jausiak: grabitate-indarraren eraginez harri-puskak erortzea
2-Luiziak: maldetako material xeheen beheranzko higidura azkarrak, urek (gure kliman euri-urek) eta grabitateak eragindakoak.
3- kreep eta lerradura: grabitateak eragindako harri-masaren beheranzko mugimendu geldoak. Hain geldoak izanik belarrak estalki etengabea era dezake lerratzen den lurzoruaren gainean; sarritan, zuhaitzen enborren goranzko okerdura soilik nabari daiteke. Prozesu horri, mendi-hegal oso batek jasaten duenean lerradura deritzo.