Ur Basen eta Ibai Higadura: Formazioak eta Prozesuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,83 KB
Ur Basak eta Ibaiak
Ur Basak
Malan behera isurtzen diren ibilgu zehatzik gabeko azaleko urak dira. Euriak egiten duenean edo izotza urtzen denean sortzen dira, lurrak ura xurgatzeko ahalmena baino gehiago jasotzen duenean.
Ur Basen Ekintzak
- Higadura:
- Karkabak: Gehienez metro bateko ildaskak.
- Sakanak: Karkabetatik sorturiko ildo sakonak eta zabalak.
- Blandland: Karkabaz eta sakanaz osaturiko eskualde lehorretako lur eremu handiak.
Uharrak
Iraunkorrak ez diren eta emari oso irregularreko ibilgu beretik igarotzen diren ur korronteak dira. Mota desberdinak daude: mendi errekak, uadiak eta ranblak.
- Ranblak: Malda txikia eta ibilgu zabala eta laua duten uharrak dira. Lehor egon daitezke hilabete eta urte batzuetan zehar. Gero, denbora gutxian, sedimentuz betetako ur kantitate handiak biltzeko gauza dira, uholdeak eraginez.
- Uadia: Ur korronte iraunkorra ez duen ibilgua da.
Maitagarri Tximiniak
Material heterogeneoak daudenean, tartekaturik arroka handiek eta sendoek ur basen higaduratik babesten dutenean horien azpian dagoen lurzorua. Ur biziak higatzen eta garraiatzen dituzte babesturik ez dauden materialak, dorre itxurako egiturak sortuz.
Uhar Zatiak
- Harrera Aroa: Goialdea da, ur basatiak biltzen diren lekua. Higadura nagusitzen da.
- Isurbidea: Jasotako urak egiten duen bidea. Materialen garraioa da nagusi.
- Deiekzio-konoa: Bukaerako zatia da. Garraiatutako materialen sedimentazioa gertatzen da. Abaniko itxurako sedimentu metaketa sortzen da.
Ibaiak
Ubide finko batetik doazen azaleko ur korronte jarraiak eta iraunkorrak dira.
Ibai Zatiak
- Goi-ibilgua: Ibaiek materialak erauzten dituzte eta ibar eta arroil sakonak sortzen dituzte. Uren higadura ahalmen handia dute, malda handia delako.
- Erdiko-ibilgua: Malda txikitzean, uraren abiadura gutxitu egiten da. Materialen garraioa da ekintza nagusia.
- Behe-ibilgua: Arrastatutako materialak ibar ertzetan sedimentatzen dira; zenbaitetan, horiek eremu zabalak hartzen dituzte: alubio lautadak dira.
Ur Garraio Motak
- Hondoan zeharreko garraioa:
- Jauzika: Hondotik jauzi eginez.
- Errodamentuz: Hondotik bira eginez.
- Harrestan: Hondotik jaso barik.
- Hondoari ukitu barik:
- Esekiduran: Fluido baten baitan disolbatu barik.
- Flotazioz: Urarengaineko garraioa.
- Disoluzioan: Urarekin, ur molekulaz inguraturik.
Meandroak
Erdiko ibilguan edo behe ibilguan ibaiak egiten dituen bihurguneak dira. Aldapa gutxitzen delako sortzen dira. Orduan, ibaia beste bide errazago bat bilatzen du. Higadura handiagoa ahurrean gertatzen da, uraren abiadura desberdina delako.
Deltak eta Estuarioak
Delta: Ibaiek garraiatzen dituzten alubioak metatzen direnean bokale lasaietan (olatu eta korronte gutxikoetan) edo lakuetan sorturiko triangelu itxurako lur eremuak dira.
Estuarioa: Ibaiek marea eta olatu biziak dauden lekuetan itsasoratzen direnean sorturiko bokale zabalak eta sakonak dira.
Akuiferoak, Kaltzita eta Kareharria
Akuiferoa: Infiltrazio uren garraio eta metaketaz eratzen den ur gezako masa da. Kanpoko uraren iragazketaren bitartez sortzen da.
Kaltzita: Kaltzio karbonatoz osatutako minerala da.
Kareharria: Kaltzitaz egindako arroka sedimentarioa da.