Trentoko kontzilioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,41 KB
-Historiaurrea: Lehen gizakia agertu zenetik (k.A. 5 milioi urte) idazkera asmatu zen arte (k.A. 3000 urte)
zabaltzen den aroa da.
Urtea
Zabaltzen den historia-aroa da.-Aro Modernoa: Amerikaren aurkikuntza gertatu zenetik (1492.Urtea) Frantziako Iraultzara arte (1789.Urtea) zabaltzen den historia-aroa da.
-Aro Garaikidea: Frantziako Iraultzatik (1789.Urtea) gaur egunera arte zabaltzen den aroa da.
-Burgesia: XV. Eta XVI. Mendeetan botere ekonomiko handia lortzen duten herri xeheko partaideak diren artisauak eta merkatariak dira.
-Monarkia: Estatuburutzat errege-erregina dituen estatua da.
-Humanismoa: XIV mendean sortu, eta XV mendearen amaieran eta XVI mendearen hasieraren artean une gorena izan zuen filosofia- eta kultura- korrontea da.
-Errenazimentua: Antzinaro Klasikoaren ( Grezia eta Erroma ) berreskurapena suposatzen duen XV eta XVI mendeetako Europako mugimendu kulturala, politikoa eta artistikoa da.
-Geozentrismoa: Lurra unibertsoaren erdigunea dela bultzatzen duen teoria da.
-Heliozentrismoa: Eguzkia unibertsoaren erdigunea dela eta gainontzeko planetak bere inguruan biratzen dutela bultzatzen duen teoria da.
-Antropozentrismoa: Gizakiari garrantzia ematen zion humanisten pentsamoldea da.
-Teozentrismoa: Jainkoa erdigunea zela eta Erdi Aroko pertsonak sortu zuten pentsamoldea da.
-Koperniko: XVI mendean teoria heliozentrikoa garatu zuen pertsona (astronomoa) da.
-Quattrocentoa: XV mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Florentzia zuen arte estilo errenazentistaren lehenengo aldia da.
-Cinquecentoa: XVI mendean eman zen eta kulturaren erdigune bezala Erroma zuen arte estilo errenazentistaren bigarren aldia da.
-Kupula: Estalki semiesferikoa da.
-Eskortzoa: Irudiak ikuslearekiko perpendikularrean irudikatze (ko pinturazko teknika)
-a da.
-Perspektiba: Objektuen erliebea eta ikuslearekiko distantzia handia edo txikia adierazteko teknika da.
-Argi-iluna: pinturan erabiltzen den argi eta itzalen kontrastea da.
-Erreforma protestanteak: XVI mendean kristautasuna hobetzeko sortu ziren erlijio mugimenduak dira eliza protestanteak sortu zituztenak.
-Erreforma (erlijio erreforma)
: Erdi Aroaren amaieran Eliza Katolikoaren zenbait ohitura eta sortutako kritikak zirela eta eman ziren ahotz kritikoak dira.
-Kontraerreforma: Erreforma protestantea geldiarazteko eta elizaren funtzionamendua hobetzeko sortu zen Eliza Katolikoaren barne mugimendu erreformatzailea da.
-Biblia: Kristautasunaren liburu sakratuak dira.
-Kontzilioa:Kontraerreformaren erabaki nagusiak hartzeko elizako goi karguen bilera da.
-Trentoko Kontzilioa: 1545 eta 1563 urteen artean katolikoak eta protestanteak baketzeko bildu zen goi karguen bilera da.
-Erlijio-dogma: Ukaezina den printzipioa da.
-Anglikanismoa: Henrike VIII.A erregeak 1534an Ingalaterran eliza katolikotik banatuz sortu zuen erreforma-mugimendua da.
-Kalbisnismoa: Joan Kalbin-ek Genevan (Suitza) eliza katolikotik banatuz sortu zuen eta Suitzan, Frantzian, Ingalaterran eta Eskozian hedatu zen erreforma-mugimendua da.
* Induljentziak: Diruaren truke pekatuak parkatzeko saltzen ziren dokumentuak dira.
-Iñigo Loiolakoa (Ignazio Loiolakoa): Erreformari aurre egiteko eta Aita Santuak defendatzeko jesuitak sortuzuen pertsona da.
-Inkisizioa: Elizaren kontra zihoazen ideiak epaitzeko eta zigortzeko eliza katolikoaren epaitegiak dira.
-Eskumikatzea: Eliza katolikotik pertsona bat kanporatzea da, sakramentuak hartzeko eskubidea kenduz.
-Zelibatua: Ezkontzeko debekua da.
-Martin Lüther: Eliza katolikoari kritika gogorrak egin zizkion eta 1517an eliza Luteranoa sortu zuen fraide alemaniarra da.