Trantsizioa: 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,6 KB

1961etik 1975era bitartean, frankismoaren gainbehera hasi zen gauzatzen. Egoera nahiko larria zen; izan ere, Franco gaixorik zegoen, eta, hori dela eta, ezin zen erregimenarekin aurrera jarraitu, ezegonkortasuna agerian utzi zuten gatazkak ugaritzen hasi zirelarik. Baina ezegonkortasuna ez zen toki guztietan berdina izan. Izan ere, salbuespen-egoera bat adierazi zen Euskal Herrian, non errepresio eta zapalkuntza handiak egon ziren honen eraginez. 1969ko uztailean, Gorteek Joan Karlos oinordeko izendatu zuten Francoren eraginez. Erregimen hura mantentzeko konpromisoarekin, monarkia berria ezarri zen. Bestalde, barruko kontraesanen eta krisiaren ondorioz, erregimenaren barruan elkar lehian aritu ziren bi talde sortu ziren: alde batetik, irekitzearen aldekoak zirenak, eta, bestetik, inmobilistak. Lehenengo taldekoak politika liberala defendatzen zuten. Bigarren taldekoak, berriz, eskuin muturrekoak ziren, eta Carrero Blanco presidente izendatu eta frankismoaren zaindari bezala utzi zuten, 1973an Francok gobernuari uko egin ondoren. Honek oposizioa zapaldu nahi zuen, eta ez zuen inolako erreformarik egin. Baina urte hartako abenduan, ETAk hil egin zuen. Gertaera horren ondorioz eta egoera ikusita, irekiaren aldekoa zen Arias Navarrok oposizioaren jardun gero eta handiagoari eta nazioarteko petrolioaren krisiari aurre egin behar izan zien. 1975ean, Francoren heriotzak demokraziaranzko trantsizioari ateak zabaldu zizkion. Franco hil ondoren, Joan Karlos I.a errege izendatu zuten, eta honek gorteen aurrean bere lehen hitzaldia eman zuen. Bere ustez, herrialdea aurrera eraman ahal izateko eta herriak aurrera jarraitu ahal izateko, guztien lankidetzaren beharra zeukan. Baina lankidetzaren ordez, herritarren mobilizazioa egon zen. Espainiako biztanleek beretzat hartu zuten kalea manifestazioen eta greben bidez, askatasuna, amnistia eta autonomia aldarrikatuz. 1976ko lehenengo hilabeteetan, grebak eta istilu larriak hainbat lekutan egon ziren, eta, azkenean, Arias Navarrok gobernuburu kargua utzi zuen, eta erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen bere ordezko.

Adolfo Suarezen gobernua

1976ko uztailaren 5ean, Adolfo Suarez presidente izendatu zuen erregeak. Uste zen frankismoaren aldeko kontserbadoreak bere alde egon zirela, eta ongi onartutako presidente izango zela, baina hasieran ez zuen laguntzarik izan. Aurreko gobernuan geldiarazi egin ziren aldaketa demokratikoak berriro ere martxan jarri ziren Suarezen etorrerari esker. Uste baino lehenago iragarri ziren preso politikoentzako amnistia, konstituzioa abian jarri eta hauteskunde orokor libreak. Adolfo Suarez oposizioarekin jarri zen harremanetan. Demokraziarako urratsik garrantzitsuena geroago eman zuen, Erreforma Politikorako Lege Proiektua aurkeztu zuenean. Honen helburua sistema politikoa aldatzea eta hauteskundeetarako deialdia arautzea zen. 1976ko azaroan onartua izan zen, aldeko botoak gehiengoarenak izan zirelarik. Behin betikoa onartua izan zen abenduan egin zen erreferendumean. Bozkatzeko eskubidea zuten herritarren %77,7k parte hartu zuten. Hainbat arazo egon ziren antolamendu politikoa aurrera atera ahal izateko. Izan ere, erregimen parlamentariozko bidea oztopoz beterik egon zen ETAren eta ezker zein eskuin muturreko beste talde armatuen ekintzak zirela eta. Alderdi komunistaren legeztatzeak, gainera, ejertzitoaren oposizioa izan zuen. 1977ko ekainean, lehenengo hauteskunde demokratikoak ospatu ziren. Hautesleen %77,35ek eman zuten botoa. Hauteskunde hauek UCDk irabazi zituen, Felipe Gonzalez bigarrena geratu zelarik. PCk, berriz, 20 aulki betetzen ez zituen lortu, eta APk, 16.

UCDren gobernua

1977an hasi zen Suarezen bigarren gobernua. UCDko buruzagiek osatu zuten gobernua. Gobernuak nazioarteko krisi-egoerak kolpatuta ekin zion lanari. Krisiari irtenbidea bilatzea, autonomien auziari aurre egitea eta konstituzioa idaztea izan ziren gobernuaren erronka nagusiak.

Moncloako Itunak

Egoera hobetzearren, Suarezek Moncloako Itunak sinatu zituen, alderdi politikoen ordezkariek 1977ko urriaren 25ean sinatu zituztenak. Honen xede nagusiak honako hauek ziren: inflazioa gutxitzea eta zerga-sistemaren, gizarte-segurantzaren eta enpresa publikoen erreforma egitea.

Autonomien auzia

Leku askotan, zentralismoaren kontrako sentimendua hazten hasi zen, batez ere, Euskadin eta Katalunian. Horregatik, Adolfo Suarezen betebeharra aldarrikapen autonomikoei aurre egitea zen. Katalunian egin zuena Tarradellasekin harremanetan jartzea izan zen; 1954tik Generalitateko presidente titulua zuenarekin, alegia. Honek ez zuen bere jaioterrira itzuli nahi Kataluniak gobernu autonomikoa berrezarri arte. Azkenean, 1977ko irailean, berriro ere kargua hartu zuen. Euskal probintzietan, 1977ko ekaineko hauteskundeetan aukeratutako diputatuek Euskal Kontseilu Nagusia osatu zuten, autonomia-erregimenerako proiektua prestatzeko.

Espainiako 1978ko Konstituzioa

Terrorismoa zela eta, demokrazia etengabeko krisiak jasaten ari zen; beraz, Konstituzio bat egitea adostu zuten. Alderdi garrantzitsu desberdinen arteko adostasunaren emaitza izan zen. Hainbat alderdi politikoetako zazpi kideek osatutako batzordea eratu zen 1977ko abuztuan, proiektua prestatzeko asmoarekin. Azkenean, adostasuna lortu zuten denen artean, eta testua Kongresutik eta Senatutik igaro ondoren, testua onartua izan zen 1978an. 1978ko abenduaren 6an onartu zen. Aintzat hartzen zituen euskal errebindikazio historiko batzuk, eta indargabe uzten zuen foruak ezeztatu zituen legeria. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko bezala definitzen zen Espainia. Nahiz eta ezkerrak tradizio errepublikazale bizia izan, irtenbiderik onena monarkia zela onartu zen.
  • Baieztatutako Konstituzioagatik, Koroaren eskumenei eta Gorteei bermatzen zien agintearen erabilerari muga jarri zien.
  • Konstituzioak zerrendatzen ditu eskubide indibidualak, nagusitasun-adina 18 urtekoa, heriotza-zigorra indargabetu eta ateak ireki zizkion dibortzioari.
  • Erregio eta nazionalitateen boterea berrezarri nahi zuen, autonomien aldarrikapen historikoari, batez ere, Kataluniako eta Euskadiko nazionalisten eskutik zetorrenari.
  • Estatu akonfesionala zen, eta harreman berezia zuen Eliza Katolikoarekin.
  • Botere-banaketa bermatzen zuen.

UCDren bigarren gobernua

1979ko hauteskunde orokorretan, UCDk garaipena lortu zuen. Baina alde txikia atera zion PSOEri, eta, gainera, emaitza kaskarrak lortu zituen urte berean egindako udal-hauteskundeetan. Suarezek, beraz, arazoak izango zituen bere erabakiak aurrera eramateko, besteak beste, Autonomia Estatutuak gauzatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoa: Gernikako Estatutua

Euskal Herriko egoera bereziki tirabiratsua zen. Gehiengo batek ez zuen Konstituzioa onartu, eta kaleetan tentsioa oso handia zen: ETAren ekintzak, indar polizialen errepresioa, martxoaren 3a Gasteizen, Montejurrako gertaerak, petrolioaren krisiaren eraginak industria-sektorean... Testuinguru horretan, Euskal Kontseilu Nagusiak Gernikako Estatutua gauzatu zuen 1979an. Autonomia-estatutuaren oztopo nagusia muga geografikoak zehaztea zen; izan ere, abertzaleek Nafarroa lurraldearen barruan sartzea nahi zuten, baina nafar gehienak ez zeuden horren alde. Euskal Kontseilua autonomia-proiektua martxan jartzeko ahalegina egiten hasi zen. Testuaren alde, EAJ, PSE, EE azaldu ziren. Kanpoan geratu ziren AP eta HB. 1978ko abenduan, Gernikan aurkeztu zen proiektua, horregatik hartzen du Gernikako Estatutu izena, eta Gorteetara eraman zen. Ezker abertzalea ez zegoen estatutu horren alde, moderatuegia zela eta, eta nazionalismoaren eredu alternatibo gisa azaldu ziren, HB eta ETA politiko-militarraren inguruan. Estatutuaren ezaugarriak honakoak izan ziren:

  • Nazionalitate bihurtuko zen, Espainiako estatuaren barruan.
  • Nafarroak sartzeko aukera zuen.
  • Euskararen ofizialtasuna, gaztelaniarekin batera.
  • Ordena publikoaren eskumenak eman zitzaizkion.
  • Irakaskuntzari buruzko eskumenak transferitu ziren.
  • Ogasun autonomoa aldarrikatu zen, kontzertu ekonomikoaren bidez.
  • Eskubide indibidual eta kolektiboak adierazi ziren.
  • Eskubide historikoak mantentzen ziren.
  • Autogobernua. Instituzio propioak: Jaurlaritza eta Legebiltzarra izan ziren. Lehendakari bat ere egongo zela. Botere judiziala: Euskal Justizia Epaitegi Gorenaren esku geratuko litzateke.
  • Estatutuan erreformak egiteko pausoak ere zehazten dira.

Erreferenduma 1979ko urrian egin zen, eta emaitzak estatutuaren onarpena ezarri zuen, %54aren baiezkoarekin eta abstentzio handiarekin. Karlos Garaikoetxea izendatu zen lehenengo lehendakaria, EAJkoa.

UCD barruko tirabirak

UCDren Gobernuak gero eta arazo gehiago zituen: autonomien gaian zatiketa, ETAren ekintzak, dibortzioaren legea eta PSOEren oposizioa. Faktore hauek guztiak kontuan hartuta, 1981eko urtarrilean, Adolfo Suarezen dimisioa iritsi zen, demokrazia arriskuan egon zitekeela adieraziz eta presio horiei guztiei aurre egin ezinik. Calvo Sotelo izendatu behar zuten presidente, baina otsailaren 23ko estatu-kolpea heldu zen, krisiaren adierazle. Erregearen esku-hartzearekin, kolpeak porrot egin zuen, Joan Karlos demokraziaren salbatzaile gisa aurkeztu zelarik.

PSOEren lehenengo gobernua

1982ko hauteskundeak PSOEk irabazi zituen, gehiengo osoz. Espainiak, horrela, herrialdea modernizatzeko hainbat neurri hartuko zituen: industriaren birmoldaketa ekonomiaren krisiari aurre egiteko, gizartea modernizatzeko neurriak (abortuaren legea, hezkuntzaren modernizazioa, pentsioen erreforma...) eta kanpo-politika berriak (EEEn sartzea eta NATOn mantentzeko erreferenduma). 1986an, PSOEk hauteskundeak berriro irabazi zituen.

Entradas relacionadas: