Transkripzioa biologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,26 KB

2018-ekaina 2A GALDERA
Azido nukleikoen transkripzioa eta itzulpena:
a)Azaldu ezazu zertan datzan DNAren transkripzioa. Egin irudi bat azalpenari laguntzeko.

Gene baten (DNA) base nitrogenodunen sekuentzia batetik RNAren base nitrogenodun osagarrien sekuentzia batera igarotzeko prozesua da transkripzioa.
Transkripzioa nukleoan gertatzen da eta, horretarako, baldintza hauek behar dira:

-Molde  gisa jardungo duen
DNA-kate bat. Frogatuta dago eratzen diren RNA-kateak DNAosatzen duten bi kateetako baten osagarriak direla, molde gisa jardun.

-Entzimak. Prozesu hau RNA-
polimerasa entzimek kontrolatzen dute. Prokariotoen kasuan, RNA-polimerasa entzima 1 eta eukariotoetan 3

-A,G,C eta U erribonukleotido trifosfatoak. Molde gisa erabiltzen duen DNA-katearen osagarria da RNA katea. Timinaren ordez uraziloa ageri da.

Organismo eukariotoetan, transkripzioa nukleoan gertatzen da. Organismo horietan, 3 RNA-polimerasa mota daude: I.RNA-polimerasa, II.RNA-polimerasa eta III.RNA-polimerasa. Lau fase daude: 1. Hasiera: DNAk gune sustatzaileak ditu, ohikoena TATA konpartimentu izenekoa. Hasiera-puntuarekiko, 25 nukleotido inguru aurretik dago.Konpartimentu hori identifikatzeko, transkripzioaren hasiera-faktore izeneko proteinak (TF) DNAri lotu behar zaizkio. Ezinbestekoak II.RNA-polimerasa entzima elkartzeko eta transkripzioa hasteko.

2. Elongazioa:Proteinak kodetzen dituzten gene gehienak zatituta daude, etenak dira.Etenek intron izena dute, ez dute proteinarik kodetzen, proteinak kodetzen dituzten guneei exon deritze. Fase horretan exonak eta intronak transkribatzen dira.30 nukleotidoak lotu ondoren, sintetizatutako RNAren muturrean metilguanosina trifosfato txano bat gehitzen da. Prozesua hasteko seinalea da.3.Amaiera:Zelula eukarioto batzuetan urkila eratzen da RNA. TTATTT sekuentzia da eta honela transkribatzen da:AAUAAA RNA banatzen denean, entzima batek amaierako 3´muturrean poli-A izeneko eta 200 adenina nukleotidoko sekuentzia gehitzen dio.

4.Heltzea:Eratutako 3 RNA moten aitzindariek ezin dute zuzenean euren funtzioa bete. RNA heltze prozesua bete behar dute. Prozesua nukleoan gertatzen da, osatzean, RNA helduaren molekulak zitoplasmara garraia daitezke, euren funtzioa betetzen duten nukleo-poroen bidez. Elongazioan ikusi dugunez, proteinak kodetzen dituzten kode gehienak zatituta daude, eta bakoitza tartekatutako hainbat intron eta exon zatik osatua. Intronak transkribatzen dira, baina ez dira itzultzen, exonak RNA helduan mantentzen dira, zati kodetzailea da. Intronak heltzeko faseaan ezabatzen dira, moztu eta itsaste izeneko prozesua(splicing prozesua). Prozesuan transkribatutako intronak ezabatu, eta exonak elkartu egiten dira, polipeptido funtzionak bat zehazren duen sekuentzia etengabe bat eratzeko.



B)Azaldu ezazu zer den RNAren itzulpena. Egin irudi bat azalpenari laguntzeko

Itzulpena mRNA baseen sekuentzian gordetako informazioa proteina baten aminoazidoen sekuentzia bilakatzea. Molekula bitarteari batek hartzen du esku, eta bi arazo konpontzen ditu:

-mRNAren hirukotea deskodetu behar da, gene-kodeak ezartzen duen nukleotidoen eta aminoazidoen arteko elkarrekikotasuna betetzeko.

-Nukleotidoen hirukote baten tamaina molekularra askoz handiagoa da aminoazido batena baino.

Molekula bitartekari hori tRNA da.


Pn3MrJULMEnsxUEXVNL6BBOi3asgkf6yc7vFgTyKcJDa3bKuNY6kY05H3-WvLR1KSGeARq8AjgHFkaDF

Entradas relacionadas: