Termoplastikoak erabiliz fabrikatzea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,18 KB

Termoplastikoak erabiliz fabrikatzea:Sare molekularraren antolaketa dela-eta, termoplastikoen bidez prozedura ugari erabil daitezke, mota guztietako piezak eta objektuak egiteko. Injekzio bidezko moldaketa:Plastiko-pikorrak urtu egiten dira zilindroaren barruan. Pistoi batek bultzaten du sortutako orea, eta piezei forma emango dion moldean injektatzen da. Horrela lortzen dira katiluak, baldeak, karkasak eta forma konplexuko piezak. Estrusioa:Pistoi batek plastiko-pikorrak urtu ondoren sortzen den orea bultzatzen du, eta irteerako matrizetik pasarazten du. Matrizearen formaren eraginez, luzera handiko profilak, hodiak edo plantxak lortzen dira: gortinen errailak, hodiak, kanalak eta arotzeriako profilak. Puztea:Plastiko beroko zilindro hutsean, presiopeko airea sartzen da, materiala dagokion moldearen paretetara egokitzen den arte. Plastikoak moldearen forma hartzen duenean, moldea ireki egiten da eta produktua ateratzen da. Prozedura hori gorputz hutsak lortzeko erabiltzen da:botilak eta hainbat motatako ontziak egiteko. Hutseko moldaketa:Plastiko-xafla meheei ertzetatik eusten zaie, eta berotuta bigundu ondoren, xaflak moldearen gainean jartzen dira. Xaflaren eta moldearen arteko airea xurgatu eta hutsa egiten denean, xafla moldearen formara egokitzen da. Plastikozko bilgarrik eta pilak,jostailuak,eskola-materiala,burdindegiko materiala.. biltzeko blisterrak egiteko erabiltzen dira.

Termoegonkorrak erabiliz fabrikatzea:Egitura molekularra behin betiko eratu ondoren, plastiko termoegonkorrak ezin dira urtu, ez eta deformatu ere. Plastiko horiek polimerizatu egiten dira partzialki, pikorrak edo erretxina likidoak sortuz. Ontze hori osatzeko, beroa edo presioa erabili ohi da, eta, dagozkion pieza eta produktuei forma ematen zaie.Konpresio bidezko moldaketa:Plastiko termoegonkorrezko pikorrak moldeetan sartzen dira eta, berotu eta konprimitu egiten dira. Ondu egiten dira, eta, produktuek forma hartzen dute. Prozedura honen bidez, mota askotako objektuak lortzen dira:larakoak, entxufeen oinarriak, kazolen kirtenka, mahai tresnak eta botiletarako tapoiak. Erretxinen inpregnazio bidezko moldaketa:Molde irekietan, poliester asegabezko erretzina likidoko geruza finak zabaltzen dira. Erretzinari beira-zuntza edo karbono-zuntza eransten zaio, indartzeko. Tangak, itsasontzien kroskoak, automobiletarako edo hegazkinetarako panelak eta kirol-materialak egin ohi dira. Injekzio bidezko moldaketa:Termoegonkor batzuek onartu egiten dute termoplastikoekin erabiltzen denaren antzeko prozedura hau. Baina, moldeko tenperaturaren eta presioaren balioak kontrolatu egin behar dira, termoegonkorrak ontzeko.

_______________________________________________________________________________________________________________________________________

 Termoplastikoak:Gehien erabiltzen direnak dira. Beroaren eraginez bigundu egiten dira eta hartzen duten forma mantendu egiten da hozten direnean. Urtu eta moldatu egin daitezke hainbat aldiz, makromolekulak, aske antolatuta daudelako, linealki edo adarkatuta, eta gurutzatuta ez daudelako. Polietilenoak:Poltsak, jostailuak, ontziak, edukiontziak. Poliester aseak: Edariak gordetzeko botilak eta janariak gordetzeko ontziak, erakustegietako panelak. Polibiniloak: Isolatzaile elektrikoak, ehun iragazgaitzak, musika-disko zaharrak. Poliestirenoak: Ontziak edo jostailuak, paketeen babesa, plantxa isolatzaileak. Poliamidak:makinen piezak, sokak, ehun iragazgaitzak, makinen piezak. Polikarbonatoak: Disko konpaktuak, babesteko kaskoak, segurtasuneko kristalak, biberoiak. Metakrilatoak: Leihoak, automobilen argiak, kartel argiztatuak, biberoiak. Teflona: Isolatzaile elektrikoak, zartaginen estaldurak, laborategiko tresnak.

Termoegonkorrak:beroa edo presioa eraginez, behin baino ezin da defformatu. Makromolekulak gurutzatu egiten dira, eta sare itxia erazten dute. Fenolak:isolatzaile elektrikoak, entxufeen oinarriak, aginte botoiak, etengailuak. Aminak:etengailuak, sukalderako tresnak, zurezko oholen estaldurak. Poliesterrezko erretxinak: kirol-materiala, hegazkinen helizeak, isolatzaileak, estaldurak, itsagarriak(tablas de surf).

Elastomeroak: oso malguak dira. Deformatzean, jatorrizko tamaina handiagotzen zaie, eta deformatzen dituen indarra eteten denean, jatorrizko neurriak berreskuratzen dituzte. Kautxuak:pneumatikoak, gomazko artikuluak. Neoprenoak:itxigailuak, isolatzaile elektrikoak. Poliuteranoak:goma-aparra,gurpilak, larru artifiziala. Silikonak:juntura eta itxigailu hermetikoak, protesiak, balbulak.

 _______________________________________________________________________________________________________________________________________

Polimerizazioa:plastikoak lortzeko azken prozesua da. Presio eta tenperatura handietan egiten den erreazio kimiko horren bides, monomeroen oinarrizko molekulen kate erraldoiak sortzen dira, polimero izeneko makromolekulak eratu arte. Horrela lotu daitezkeen bakarkako molekulei, etilenoa, monomero esaten zaie, eta lotura-prozesuari, polimerizazioa. Prozesu horren bitartez lortzen diren produktuak polimeroak dira. Polietilenoa eta antzeko beste polimero batzuk lortzeko prozesua, lehenago deskribatu duguna, adizio-polimerizazioa da. Horrela esaten zaio zenbait molekula, monomero berdinak, molekula luzeagoa eratzeko lotu egiten direlako. Monomero desberdinak lotuz eratzen diren kate luzeak ere badaude, eta asu horretan gertatzen den prozesuari, kondentsazio-polimerizazio esaten zaio. Kasu horretan, molekula txikiak galdu egiten dira, ura. Adizio-polimerizazioan ez da hori gertatzen. 

_______________________________________________________________________________________________________________________________________

Plastikoen propietateak: Arintasuna:plastikoen dentsitate txikiaren ondorioz.Metalezko piezak erabili ordez material plastikozko piezak eta mekanismoak erabiltzen direnean, asko murrizten da sortutako produktuen pisua(masa). Ahalmen isolatzailea:beroarekiko elektrizitatearekiko isolatzaileak. Erresistentzia kimikoa:agente atmosferikoen eta substantzia kimiko erasotzaile gehienen eragina jasateko gai dira. Arazo bihurtzen da, plastikozko produktuak deuseztatu behar ditugunean, ehunka urtetan aldatu gabe manten baitaitezke. Erresistentzia mekanikoa:ez da metalezko materialena bezain ona. Aldakortasuna:substantzia gehigarriak erantsita, plastiko mota batzuen propietateak aldatzeko aukera da. Erraz fabrikatzen dira:erraz moldeatzen dira. Oso merkea da ekoizteko prozesua.

_________________________________________________________________________________________________________________________________________

Plastikoen produkzioaren eskema orokorra: Lehengaiak(erauzteko eta fintzeko hobia), Bitarteko subtantziak(industria petrokimikoa), Polimeroak(polimerizatzeko erreaktorea), Gehigarridun plastikoak(polimero-hautsa)

Entradas relacionadas: