Teknika kualitatiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,86 KB

BAT BATEKO BERTSOLARITZA HISTORIA

1960 baino lehenagoko dokumenturik ia ez dugunez, data horren aurreko guztia bat-

Bateko

bertsolaritzaren historiaurretzat jo daiteke. Hola sailkatzen dute adituek:

A) Entzuleria homogeneoko eta oihartzun sozial apaleko bertsogintza (1960-1979)

Bizi-iraupeko aldia izan zen. Basarri eta Uztapideren jiran, Azpillaga, Lopategi, Lazkao Txiki,

Xalbador… Bertsolaritzak bizirik dirau Euskaltzaindiak antolatutako txapelketei esker.

Erresistentziazko bertsogintza Lopategik eta Azpillagak ordezkatzen dute eta eduki politikoa

nabarmena da.

B) Entzuleria anizkuneko bertsogintza (1980-1998)

-Berrikuntza aroa (1980-1990): Amuriza, Enbeita eta Lopategik markatzen dute bide berria.

-Bertsomaniaren aroa (1991-1993): “Hitzetik hortzera” programak audientzia polita hartzen

du EITBn, eta euskarazko irratiek ere toki zabala eskaintzen diote bertsolaritzari. Egaña,

Lizaso, J. Sarasua, Euskitze…

-Bertsomaniaren osteko belaunaldiak (1994-2003): Orain gehienak dira bertsolari-eskolatan

ibiliak. Maialen Lujanbio, Elortza, Lopategi gaztea…

-Etorkizunera begira: Bertsolaritzak indarrean irauteko duen arazorik larriena, euskara

onaren biziraupena bera da. Euskera jakitea eta euskeraz bizitzea bi gauza direla diote .

BERTSOEN ARTIFIZIO TEKNIKOA

Teknika bat da, bertsolari bertsoa sortzen eta entzuleari jarraitzen eta gogoan hartzen

laguntzen diona.

A) Hoskidetasuna edo errima da bat-bateko bertsoak asmatu eta gogoan hartzeko

ezinbesteko baliabidea. Errimatzen duen hitz hori ahapaldi berean errepikatuz gero,

bertsolariak poto egin duela esaten da. Akats larritzat jotzen da.

B) Metrika edo neurria ere beharrezkoa da bertsogintzan, doinu bakoitzak bere neurria

ezartzen baitu. Neurria egokitzeko lizentziak eta trikimailuak ere izaten dira:

-Sinalefa

- Luzapenak

C) Erritmoa ere badute bertsoek . Neurri handikoetan, adibidez, 5+5 izaten da 10

silaben zatiketa.


AHAPALDI  MOTAK

A) Molde erregularrekoak:Zortziko eta hamarreko txiki eta handiak. Erregulartasuna dute bereiztasun eta errima lerropareetan egiten dute beti. Egitura erabiliena eta errazena da bertsolarientzat. ///B) Molde irregularrekoak: Doinu berezia izaten dute. Bi modu: ahapaldian zehar, lehen puntuaren jarraipen erregularrik ez dago. Bertsolariek neurri hauetara jotzen dute puntuak irabazteko eta gaiak eskatzen duelako. 6, 7, 8 eta 9 puntukoak izan daitezke. Erriman ere izaten dira aldaketak ahapaldi beraren barruan. Adibidez: Iparragirre abila dela sailekoak.


Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Egitura soziala