Taldearen Garapena eta Erginkortasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 39,82 KB

Talde Kohesioa Taldeek, bere kideen arteko interakzioen bitartez, haientzako erreferentzia-puntu bihurtzen den kultura komuna osatzen dute. Kideen artean elkartasun-sentimenduasorrarazten du, eta loturak indartu eta taldearen kohesioan lagundu egiten du.

Taldea zein neurritan sentitzen den bateratua eta bere buruarekin gustura adierazten du

 Faktoreak: ·Talde barrutik datozen barneko faktoreak: pertsonen arteko erakarpena, hau da, taldeko kideen arteko sinpatia eta kidetasuna, porrot-esperientziak; helburu eta itxaropen berdinak edukitzea.·Taldetik kanpoko faktoreak: taldeko lider formalaren (hezitzailea, animatzailea, buruzagia...)jokabidea zenbateraino den demokratikoa, taldearen ingurunearekin daukaten harremana Kohesioaren aldeko estrategiak: ·Afektuzko giro positiboaren sorkuntza: taldeko kide guztiek askatasun osoz mintzatzea bultzatu behar da, adostasunaren alde eginez eta tentsioak gutxituz, errespetuz jokatu · Giro goxoa sortzeko moduan antolatu behar da espazioa: adibidez, ongi argiztatutako gela,tenperatura eta altzari-antolamendu egokiarekin. Horrek komunikazioa errazten du  ·Taldearen helburuak argi eduki behar dira: taldeak norantz doan baldin badaki, proposatutako lanak eraginkortasun handiagoz egingo ditu. · Egoeretara egokitzeko gai izan behar dira: talde baten bizitzan, baldintzak aldatu egin daitezke. Sakabanatzea: Sakabanaketak kohesioaren kontrako efektua eragiten du: taldea banandu egiten da. Egoera horietan ohikoa izaten da taldearen desantolaketa eta batzuek taldea uztea edo asaldurak gertatzea. Talde barruko dinamikaZ Taldea eta haren kodeak: · Talde-komunikaziorako biderik agerikoena aho-hizkuntza da. Talde askok kideei ulerterraza zaien hizkuntza garatzen dute, arrotzentzat askotan ulergaitza izaten bada ere.

Argota: talde batek desberdintzeko asmoz edo besteek uler ez ditzaten erabiltzen duen hizkuntza da. Esamoldeak edo hitzak taldekide esanguratsuek onartu ahala hartzen ditu taldeak bere argoterako. Jerga edo hizkera: batzuetan beharrezkoa izaten da objektu, materia, tresna, prozesu eta abarri buruz zehaztasun handiz aritzea. Horrek, berariazko hitz egiteko modua eragiten du: →hizkuntza teknikoak (medikuntzakoa, juridikoa...) edo lanbide jakin batzuetakoak. ·Taldearen komunikatzeko aukera berriak: · Teknologia berrien eskutik (sakelako telefonoak eta ordenagailuak), biderkatu egin dira komunikaziorako aukerak. · Sakelako telefonoek zuzenean pertsona jakin bati noiznahi eta nonahi hots egiteko aukera eskaintzen dute. · Talde-komunikazioa irauli duen beste baliabide bat SMS mezuak izan dira. Gaur egun, gainera, gazteen arteko komunikazio modu erraz eta azkarra zena “pasa ezazu” eskaripean erakundeek eta enpresek beren kanpainak egiteko erabiltzen dute. · Posta elektronikoa eta bat-bateko mezularitza programak (MSM Messenger, adibidez) bakarkako edo taldeko komunikaziorako aukera bilakatu dira, solaskide bakoitza nonahi dagoela ere. · Internet bidez mezuak zabaltzea, baita ikus-entzunezkoak ere, arrakasta izugarria duen beste aukera bat da, bide tradizionaletatik at geratzen dena.·  Sare sozialak ere interesguneen sorrera erraztu egiten dute eta, ondorioz, taldeak sortzeko aukera berriak eskaini. Motibazioa talde dinamikan: Pertsona bat era jakin batean jardutera bultzatzen duen arrazoia da motibazioa. Gizakia mugiarazten duen motibazio-mota beti helburu bat lortzera zuzendua egoten da. · Kanpoko motibazioa: kanpotik datorren motibazioa, alegia. Ukigarri diren gauzek eragiten dute motibazioa (dirua, sariak, diplomak...) edo ukigarri ez direnek (besteen esker ona, ospe soziala, lanekoa...) Kanpoko motibazioa batez ere errefortzuetan oinarritzen da, kanpotik datozen sari eta zigorretan alegia. · Barruko motibazioa: pertsonak berak eragiten du. Normalean, norberak ezartzen dio bere buruari, eta lorpenak eta emaitzak ikusiz mantentzen da. Pertsona batek ariketa edo ekintzaren bat kanpoko errefortzurik gabe edo sariren bat jasotzeko itxaropenik gabe egiten badu, barruko motibazioa duela esaten da. Errefortzuaren teoria : Teoria horrek dio pertsona baten iraganeko ekintzek etorkizunekoetan aldaketak eragiten dituztela, prozesu zikliko honen arabera: ·Pertsonek errepikatu egiten dituzte ondorio positiboak (errefortzu positiboak) izan dituzten portaerak · Ondorio negatiboak (errefortzu negatiboak) izan dituzten jarrerak ez errepikatzeko joera izaten da 2. Taldeetan nola esku hartu 2.1 Taldekako esku-hartzearen zenbait alderdi

 esku hartzeko teknikak - Talde-tekniken izaera praktiko eta bizipenezkoa:Taldeetan esku hartzeko teknikak talde-prozesuetan emaitza batzuk lortzeko erabiltzen diren prozeduren multzoa dira. Erantzunak talde-bizipenen eta esperientzien bitartez lortzen dira.-Taldeetan esku hartzeko tekniken izaera ludikoa:

Teknikak jolas edo ariketa bezala agertzen dira, sormena estimulatuz eta emozioak azalaraziz. Jolas batekin lortu ahal izango liratekeen emaitzak baino urrutirago doazen helburuak dituzte. - Taldeetan esku hartzeko teknikak helburuak lortzeko tresna gisa

Taldeetan esku hartzeko teknikak helburu zehatz batzuk lortzeko bitartekoak dira, eta prestatuta dagoen jendeak gidatu behar ditu.

-Dinamika horiek era atseginean aurkeztu behar dira, eta jolasa bezain entretenigarriak izaten dira. Dibertitzeaz gain, ordea, beste printzipio batzuk dituzte oinarri.

 -Talde-tekniken motak: -Taldeak osatzeko teknikak -Dramatizazio-teknikak - Talde-dinamikak

Nola gidatu talde bat.Talde bat gidatzea da haren helburuak lortzen laguntzea. Lider gisa talde-prozesuak gidatu behar ditu, kontuan izanik taldea zein fasetan dagoen - Animatzaile-lana egin behar duenaren prestakuntza eta trebetasuna funtsezkoak dira teknika egokiak aukeratzeko eta jarduerek arrakasta izateko.

2.2 Taldeak osatzeko teknikak

Helburuen, taldea dagoen fasearen eta gidariaren sentsibilitatearen araberakoa da erantzuna. Garrantzitsuena da nahiko teknika izatea, egoeraren arabera aukeratu ahal izateko.

Taldekatze askea: Kideak libreki elkartzen dira, naturalki, beren nahien arabera. -Ez da komeni beti erabiltzea, bestela beti berberak elkartzen dira. - Teknika bikaina da ekoizpen-maila handia behar denerako.

Soziograma: Taldea osatzen duten kideen arteko harremanak adierazten ditu, eragin eta hobeste loturak azalduz. -Soziogramak eskaintzen duen informazioaz baliatuz, nahi diren irizpideen arabera sortu ahal dira taldeak. - Soziogramak egiteko modu bat baino gehiago dago. Errazenetako bat izendapenena da.

 - Izendapen-metodoa: Soziogramak oso baliagarriak dira taldearen indarguneak eta ahuleziak aurkitzeko.

 - Pertzepzio-Sociograma: Modalitate horren helburua da kide bakoitzak taldean duen integrazio-maila behatzea, bakoitzak bere burua taldean ikusten duen moduaren arabera. 

Oxford metodoa: Taldeak ausaz osatzeko erabiltzen da. Betiko taldetxoak apurtzeko eta taldeko beste kide batzuekin lana egiteko balio du. Pauso hauek eman behar dira:-Lehenbizi: osatu nahi diren taldeak zehaztu (zenbat talde, eta zenbat kidekoak) - Bigarrenik: taldeak osatu. Horretarako, taldeko kide bakoitzari zenbaki bat jarri - Hirugarrenik: denei zenbakia jarri ondoren, batek bateekin elkartu behar dute; biek, biekin; hiruek, hiruekin..., denak elkartu arte.

Collagearen metodoa: Metodo horrkin talde bikoitiak, bakoitiak, hirukoak, bikoak... osa daitezke, pauso hauek emanda: - Collage bat egin, paper-tirekin - Tira bakoitzean, atsotitz bat idatzi - Zenbat talde osatu nahi diren, hainbat atsotitz idatzi - Paper-tirak erditik moztu, tolestu eta nahastu - Partaide guztiek erdi bat hartu behar dute - Dagokien erdia bilatu eta esaldia osatu egin behar dutela esan behar zaie

Rolen antzezpena: Collagearen oso antzerakoa da, eta oso dibertigarria izan daiteke. Banaketa egiteko, taldekoek ondo ezagutu behar dute elkar eta konfiantza-maila handia izan elkarrekiko. - Partaideek antzeztea nahi ditugun hiru pertsonaia, animalia edo egoera aukeratu (animalien soinuak, gorputzaren posturak...) - Hiru aldiz idatzi, paper desberdinetan, eta erditik tolestu paperak - Taldeko kide bakoitzak paper bat hartu behar du - Paper bakoitzak hiru aldiz errepikatuta agertzen den ezaugarri bat daukala adierazi behar zaie, eta beren papera bezalako bat bilatu behar dutela - Bilatu aurretik, paperean jartzen duena antzeztu egin behar dute

 2.3 Dramatizazio-teknikak: Parte-hartzaileek egoera zehatz batzuk jorratzen dituzte. Helburua da antzezten

den egoera bizitzea eta ulertzea. Rolak, berriz, bat-batean sortzen dira. - Teknika psikodramatiko nagusia role playinga da, baina rolak alderanztea eta bakarrizketa ere aipagarriak dira.

Role playinga: Psikodramaren aldaera bat da. Bi pertsonak edo gehiagok bizitzako egoera zehatz bat

antzeztean datza. Eman zaien rola antzeztu behar dute, ahalik eta era errealistenean. - beste teknika batzuekin konparatuz, pertsonen jarrerekin lotura estuagoa duten helburuak landu daitezke. - Garapena - Prestakuntza - Lehenengo pausoa da antzeztu nahi den arazoa, lortu nahi diren helburuak, antzeztu beharreko momentua eta ulertzea interesatzen den egoera ahalik eta gehiena zehaztea. - Eszenarako beharrezkoak diren pertsonaiak aukeratu behar dira, eta zer rol antzeztu behar duten ere bai. Pertsonaiek izen faltsua aukeratu behar dute. - Eszenatokia aukeratu behar da (testuingurua eta altzariak), ekintzaren arabera. Behar diren elementuak bakarrik (mahaia eta aulkiak) erabili behar dira. Gainerakoa, azalpen txiki batekin ziurtzat ematen da. - Pertsonaiez aparte, behatzaile bereziak ere izenda daitezke. Ahozko eta ez-ahozko portaerari buruzko guztia idatzi behar dute behatzaile horiek. Behaketa horiek garrantzitsuak dira ondorioak lantzen direnerako.

Praktikan jartzea: -Beroketa-aldia. Antzezpena hasi aurretik, komeni da antzezleek zenbait minutu izatea euren roletara egokitzeko. - Antzezpena ahalik eta naturaltasun handienarekin egin behar da. - Antzezpena ez da eten behar, arrazoi justifikaturen batengatik ez bada. - Animatzaileak nahiko informazio baduela uste badu, antzezpena eten egin dezake, arazoari buruz eztabaidatzeko. - Luzapena 10 edo 15 minutu bitartekoa izan daiteke, gutxi asko.

Azken ondorioak: Antzezpena bukatu ondoren, animatzaileak eztabaida koordinatu behar du.

Role playingaren abantailak: Denek hartzen dute parte: antzezleek eta behatzaileek - Egoerak errealak ez direnez, arrisku mugatuko giroan egiten dira - Partaideek badakite zein diren beren ekintza eta ondorioak - Besteen tokian jartzeko gaitasuna, hau da, enpatia, bultzatzen da

Erabilgarria da: - Heldutasun-maila nahikoa daukaten taldeekin - Era guztietako trebetasunak lantzeko - Jarrerazko edukiak lantzeko

Rolak alderanztea: Bi pertsonen arteko rolen trukean datza. Batek bestearen rola hartzen du. Alde batek bestearen ikuspuntua ulertzen laguntzen zuen eta, ondorioz, gatazkaren konponketa errazten. 

Rolak alderanzteak zenbait abantaila ditu: - Munduaren, pertsonen, egoeren eta gertaeren ikuskera eskaintzen du, besteen ikuspegitik - Norbera besteen ikuspuntutik ikusten da - Besteen ikuspuntuak, premiak eta arrazoiak hobeto eta magultasun handiagoz ulertzen dira

Bakarrizketa: Bakarrizketa monologo bat da, non pertsona batek benetan entzuten dion solaskidea aurrean edukiko balu bezala hitz egiten duen. Norberak bere buruarekin hitz egiten du, pentsatzen duena ozenki esanez. Abantailak: - Jarduten ari den pertsonaren sentimendu eta pentsamenduez jabetzea erraztu egiten du. - Beste pertsona batzuekin jardutean, haiek gai berari buruz zer ikuspegi duten jakiteko aukera ematen du.


2.4 Talde-dinamikak Talde-dinamikak: hurbilketa: Fikziozko egoeren bidez eta helburu jakinekin planteatzen diren pertsonen arteko elkarreragite-prozesuak dira talde-dinamikak. - Talde-dinamikak eta giza harremanak Talde-dinamikek giza harreman sakonagoetara ailegatzen laguntzen dute, eta, adierazpen askearen bidez, gaitasun pertsonal eta sozialak garatzen. - talde-dinamiken bidez uste okerrak eta besteenganako aurreiritziak deuseztatzea lor daiteke. - Dinamika-motak - Aurkezpen-dinamikak: talde bateko pertsonen arteko lehen harremana eta hurbilketa erraztu egiten dute, eta bakoitzaren izenak eta ezaugarri batzuk ezagutzea dute helburu. Talde-jardueraren lehen egunetan erabiltzen diren teknikak dira. - Elkar ezagutzeko eta konfiantza hartzeko dinamikak: taldekideen artean elkarri buruzko informazioa banatzen laguntzen dute, alderdi komunak eta ezberdintasunak topatuz. - Emozio-dinamikak: pertsona bakoitza bere sentimenduez jabetzea eta haiek egokiro adieraztea dute helburu. Era berean, enpatia garatzea ere xede dute, hau da, bestearen sentimenduak ulertzea eta haren lekuan jartzea. - Autoestimu dinamikak: norberak bere buruaz zer pentsatzen eta sentitzen duen jabetzea dute xede, norberak bere ahalmenak ezagutzea, haiek landu eta bere mugak ezagutu ditzan, positiboki kudeatzeko. - Kohesio- eta lankidetza-dinamikak: taldearen konfiantza sendotzea dute helburu. Kide bakoitzak bere lekua bilatzea bultzatzen da, bere buruarekiko eta besteekiko harremanetan segurtasuna hartu, bere beharrak eta mugak onartu eta taldeari adierazteko gai izan dadin. - Gizarte-trebetasunak eta gatazkak bideratzeko teknikak: hitzaren eta elkarrizketaren bidez, oihu eta indarkeriarik gabe, gatazkak bideratzeko beharrezkoak diren estrategia eta trebetasunak lortzea dute helburu.

2.5 Jardueren programazioa: Planifikazioa, ezarpena eta ebaluazioa jasotzen dituen programazioa behar izaten dute jarduerek.

Jardueraren planifikazioa: - Beharrak atzeman, helburuak zehaztu eta teknikak aukeratu. Taldean egin beharreko esku-hartzearen lehenengo urratsa haren beharrak ebaluatzea da, eta haien arabera, lortu nahi diren helburuak zehaztea. Helburu horien arabera, teknika egokiak aukeratuko dira. - Taldearen ezaugarriak - Taldekideak. Taldea osatzeko irizpideak jarri behar dira: adina, interesa, beharrak, heziketa-maila, kultura, herria, motibazioak eta ikusmirak, talde dinamiketako esperientzia eta abar. - Taldearen tamaina. Jarduera bakoitzak kide-kopuru jakin bat eskatzen du. Kide gehiegi badira, azpitaldeak egitea izaten da irteera bat, jada ikasi ditugun tekniken arabera. Gidariak kontuan izan behar du talde handiek prestaketa eta eskarmentu handiagoa eskatuko diotela.  - Talde iraunkorrak edo behin-behinekoak. Batzuetan talde finko batekin lan egin ahal izango bada ere, gehienetan talde nahiko zabalak izango dira, eta ezin izango da epe luzeko prozesurik jarraitu.  - Lekua.Plangintzan agertu behar du zer leku erabili behar den. - Denbora Denbora ere oso aldagai garrantzitsua da, jarduera bakoitzak aurreikusitako luzapena eduki beharnbaitu. Inoiz ezin da jarduera bat amaitu gabe edo erdizka utzi, helburuak galdu egin baitaitezke. - Materialak.Jarduera batzuek leku eta instalakuntza bereziak behar dituzte. - animatzaile edo gidariak biltegitxo bat edukitzea ere komeni da, materialak ongi antolatu eta sailkatuta jasotzeko. - Jardueraren sintesia: fitxa

Jarduera batean egin nahi den plangintza guztia egitura edo gidoi txukun batekin jasota edukitzea lagungarri izaten da. Horretarako, hori guztia fitxa batean eduki behar da, ekintza guztiak egoki sailkatuta eta antolatuta.

Jardueraren ezarpena: Jarduera egoki planifikatu bada, ez da zaila hura abian jartzea. Hala ere, gidariaren trebetasun funtsezkoa da jarduerak arrakasta izateko. - Animatzaileak egin behar duena - Teknika bakoitzaren egitura eta oinarri teorikoa ezagutu, baita harkdakartzan aukerak eta arriskuak ere - Aurrez ezarritako prozedurak bete - Teknikak helburu zehatz eta argiekin aplikatu - Ez abiarazi praktikarik presaka edo estu bazabiltza (denbora eta espazioa) - Lehia saihestu - Parte-hartzea sustatu, sormen- eta errespetu-giroan - Partaide bakoitzak jarduera zertan datzan ongi ulertu duela eta arauak onartzen dituztela ziurtatu - Jarduera amaitutakoan, ebaluazioa (hausnarketa) egin. JARDUERAREN EBALUAZIOA . Partaideak ariketari buruz iritziak adierazi, bizipenen sentimenduak eta ikasitakoaren hausnarketak partekatzera animatu behar ditu gidariak.Elkarrizketa errazteko: konfiantza, askatasun eta errespetu giroa sortu. Bi puntu nagusi: zer ikasi dute? nola sentitzen dira? Horrekin ariketa baliogarria izan dez ala ez jakingo da. -ANIMATZAILEAK EGIN BEHAR EZ DUENA: - Bere burua nabarmentzeko eta besteen arreta erakartzeko zuzendu. - jarduera bat inprobisatu - nolako emaitzak lortzen diren ikusteko esperimentatu. - teknika jakin bat erabili, hura kontrolatzeko gaitasunik izan ez arren. 

 - Animatzaileak egin behar ez duena - Bere burua nabarmentzeko eta besteen arreta erakartzeko zuzendu - Jarduera bat inprobisatu - Nolako emaitzak lortzen diren ikusteko esperimentatu - Teknika jakin bat erabili, hura kontrolatzeko gaitasunik izan ez arren - Jardueraren ebaluazioa. Jarduera amaitutakoan partaideak ariketari buruz dauzkaten iritziak adieraztera eta izan dituzten bizipenei buruz, sumatu dituzten sentimenduez eta ikasi dutenaz egiten dituzten hausnarketak partekatzera animatu behar ditu gidariak.

5.1 Talde-lana eta bilerak: BILERA LAN TRESNA GISAa gisa erabiltzen da eta komunikatzeko balio du - Bilera da taldeekin gehien erabiltzen den tresna; beraz, hezitzailea edo animatzailea, askotan, bilera-zuzentzailea izaten da. - Helburu zehatzak lortu nahi dituen pertsona-talde batez osatua dago bilera bat. Toki eta denbora jakin batean egiten dira bilerak.

BILERA MOTAK (TAULA): Hartzen den irizpidearen arabera, desberdin sailkatzen dira bilerak. Xedeari bagagozkio, bilera informatiboak, formatiboak, erabakiak hartzekoak eta sormenezkoak bereiz ditzakegu. 



Bilera-mota
Lortu nahi diren helburuak
Teknika egokiak
  
Informatiboa
Informazioa transmititzea 
Laguntza dokumentuak edo ikus-entzunezko tresnak
Sinposioa 
  
Formatiboa 
Taldeko partaideen formakuntza
Sinposioa, mahai-ingurua, mintegia…
  
Sormenezkoa 
Egoera bati erantzuna emateko ahalik eta ideia gehien sortzea.
Brainstorminga edo ideia-zaparrada
  

Aurkezpen-dinamikak: talde bateko pertsonen arteko lehen harremana eta hurbilketa erraztu egiten dute, eta bakoitzaren izenak eta ezaugarri batzuk ezagutzea dute helburu. 

` Elkar ezagutzeko eta konfiantza hartzeko dinamikak: taldekideen artean elkarri buruzko informazioa banatzen laguntzen dute, alderdi komunak eta ezberdintasunak topatuz.

` Emozio-dinamikak: pertsona bakoitza bere sentimenduez jabetzea eta haiek egokiro adieraztea dute helburu. Era berean, enpatia garatzea ere xede dute, hau da, bestearen sentimenduak ulertzea eta haren lekuan jartzea." Autoestimu dinamikak: norberak bere buruaz zer pentsatzen eta sentitzen duen jabetzea dute xede, norberak bere ahalmenak ezagutzea, haiek landu eta bere mugak ezagutu ditzan, positiboki kudeatzeko.  Kohesio- eta lankidetza-dinamikak: taldearen konfiantza sendotzea dute helburu. Kide bakoitzak bere lekua bilatzea bultzatzen da, bere buruarekiko eta besteekiko harremanetan segurtasuna hartu, bere beharrak eta mugak onartu eta taldeari adierazteko gai izan dadin. Era berean, taldeak elkarlanean aritzen ikastea garrantzitsua da. Horretarako, beharrezkoa izaten da funtzionamendu-arau batzuk ezartzea: aktiboki entzutea, mintzatzeko txandak erres-petatzea, aurrea hartzea, lehiatu ordez laguntzea eta abar.

" Gizarte-trebetasunak eta gatazkak bideratzeko teknikak: hitzaren eta elkarrizketaren bidez,oihu eta indarkeriarik gabe, gatazkak bideratzeko beharrezkoak diren estrategia eta trebeta-sunak lortzea dute helburu.




5.2. Azaldu zer diren eztabaidatzeko edo informazioa trukatzeko teknikak. Taula hau osatu, bakoitza zertan datzan, zer erabilpen eta zer abantaila dituen azalduz:

Teknika

Zertan dantza

Abantailak 

Erabilpena 

Asanblada

Informazioa zabaldu eta erakunde edo taldeak burutu beharreko ekintzetarako kideen konpromisoa egiaztatzeko.



- Adituz osatutako zuzendaritza batzordea du. 

- Moderatzaile bat dago.

- Gai zerrenda bat dago. 

- Eztabaidak, adituen panel eta abarretarako aukera ematen du.

- Egituratua eta antolatuta dago.

-Pertsona guztien parte hartzea. 



- Arazoak konpontzeko. 

- Proiektu berriak sortzeko. 

- Ekintzak antolatzeko.  

- Informazioa zabaltzeko. 




Brainstorminga

Ideia sormena du oinarri.

Taldeko kide guztiek hartzen

dute parte, taldeko kide batek edo animatzaileak aldez aurretik azaldutako arazo zehatz bati buruz beren ideiak edo konponbideak askatasun osoz emanez.

- Denbora gutxian askotariko ideiak lortzen dira.

- Arazoa konpontzeko aukera gehiago sortzen da.

- Taldekide guztien parte-hartzea bultzatzen da.

- Ideiak trukatuz, partaideen artean lankidetza sustatzen da.

- Parte-hartzaileen sormena suspertzen da.

- Talde-kohesioa bultzatzen da

- Besteen ideiekiko eta pertsonekiko errespetua garatzen da.

- Sormena garatzeko.

- Kontzeptu berriak aurkitu, arazoak konpondu edo konformismoa eta monotonia gainditzeko.

- Taldea lan egitera bultzatzeko.

- Haur-hezkuntzako proiektuekin lan egiteko oso aproposa da.

Lagun-multzoa

Eztabaida errazteko, talde handia txikiagotan banatzen duen teknika hezitzailea da.


Amankomunean jarri behar da. 

- Denen parte hartzea.

- Emaitzak denbora gutxian lortzen dira. 

- Taldekideei beren interesak, beharrak eta iradokizunak azaltzeko aukera emateko.

- Talde txikian jardunez, esku hartzeko aukera gehiago emateko parte hartzaileei.

- Teknika azkar baten bidez, lanaren eta arduren banaketa bultzatzeko.

Txutxu-mutxua

Gai baten aurkezpen txiki bat egin eta taldea bikoteka banatu behar da. Helburua besteei ez molestatzeko baxu hitz eginez, ondorio edo konponbide batera iristea.

- Gai zehatz bati buruz taldeak duen iritzia ezagutzen da. 

- Iritzi zehatzak ezagutzen dira, baita partaide bakoitzak zer pentsatzen duen ere.

- Taldean egiteko ekintzak proposatzeko. 

- Bidaiak, tailerrak, jarduerak… proposatzeko. 

- Jarduera horien onarpen-maila ere aztertu daiteke.

Eztabaida 

Talde guztiak gai edo gertaera bati buruz (interesgarria, garrantzitsua edo eztabaigarria) eztabaidatu

behar du. 

Interes orokorreko ekintza baten ondorioz egin behar da eztabaida.

- Parte-hartzaile guztiei iritzia aske ematen uzten die.

- Informazioa zabaltzen du.

- Iritziak trukatzea bultzatzen du.

- Taldea gai bati buruz sentsibilizatzeko.

- Erabakiak hartzeko, taldearen laguntzarekin.

- Taldeak emandako iritzien ondoren azken ondorio bat ateratzeko hala behar den egoeretan.

Mahai ingurua 

(cGertaera edo arazo zehatz bat aztertzeko biltzen den pertsona-talde batek (gehienez, 10) osatzen du

mahai-ingurua. 

Gaia eztabaida bidez aztertu behar da, inguru informalean, mahai batean gonbidatuen erdialdean esertzen den moderatzailearen zuzendaritzapean.

Parte-hartzaile bakoitzak hamar bat minutu izaten ditu hitz egiteko. Helburua da partaide bakoitzak besteen ikuspuntuak entzutea eta eztabaidatzea.



- Eztabaida askearen bitartez, ideiak trukatzen dira.

- Mahaikide guztien parte-hartzea errazten du.

- Gai bati buruz eztabaidatzeko, zenbait ikuspuntutatik.

- Gai bati buruz gogoeta egiteko.


Panela 

Aditu talde bat (hiru eta sei lagun bitartean) aurrez jarritako gai bati buruz entzule-talde baten aurrean hitz

egiteko biltzen da. Parte-hartzaileen galderei erantzunak ematean datza. Moderatzaileak eztabaida zuzen eramateko eta azken laburpena egiteko ardura du.

- Ikuspuntu eta ideiak azaltzen dira.

- Partehartzea bultzatzen du. 

- Gai bati buruz hainbat ikuspuntu azaltzeko eta taldearen aurrean informazioa berritzeko.



Philips 66 

Taldea (normalean, handia) sei laguneko talde txikitan banatzen da, sei minututan gai bati buruz eztabaidatzeko eta ondorio batera iristeko. Galderak edo eztabaidatzeko gaiak arbelean idatzita egon behar du, denek ikusteko, eta animatzaileak egindako ekarpenei buruz ez du inolako ebaluaziorik egin behar.

- Kide guztien parte-hartze aktiboa errazten du.

- Laburpenak egiteko eta kontzentratzeko gaitasuna garatzen du.

- Denbora laburrean taldeko kide guztien ikuspuntua jasotzen da.

- Kideek besteen aurrean hitz egiteko izan ditzaketen inhibizioak gainditzen laguntzen du.

- Oso denbora gutxian informazio asko lortzeko.

- Taldearen interesak eta ezagutzak aztertzeko.

Sinposioa 

Aditu-talde batek gai baten alderdiei buruz aurkeztutako hizketaldi, hitzaldi edo azalpenak

dira, gai horri buruz ikuspegi osoa biltzeko asmoz eginak.

- Ikuspegi eta jakintza-alor anitzetik, azaldutako gai bati buruzko informazio espezializatua lor daiteke.

- Zenbait ikuspuntutatik eta jakintza-alorretatik gai bat azaltzeko.

Arriskuaren teknika 

Simulazio-estrategietan oinarritutako teknika da. Taldeetan egiten da, eta arriskuak eta beldurrak gutxitzea edo kentzea du helburu.

- Funtsik gabeko beldurrak uxatzen laguntzen du. 

- Irudimenezko beldurra eta benetako beldurra bereiztea. 

- Norberaren beldurrak adierazten laguntzen du. 

- Simulazio-estrategietan.

- Giza harremanen esparruan segurtasun falta dutenekin erabiltzeko. 

- Laneko elkarrizketa batera joateko beldurra kentzeko. 

- Jendaurrean hitz egiten ikasteko.

- Talde dinamiketan. 

eztabaidatzeko edo informazioa trukatzeko teknikak (TAULA)


5. GAIA Bilera motak:  Bilera informatiboak: informazioa transmititzea dute helburu. Ez da beharrezkoa erabakiak hartzea. Partaide guztiek emandako informazioa ondo ulertzen dutela eta denek berdin interpretatzen dutela ziurtatu behar du bilera-gidariak. Laguntza dokumentuak edo ikus- entzunezko tresnak oso erabilgarriak izaten dira bilera horietan SINPOSIOA .Bilera formatiboak: taldeko partaideen formakuntza dute helburu. Bilera-mota horretarako, zenbait teknika egoki daude: sinposioa, mahai-ingurua, mintegia, eta abar. Gidariak giroa ongi prestatu behar du, egindako ekarpenak kontuan hartu, eta egindako lanaren talde-ebaluazioa erraztu SINPOSIOA, MAHI INGURU. Erabakiak hartzeko bilerak: egoera edo gai bati buruz erabakiren bat hartzea dute helburu. Komeni da bilerara deitutakoek aurretik jakitea zein den bileraren edukia, erabakia hartu aurretik gaiari buruz hausnar dezaten. Moderatzailearen lana oso garrantzitsua da, ikuspuntu guztiak kontuan izan behar dituelako EZTABAIDA, MAHI INGURUA ,66 Sormenezko bilerak: egoera bati erantzuna emateko ahalik eta ideia gehien sortzea dute helburu bilera hauek. Brainstorminga edo ideia-zaparrada da honelako bileretan gehien erabiltzen den tekniketako bat. Kontua da ahalik eta ideia gehiena sortzea. Ez dute zertan egokiak izan; denak lasai aztertu behar dira, eta horietatik konponbiderik egokiena ateratzen saiatu. BRAINSTORMING

Asanblada:  Informazioa zabaldu eta erakunde edo taldeak burutu beharreko ekintzetarako kideen konpromisoa egiaztatzeko. Adituz osatutako zuzendaritza batzordea du.  Moderatzaile bat dago.  Gai zerrenda bat dago. Eztabaidak, adituen panel eta abarretarako aukera ematen du.  Brainstorminga:  Ideia sormena du oinarri. Taldeko kide guztiek hartzen dute parte, taldeko kide batek edo animatzaileak aldez aurretik azaldutako arazo zehatz bati buruz beren ideiak edo konponbideak askatasun osoz emanez.  Denbora gutxian askotariko ideiak lortzen dira. Arazoa konpontzeko aukera gehiago sortzen da. Taldekide guztien parte-hartzea bultzatzen da. Lagun-multzoa  Eztabaida errazteko, talde handia txikiagotan banatzen duen teknika hezitzailea da. Talde txikian jardunez, esku hartzeko aukera gehiago emateko parte hartzaileei. Teknika azkar baten bidez, lanaren eta arduren banaketa bultzatzeko.  Txutxu-mutxua: Gai baten aurkezpen txiki bat egin eta taldea bikoteka banatu behar da,  Taldean egiteko ekintzak proposatzeko. Bidaiak, tailerrak, jarduerak… proposatzeko. Eztabaida: Talde guztiak gai edo gertaera bati buruz (interesgarria, garrantzitsua edo eztabaigarria,  Taldea gai bati buruz sentsibilizatzeko. Erabakiak hartzeko, taldearen laguntzarekin. Mahai ingurua:  Gertaera edo arazo zehatz bat aztertzeko biltzen den pertsona-talde batek (gehienez, 10) osatzen du mahai-ingurua. Gai bati buruz eztabaidatzeko, zenbait ikuspuntutatik. Panela:  Aditu talde bat (hiru eta sei lagun bitartean) aurrez jarritako gai bati buruz entzule-talde baten aurrean hitz egiteko. Gai bati buruz hainbat ikuspuntu azaltzeko. Philips 66: Taldea (normalean, handia) sei laguneko talde txikitan banatzen da, sei minututan gai bati buruz eztabaidatzeko eta ondorio batera iristeko.  Oso denbora gutxian informazio asko lortzeko. Sinposioa:  Aditu-talde batek gai baten alderdiei buruz aurkeztutako hizketaldi, hitzaldi edo azalpenak dira. Zenbait ikuspuntutatik eta jakintza-alorretatik gai bat azaltzeko. Arriskuaren teknika: Simulazio-estrategietan oinarritutako teknika da. Taldeetan egiten da, eta arriskuak eta beldurrak gutxitzea. Simulazio-estrategietan.  Giza harremanen esparruan segurtasun falta dutenekin erabiltzeko.


1. GAIA Talde-kohesioa: Taldeek, bere kideen arteko interakzioen bitartez, haientzako erreferentzia-puntu bihurtzen den kulturakomuna osatzen dute, kideak homogeneizatuz (beren artean berdintsuagoak eginez, alegia). Taldekide bakoitzak jokatzeko era komun horiek errespetatu egin behar ditu, bestela taldeak ez onartzeko arris-kua baitago.  Kohesioa zehazten duten faktoreak Talde-kohesioa zehazten duten faktoreak barnekoak edo kanpokoak izan daitezke: Talde barrutik datozen barneko faktoreak: pertsonen arteko erakarpena, hau da, taldeko kideen arteko sinpatia eta kidetasuna; partekatutako arrakasta- eta porrot-esperientziak; helburu eta itxaropen berdinak edukitzea; talde-arau eta -balioen sormena; taldeko kideen beharren gogobetetzea eta abar. Taldetik kanpoko faktoreak: taldeko lider formalaren (hezitzailea, animatzailea, buruzagia...) jokabidea zenbateraino den demokratikoa; taldearen ingurunearekin daukaten harremana (presionatzen duen ingurua den, defentsa-jarrera sortzen duen edo inguru atsegina den, kidea positiboki baloratzen duen eta pozak ematen dizkion; beste erakunderen batekiko mendekotasunik baduen eta abar. Kohesioaren aldeko estrategiak Afektuzko giro positiboaren sorkuntza: taldeko kide guztiek askatasun osoz mintzatzea bultzatu behar da, adostasunaren alde eginez eta tentsioak gutxituz, errespetu- eta begikotasun- harremanak ezarriz. Giro goxoa sortzeko moduan antolatu behar da espazioa: adibidez, ongi argiztatutako gela, tenperatura eta altzari-antolamendu egokiarekin... Alderdi horiek komunikazioa erraztu egiten dute eta, ondorioz, talde-kohesioa.  Taldearen helburuak argi eduki behar dira: taldeak norantz doan baldin badaki, proposatutako lanak eraginkortasun handiagoz egingo ditu. Egoeretara egokitzeko gai izan behar dira: talde baten bizitzan, baldintzak aldatu egin daitezke. Beraz, oso positiboa da taldearentzat egoera berrietara egokitzeko gaitasuna edukitzea eta taldean gerta daitezkeen aldaketak ulertzea. Talde-kohesioa zailtzen duen faktorea Sakabanatzea Sakabanaketak kohesioaren kontrako efektua eragiten du: taldea banandu egiten da. Zatiketaren arrazoiak era askotakoak izan daitezke: taldeko helburuak oso argi ez egotea edo haiek lortzeko zailtasun handiak izatea.

2. GAIA. Taldeetan esku hartzeko teknikak: Talde-tekniken izaera praktiko eta bizipenezkoa: Jakintza teorikoak errealitatea ezagutu, ulertu eta maneiatzeko zenbait ikasketaren oinarri dira. Ezagutza horiek funtsezkoak dira esku-hartzeari oinarria emateko, baina ezin dugu trebetasunik erakutsi teorizatuz soilik; izan ere, portaera aldarazteko ezagupen horiek praktikara eraman behar dira. Taldeetan esku hartzeko tekniken izaera ludikoa:  Talde teknikak jolas edo ariketa bezala agertzen dira, sormena estimulatuz eta emozioak azalaraziz. Dena den, azpimarratu beharra dago teknikak ez direla jolasa, nahiz eta batzuetan egitura hori eduki. Jolas batekin lortu ahal izango liratekeen emaitzak baino urrutirago doazen helburuak dituzte. Taldeetan esku hartzeko teknikak helburuak lortzeko tresna gisa: Taldeetan esku hartzeko teknikak helburu zehatz batzuk lortzeko bitartekoak dira, eta prestatuta dagoen jendeak gidatu behar ditu. Talde-tekniken motak: Taldeekin lan egiteko teknika ugari daude. Unitate honetan, taldeetan esku hartzeko berariazkoak diren teknikei buruz arituko gara: Taldeak osatzeko teknikak, Dramatizazio-teknikak, Talde-dinamikak. Nola gidatu talde bat: Talde bat gidatzea da haren helburuak lortzen laguntzea. Lider gisa talde-prozesuak gidatu behar ditu, kontuan izanik taldea zein fasetan dagoen, Animatzaile-lana egin behar duenaren prestakuntza eta trebetasuna funtsezkoak dira teknika egokiak aukeratzeko eta jarduerek arrakasta izateko. Taldekatze askea: Izenak adierazten duen legez, kideak libreki elkartzen dira, naturalki, beren nahien arabera. Soziograma: Aurreko unitatean ikusia dugun bezala, taldeko harreman-sarearen mapa moduko bat da soziograma, hau da, taldea osatzen duten kideen arteko harremanak adierazten ditu, eragin eta hobeste loturak azalduz. Oxford metodoa: Taldeak ausaz osatzeko erabiltzen da.  osatu nahi diren taldeak zehaztu (zenbat talde, eta zenbat kidekoak, taldeak osatu. Horretarako, taldeko kide bakoitzari zenbaki bat jarri Collagearen metodoa:Collage bat egin, paper-tirekin,  Tira bakoitzean, atsotitz bat idatzi Rolen antzezpena: Partaideek antzeztea nahi ditugun hiru pertsonaia, animalia edo egoera aukeratu (animalien
soinuak, gorputzaren posturak. Dramatizazio-teknikak:  Role playinga Teknika hori psikodramaren aldaera bat da. Bi pertsonak edo gehiagok bizitzako egoera zehatz bat antzeztean datza. Eman zaien rola antzeztu behar dute, ahalik eta era errealistenean. Rolak alderanztea: Bi pertsonen arteko rolen trukean datza. Batek bestearen rola hartzen du. Teknika hau sortu zenean,egoera gatazkatsuak antzezteko erabiltzen zen. Bakarrizketa: monologo bat da, non pertsona batek benetan entzuten dion solaskidea aurrean edukiko balu bezala hitz egiten duen. Norberak bere buruarekin hitz egiten du, pentsatzen duena ozenki esanez. Talde dinamikak: Talde-dinamikek giza harreman sakonagoetara ailegatzen laguntzen dute, eta, adierazpen askearenbidez, gaitasun pertsonal eta sozialak garatzen. giza harremanen aberastasun amaiezinaren adierazpide dira, gizakiek gizaki- entzat sortuak, emozio berriak edo lokartuak aurkitu eta bizitzeko aukera ematen dute.  Aurkezpen-dinamikak: talde bateko pertsonen arteko lehen harremana eta hurbilketa erraztu egiten dute, eta bakoitzaren izenak eta ezaugarri batzuk ezagutzea dute helburu. Elkar ezagutzeko eta konfiantza hartzeko dinamikak: taldekideen artean elkarri buruzko informazioa banatzen laguntzen dute, alderdi komunak eta ezberdintasunak topatuz. Emozio-dinamikak: pertsona bakoitza bere sentimenduez jabetzea eta haiek egokiro adieraztea dute helburu. Era berean, enpatia garatzea ere xede dute, hau da, bestearen sentimenduak ulertzea eta haren lekuan jartzea. Autoestimu dinamikak: norberak bere buruaz zer pentsatzen eta sentitzen duen jabetzea dute xede, norberak bere ahalmenak ezagutzea, haiek landu eta bere mugak ezagutu ditzan, positiboki kudeatzeko.  Kohesio- eta lankidetza-dinamikak: taldearen konfiantza sendotzea dute helburu. Kide bakoitzak bere lekua bilatzea bultzatzen da,  Gizarte-trebetasunak eta gatazkak bideratzeko teknikak: hitzaren eta elkarrizketaren bidez,oihu eta indarkeriarik gabe, gatazkak bideratzeko beharrezkoak diren estrategia eta trebeta-sunak lortzea dute helburu.Jardueren programazioa: Jardueraren planifikazioa Talde-jardueren aukeraketa eta planifikazioan hainbat faktore hartu behar dira kontuan:Beharrak atzeman, helburuak zehaztu eta teknikak aukeratu Taldean egin beharreko esku-hartzearen lehenengo urratsa haren beharrak ebaluatzea da, eta haien arabera, lortu nahi diren helburuak zehaztea.Taldearen ezaugarriak: Taldeei buruz hitz egin dugu, haien osaketaren eta antolamenduaren arabera. Alabaina, jarduerak planifikatzeko, haiei buruzko alderdi batzuk azpimarratzea komeni da: Taldekideak.Taldearen tamaina.Talde iraunkorrak edo behin-behinekoak./ Lekua/Denbora/ Materialak/Jardueraren sintesia: fitxa. Jardueraren ezarpena: Jarduera egoki planifikatu bada, ez da zaila hura abian jartzea. Hala ere, gidariaren trebetasuna funtsezkoa da jarduerak arrakasta izateko.Animatzaileak egin behar duena Aurrez ezarritako prozedurak bete,  Teknikak helburu zehatz eta argiekin aplikatu, Ez abiarazi praktikarik presaka edo estu bazabiltza. Animatzaileak egin behar ez duena Bere burua nabarmentzeko eta besteen arreta erakartzeko zuzendu, Jarduera bat inprobisatu,  Nolako emaitzak lortzen diren ikusteko esperimentatu. Jardueraren ebaluazioa: Jarduera amaitutakoan partaideak ariketari buruz dauzkaten iritziak adieraztera eta izan dituzten bizipenei buruz, sumatu dituzten sentimenduez eta ikasi dutenaz egiten dituzten hausnarketak partekatzera animatu behar ditu gidariak.


Azaldu argotaren eta jergaren arteko berdintasunak eta desberdintasunak.

Azaldu zer esan nahi duen sinergiak eta zergatik den funtsezkoa talde-lanean.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Euskara HTML SEO