Subdukzio eremua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,77 KB

ERTZ DIBERGENTEAK

Kontinente bat zatitzen den unean sortzen dira. Sortutako plaken arteko hutsunea mantutik iristen den material urtuz betetzen da. Ondorioz, litosfera ozeaniko berria sortzen da eta ozeanoak hedatzen dira.


1.Puntu beroak sortzen dira eremu sakonetatik. Urtutako mate-

rialak igo eta presioa eragiten dio litosferari, hausturak sorraraziz.


2. Hausturengatik sakonune handiak sortzen dira, kontinente barneko

 riftak. Riftetako haustura horiek jarduera bolkanikoarekin gertatu 

ohi dira. Adibidez: Kilimanjaro sumendia, Rift Haran Mendian (Afrikan).(kk)


3. Itsasoak bete egin ditzake sakonune horiek, itsaso lineala

(estua eta sakonera apalekoa) sortuz. Adibidez: Itsaso Gorria. 


4. Litosfera kontinentala 2 bloketan bereizten da eta erdian

dortzal ozeanikoa sortzen hasten da jarduera bolkanikotik 

eratorritako magmarekin. Dortsal berri horretan, itsaspeko 

erupzioek litosfera ozeaniko berri bat sorraraziko dute. Dor-

tsalen erdiko eremuan daude riftak, itsaspeko bolkanismoa

gertatzen den eremuan. (urratze failak, )(oo)


ERTZ KONBERGENTEAK

BI PLAKETAKO BAT OZEANIKOA BADA: subdukzio-eremuetan litosfera suntsitzeko prozesua gertatzen da: litosfera ozeanikoa hondoratu egiten da astenosferan sartuz. Benioff planoa da 2 plaken arteko ukipen- eremua, 45°-koa da horren inklinazioa. Tenperatura handiek urtu egiten dituzte materialak, eta magmak gora egin eta jarduera bolkaniko handia eragiten du.(mendikatea,alderantzizko failak, fosa abisala)

Andetar motako subdukzio-eremua: Litosfera kontinentala duen plaka baten eta litosfera ozeanikoa duen beste plaka baten arteko ukipen-eremua. Ozeanikoa, kontinentalaren azpian hondoratzen da, magmak sortuz. Adibidez: Andeak (ok)


Uharte-arku motako subduzio- eremua:  Litosfera ozeanikoa duten 2 plakaren arteko ukipen eremuetan, plaka bat bestearen azpian hondoratu eta uharte-arku izenekoa sortzen da. Jarduera bolkaniko handia izanda, uharte bolkaniko ugari sortzen dira. Adibidez: Japonia, Filipinak eta Aleutiarrak.(Benioff planoa, alderantzizko failak) (oo)


BI PLAKAK KONTINENTALAK BADIRA: obdukzio-eremua sortzen da. Materialak hondoratu beharrean, tolestu egiten dira, litosfera kontinentalaren lodiera eraginez. Lurrikarak dira ohikoak eta, epe luzera, jostura-eremu bihurtzen dira, plaka bat eratuz. Adibidez: Asiako Himalaia eta Ural mendiak. (mendikate handiak, alderantzizko failak, tolesturak, zamalkadurak)(kk)


ERTZ PASIBOAK

Plakak saiheska (de lado)mugitzen dira bata bestearekiko, urratze-failak (“fallas transformantes”) sortuz. Leku horietan sarritan mugimendu sismikoak gertatzen dira. Adibidez: San Andres faila, Kalifornian.(kk)

Entradas relacionadas: