Soziologia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,92 KB

1-Zein izan da orainarte hartu den objektua Hezkuntzaren Soziologian?
Zergatik deusezten dizkigu Soziologia egiteko
aukera guztiak objektu oker honek?
Soziologia gizarte zientziak edo giza zientziak
bezala ezagutzen dugun horietako bat da.
Bere ikerlana gizartea da eta gizakia bere baitan;
baita gizakiek osatzen duten elkarte,
talde erakunde edo instituzioak aztertzea.
Sozialak diren erlazioak, fenomenoak, gertakizunak, estrukturak,
taldeak eta instituzioak ere aztertzen ditu.
Hezkuntzaren soziologiak hezkuntza erlazioak, fenomenoak,
taldeak eta instituzioak aztertuko ditu.
Baina aurreko kontzeptu hauek definitua ahal izateko
eta objektua (hezkuntzaren soziologiarena) eraikitzeko
TEORIA bat behar da.
Soziologia lanean ibili bada ere okerreko TEORIA-rekin ibili da.
TEORIA oker honen arabera soziologiak hezkuntzaren faktore sozialak
aztertzen ditu.
Objektu oker honek SOZIOLOGIA egiteko aukera guztiak deusezten ditu
suposatzen delako soziologoa hezkuntzaren barnean kokatzen dela
eta kanpoko zerbait bailitzan arduratzen dela gizarteaz.
TEORIA ONA: hezkuntza zerbait sozial da.
Hezkuntzaren soziologiak hezkuntzaren alderdi sozialak aztertzen ditu.
Hezkuntza ez da fenomeno soziologiko bat, soziala baizik.
2-Zeintzuk dira gure abiapuntuak
Hezkuntzaren mundua aztertzeko
Soziologiaren ikuspuntutik?
Hezkuntzaren mundua aztertzeko gizartea aztertu beharko dugu,
ikuspegi orokor zein erakundeen ikuspegitik (ekonomia, Estatua eta familia).
Hezkuntzaren azterketak abiapuntu hauek suposatzen ditu:
-Hezkuntzaren problematikak metodo eta helburuetan datza,
hauek sozialak direlako eta aldatu daitezkeelako
-Gizarte ezberdinek hezkuntza era ezberdinetan antolatzen dute
-Eskolak bertako partaideak mugatzen dituen dinamika,
erregela eta egiturak ditu, hala ere partaideek eskubidea izango dute
ekintza pertsonal eta kolektiboak aurrera eramateko
3-Zer da Gizarteratzea?
Gizarteratzea prozesua da:
gizabanakoak gizarte baten kultura berenganatzen dueneko prozesua da.
Gizakiak gizartea barneratzen du. Beraz, gizabanakoa gizarte horretan bizitzeko
prestatzen da, sozializatzen da, bere taldearen kultura berenganatzen duen neurrian.
Prozesu honetan beharrezkoa da:
-Kultura berenganatzea: ezagutzak, ereduak, baloreak, zeinuak hartzea.
gizarte bateko bizitzeko erak, egiteko moduak eta sentitzekoak.
Norberak bizi behar duen talde horren kultura jaso eta zurea egin.
Honek bizitza osoa irauten du.
-Nortasunaren egituran integratzea: sozializazioaren eraginez gizarte eta kulturaren
zenbait elementu nortasunaren egituran integratzen dira.
-Ingurune sozialera egokitzea: gizabanakoa bera jaio eta bizi den
ingurune sozialera egokitzea.
4-Zer da jokoan dagoena Hezkuntzaren prozesuan Soziologiaren ikuspegitik?
Soziologiaren ikuspegitik hezkuntzaren prozesuan jokoan dagoena bakoitzaren
izateko era da, pertsonaren indibidualitatea, hau izan edo bestea izan.
Soziologiaren ikuspegitik beraz, benatako arazoa gizakiaren eratzea edo
formakuntza prozesua nolakoa den ikertzea, bakoitzaren kontzientzia
nola eratzen den antzematea izango litzateke.
5-Zer esan nahi du paper konkretu bat barneratzeak?
Paper konkretu bat barneratzeak esan nahi du:
-Bakoitzak bere identitatearen eta indibidualitatearen kontzientzia garatzea
- Ohitura multzo bat praktikoki barneratzea
-Besteekiko harremanak arautuko dituen eredu batzuen barneratzea
Soziologiaren ikuspegitik, paperak ez du zerikusirik kanpoko portaera mekanikoarekin
ezta uniformizazioarekin ere. Honek esan nahi du guk dugun papera barneratu egin dugula,
ez dela gezurrezkoa. Adibidez, guk ikaslearen papera ez dugu asmatzen,
barneratu egiten dugu egia delako.
UNIFORMIZAZIOA: ikaslearen papera bete arren, denok
ez gara berdinak, ez gara uniformeak.
6-Gizakiak bere burua egiten du. Garatu ideia hau.
Posizio sozial batetik paper bat barneratzeak ez dauka zerikusirik despertsonalizazioarekin
(rol bat izateagatik ez dugu pertsona izateari usten) edo alienazioarekin (menperatuta egotea).
Beraz, esan beharra dago paper eta posizio sozialen konbinazioa garela, ondorioz, identitatea
ez da betirako, ezta bakarra ere. Beraz, bizitzan zehar identitate bat baino gehiago izango dugu.
Soziologiarentzat gizakia beste gizaki batzuekin harremanetan jartzen denean egiten da.
Beraz naturak ez dauka zer esanik gizakiari buruz hitz egiten dugunean,
gizakiak bere burua egiten baitu.
Gizakia ez da produktu naturala, KREAZIOA da.
7-Nola definitzen du Hezkuntza Esentzialismoak?
Esentzialismoaren ikuspegitik gizakiak gizaki dira baita hezkuntza jaso aurretik ere.
Honela definitzen du hezkuntza:
-Hazkuntza bezala, perfekzio bezala, heldutasun bezala,
aurkikuntza bezala, …(Sokrates, Kant, Rousseau, Freud).
8- Durkheimen baieztapenik garrantzitsuenak hezkuntzaren inguruan:
………Hezkuntza ez da bilakaera natural batean oinarritutako prozesua …
kreazio prozesu bat da, produkzio prozesu bat. Ikaslearengandik zerbait
kanporatu ahal izateko beharrezkoa da ikaslearen baitan jaiotzetik datorkigun
zerbait egotea, hezkuntzak esnatu beharko duena. Hau da, beharrezkoa litzateke
giza izaeraren hipotesia onartzea; gizakia gizartearen aurretik dago beraz,
gizakiak sortzen du gizartea, gizartearen bilakaera
gizakiaren garapenaren ondorio da.
Durkheim-en gizakiari buruzko bere ideia: gizakia ez da izadiaren edo biologiaren produktua,
gizartearen produktua baizik. Bata besteari lotuta daude.
Gizarteak hezkuntzaren bidez gizakiarengan egiten duenak,
ondorio bezala gizakia egitea, produzitzea dakar.
9.Durkheim.
2. Hezkuntza, kreazio den momentutik ezin da naturala izan …
soziala da eta, beraz,
ez da harmonikoa izango. Hezkuntza ez da prozesu naturala.
Eskolak haurrari ohitura mental multzo bat eskaintzen dio;
baina ezberdinak dira herrialdeen arabera. Giza izaerarik
ez badago, ezin dezakegu esan hezkuntza naturalik dagoenik:
hezkuntzak gure baitan ezarri behar duen gizakia ez da naturaren produktua,
gizartearen produktua da, gizarteak nahi duen bezalakoa. Gure ideal
pedagogikoa gure egitura sozialaren bidez azaldu behar da.
10. Durkheim.
3. Hezkuntza harremanak ez dira giza komunikabidearen mailan emango,
dominazio ideologikoaren esferan baino.
Durkheim hezkuntza harreman
guztietan antzeman daitekeen asimetriaz mintzo da.
Harreman hauek dominazio ideologikoaren esferan kokatuko direlarik eta
hezkuntza sistema arimen dominazio instrumentu bezala ikusiko du.
Hezkuntzaren eta eskolaren esparrua, ideologiaren, boterearen eta
konfliktoaren esparrua izango da.
Hezkuntza praktiketan, doktrina moral baten inposizio bat ematen da.
Hau da, bizimodu edo kultura baten inposizioa. Beraz, irakaslea kulturaren
errepresentatzailea da eta egoki dena, ondo dagoena, behar dena
errepresentatzea eta inposatzea du betekizun.
11. Gizakia eta Gizartearen arteko harremanak: nolakoak dira?
Azaldu hiru momentuak eta adibide bat jarri.
Gizartea gizakiek egiten dutela esaten badugu, baita ere,
gizakia gizartearen produktua dela esan behar dugu.
Gizartearen eta gizakiaren arteko harreman
honek hiru etapa edo une ditu:
1-Kanporaketaren bidez gizakiak bere seinalea uzten du munduan, bere aktibitate
fisiko eta mentalaren ondorioz.
2-Objetibazio prozesuaren bidez, gizakiak eginiko gauzek izaera ezberdin
eta objetibo bat hartzen dute, bere sortzaileetatik urrunduz eta ezberdinduz.
3-Barneraketaren bidez, gizakiak objetibizatutako errealitateak barneratzen ditu,
bere egiten ditu, kontzientzia subjetiboan ezarriz.
Gizartea, beraz, gizakiaren produktua da, kanporaketaren prozesua dela medio.
Objetibizazioaren bidez errealitatea sui generis bilakatzen da. Eta barneratze
prozesuaren bidez, gizakia berak sorturiko gizarte horren produktu bilakatzen da.
12. Eskolari eskatzen zaio, beste gauza batzuen artean, gizakien gizarteratze prozesua
aurrera eraman dezala; hau da, hiritarrak egin ditzala.
Modu desberdinetan gauzatzen da esparru politikoaren baitan ematen den gizarteratzen prozesu hau:
1-Alde batetik, esfera politikoaren eta bizi garen gizartearen inguruko ideien inkulkazio zuzena daukagu.
Edozein erregimen politikok, eskola erabili ohi du bere inguruan akordioa lortzeko.
Zentzu honetan nazioek instrumentu pribilegiatua izan dute ikasgeletan nazio
gisa beraien identitatea sortzeko edo indartzeko; horregatik estatu
berrien lehen lana izan ohi da eskola erreformari ekitea.
Eskolak gizarte bateko egitura politikoa legitimatuko eta iraunaraziko
duten jarrerak, baloreak eta ezagutzak
sarrarazten die gizarte horretako partaideei.

13. Bada, hala ere, formazio politikoaren ikuspegitik, eskolak betetzen duen
beste funtzio oso garrantzitsu bat: haurrak eta gaztetxoak taldeetako partaide
gisa hartzen dira.
Terminologia soziologikoa erabiliz, honek rol bat edo
paper bat partikularistetatik (betetzen duen pertsonarekin identifikatzen dira),
rol edo paper unibertsalistetara (zehazki nork betetzen duen kontuan hartu gabe ulertzen dira)
salto egitea suposatzen du. Eskolak bakarkako pertsonekin baino gehiago
kolektiboekin lan egiten duela eta ikasleek taldeetako partaide
gisara konportatzen ikasten dute.
14. Eskoletan, Estatuaren egitura hori demokrazia parlamentarioa,
gure kasuan birproduzitzen duten partaidetza motak ematen dira.

Zentzu honetan, demokrazian, eskolek guraso, irakasle eta ikasleentzako partaidetza
mekanismo ezberdinak dituzte. Ikasleetara mugatzen bagara, badute zenbait eskubide
(eskaerak eta kexak luzatzeko aukerak, ordezkariak aukeratzekoak, …)
eta hauek gizarte demokratiko bateko partaide gisa prestatzen eta formatzen ditu.
Gainera ez dute bakarrik partaide izaten ikasten, baizik eta duten botere apurra beste
batzuen esku uzten ere ikasten dute era iraunkor batean, horrela zenbait gauza ikasten
dutelarik, adibidez indibidualki lan egin beharrean ordezkariekin lan egiten
15. Gure gizartea binakoa da. Azaldu zergatik eta eskolan nola planteatzen den.
Gure gizartea gutxienik binakoa da (esparru politikoan guztion berdintasuna
aldarrikatzen bada legearen eta gizartearen aurrean; esparru ekonomikoan
berdintasun hau desagertu egiten da neurri handi batean). Bitasun eta dualismo
hau eskolan ere agertzen da. Partaidetza, ordea, ez da eskola guztian zabaltzen.
Zer ikasi behar den, nola ikasi behar den eta nola ebaluatuko den, hau da,
ikasleen oinarrizko ekintzak eskola barnean, beste batzuen esku dago.
Eskolan bizi duten bikotasun honek badu zerikusia gerora gizartean biziko dutenarekin:
gizarte demokratiko bateko partaide gisa eta kapitalaren autoritatearen
menpe egongo diren langile gisa.
16. Patriarkatua.
Patriarkatuak sexuen eta adin taldeen arteko erlazio bat adierazten digu,
zeinetan gizonen eta helduen lehentasuna ematen den, emakumeen eta gazteen
gainetik. Gizon eta emakumeen arteko harremanetan gizonak dauka beti lehentasuna.
Helduen eta helduak ez direnen arteko harremanetan autoritatea helduek izango dute.
Beraz, patriarkatuaz hitz egiten dugunean oso ezberdinak izan daitezkeen errealitateez
hitz egiten dugu, baina guztiek dute amankomunean erlazioaren norakotasuna.
Eskola hiru autoritate maila ezberdinetan oinarritzen da:
-Irakasleak:
-gizartea
-helduak
-jakintza
-Ikaslea:
-bakarkakoa
-heldua ez dena
-ez dakiena
Irakasleak ikasleari exijitu diezaioke; ordezkari bezala
zer ikasi behar den eta nola erabaki dezake; heldua den
neurrian gazteak eta haurrak kontrolatzeko legitimitate osoa dauka.
Beraz, eskolan patriarkatua definitzen duten
adinen arteko erlazioak birproduzitzen dira.
17. Kontsumoa.
Kontsumoari dagokionean, jendea bera nahi eta gogoak kontsumoaren
esparruan asetzen saiatzen da. Kontsumoaren mundua bere oinarrizko
funtzioak gaindituz alde batetik, askatasun alternatiboa eskaintzen duen
esparru batean bilakatzen da, bestetik, identitate iturri batean bilakatzen da eta azkenik,
ezberdintasun elementu batean bilakatzen da.
Kontsumoaren ondorioz benetan balio duena ez dela lortu dugunaren
balio absolutua baizik eta besteenganako lortu dugun diferentzia, abantaila;
honetaz konturatzeak hezkuntzaren kontsumoa bakarkako lasterketa batean
bilakatzen da, zeinetan garrantzitsuena besteak baino gehiago pilatzea den.
18. Zer esan nahi du Soziologian gizakia abere soziala dela diogunean?
Soziologiaren definizioa: soziologiaren oinarrizko aztergaia GIZARTEA
da eta zehazkiago, gizakiek eratzen dituzten elkarte, talde edo erakundeak.
Soziologiaren berezko aztergaia GIZAKIA da. Gizakia abere sozial bezala ulertua,
produktu sozial bezala kontsideratua.
Soziologiaren helburua, Gizakia bere Giza-ingurunean aztertzea bada,
gizakiak sortutako errealitate maila guztiak aztertu beharko ditu.
Gizakion jokaera bizi garen taldearen araberakoa izango da.
Soziologoak jokaeraren eragin sozial horiek aztertuko ditu.
Gizakia, beraz, bizi den taldearen produktua da: herria, familia, lagun taldea, …
Guzti honetaz ari gara, GIZAKIA ABERE SOZIALA dela diogunean.
19. Max Weberrek EGOERA SOZIALAZ emandako definizioa.
Sozial adjektiboaren definizioa soziologian:
-Interakzio baten elkarrekiko erlazio baten nolakoaz aritzeko.
Eta gizartea halako gertakari sozialen multzo konplexu batez osaturik dago.
Max Weberrek SOZIALAZ egindako definizioa:
-
Jendeak bere ekintzak elkarrekiko eta elkarrengana zuzentzen dituen
egoera da soziala. Adib. Ezkontza, hauteskundeak, …
20. Edozein gizartetan hezkuntza sistemak alde bikoitza du:
bakarra eta anitza aldi berean. Jar ezazu adibideak.
Anitza da. Gizarte horretan zenbat gizarte-kapa desberdin dauden hainbeste
hezkuntza mota desberdin daudela. Hezkuntza aldatu egitea da kasta batetik bestera:
Erdi Aroan alde handia zegoen, batetik, zalduneriako arte guztietan
ikasitako zerbitzari gazteak hartzen zuen kulturaren eta, bestetik, kontuak egiten,
kantuan eta gramatikan hastapenetako gai batzuk ikastera bere
parrokiako eskolara joaten zen bilauaren artean. Aldi berean, gaur egun,
hirian ematen dena eta landako jendeak hartzen duena ez dira gauza bera.
Bakarra da. Herri guztiek dituzte ideia, sentimendu eta praktika jakin batzuk,
hezkuntzak ume guztiei gogoan sarrarazi behar dizkietenak;
-Erlijio bat guztiontzat
-Jainko bat guztiontzat
-Gure espiritu nazionalaren oinarria
Hezkuntza orok, ideia horiek kontzientzietan
txertatzea dauka helburutzat.

Entradas relacionadas: