Soinuaren Jatorria, Entzumen Aparatua eta Musika Taldeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 125,99 KB
1.- Soinuaren Jatorria eta Transmisioa
Soinua beti dago gure bizitzan eta musikaren funtsa da. Soinua objektu batek bibratzen duenean sortzen da, eta bibrazio hori soinu-uhinen bidez transmititzen da. Soinua ezin da ikusi, baina bai soinu-uhinen hedapenak izan ditzakeen ondorioak.
Soinu-uhinek bitarteko bat behar dute transmititzeko, eta normalean, bitarteko hori airea izaten da.
Ikusi zer gertatzen den iratzargailu bat huts-kanpaia baten barruan sartzen badugu.
Dena den, beste bitarteko batzuen bidez ere jaso daitezke, hain zuzen likidoa edo solidoaren bitartez.
Entzumen-aparatua hurrengo hiru atalez osatua dago.
Kanpo Belarria. Belarri hegalak (1) soinu-uhinak jasotzen ditu, entzunbidetetik (2) tinpanora (3) iristen dira eta hau bibratzen hasten da.
Erdiko Belarria.
Tinpanoaren bibrazioa barne-belarrira transmititzen duten hiru hezurtxo daude (4): mailua, ingudea eta estribua. Barne-Belarria. Kokleak (5) tinpanoaren bibrazioa bulkada elektriko bihurtzen du
eta nerbio akustikora (6) transmititzen du.
Hortik, burmuinera iristen da dekodifikatua izateko.
3.- Soinuaren Adierazpena
Soinua grafikoen bidez adieraz daiteke, eta haiek soinua sortzen duen bibrazioa erakusten dute eskematikoki. Soinu garbia (ordenagailuz sortutakoa) sinusoidal izeneko uhin batekin adierazten da. Bertan, hurrengo elementuak ikus daitezke:
Frekuentzia edo segunduko bibrazio kopurua
Anplitudea
Halabaina, eguneroko bizitzan entzuten ditugun soinuak, bai musika-tresnek sortzen dituztenak ez dira garbiak, hauen konbinazioz osatuta daude, eta, beraz, konplexuak baizik. Horregatik haiek adierazten dituzten grafikoak irregularrak dira.
4.- Soinuaren Ezaugarriak
Soinuak oinarrizko lau ezaugarri dauzka: altuera, iraupena, intentsitatea eta tinbrea.
ALTUERA
Soinu altuak eta baxuak bereizten ditu.
Hertziotan neurtzen da (Hz).
Grafikoki frekuentziari erreparatuz bereiz daitezke soinu altuak eta baxuak. Zenbat eta frekuentzia handiagoa, orduan eta soinu altuagoa
INTENTSITATEA
Soinuren indarra edo bolumena da. Soinu ozenak eta ahulak bereizten ditu.
Dezibeliotan (dB) neurtzen da.
Grafikoki anplitudeari erreparatuz bereiz daitezke soinu ozenak eta ahulak. Zenbat eta anplitude handiagoa, orduan eta soinu ozenagoa.
IRAUPENA
Soinuak denboran duen luzapena da. Soinu luzeak eta laburrak bereizten ditu. Musika-tresna gehienek iraupen ezberdineko soinuak sor ditzakete.
TINBREA
Pertsonen ahotsak edota musika-tresnak bereizten ditu. Izan ere, pertsona bakoitzak bere soinua du, bakoitzak bere tinbre edo kolorea.
5.- Kutsadura Akustikoa eta Zarata
Kutsadura Akustikoa
Bizi kalitatea edo ingurumena kalte dezakeen soinu gogaikarria edo neurriz gainekoa da. Kutsadura akustikoak giza-jardueren ondorio den zaratari egiten dio erreferentzia.
XIX. mendearen amaieran, industria iraultza bizkortu egin zen eta horri esker, garraiobideak garatu eta hiriak handitu egin ziren. Horixe izan zen kutsadura akustikoaren jatorria.
Zarataren Ondorioak
Gehiegizko zaratak hainbat kalte eragiten ditu, hala nola, entzumen-galera, buruko mina, kontzentrazio-galera eta insomnioa.
Ikusi dugun lez, soinuaren bolumena dezibeliotan neurtzen da. Pertsonek lo ondo egiteko, 30dB-tik behera (ahopeko ahotsa) egon behar du eta 140 dB-tik gora, soinuak kalteak eragin ditzake entzumenean.
Ahots-Sistema
Ahots-sistema soinua sortzen duten aparatuek osatzen dute. Hona hemen aparatu horien funtzionamenduaren azalpena.
Arnasketa Aparatua
Diafragmak birikei bultza egiten die eta, hala, soinua sortzeko beharrezkoa den airea ematen die.
Fonazio-Aparatua
Airea trakeatik igotzen da eta soinu bihurtzen da ahots-korden artean bibratzen duenean. Ahots-kordak laringean dauden bi lotailu elastiko dira.
Aparatu Burrunbaria
Soinua sortzen denean, eraldatu eta hedatu egiten da aparatu burrunbariari esker. Aparatu horretako zati nagusiak mingaina, ahoa eta ezpainak dira.
Gaur egun, musika-tresnak soinua sortzeko moduaren arabera sailkatzen dira. Sailkapen horren arabera lau familia nagusi daude: harizkoak, haizezkoak, perkusiozkoak eta elektrofonoak.
1.- Musika-Taldeak
Gauza normala izan ohi da, edozein garai eta lekutan, jendea musika egiteko biltzea. Hori dela eta, hainbat musika-talde sortu dira, bai musika landuan, bai musika folklorikoan eta herri musikan. Elkarte horiek tamainaren arabera sailkatuko ditugu:
Talde Txikiak.
Musikari gutxik osatutakoak izaten dira, eta normalean hamar kide izaten dituzte asko jota. Kide kopuruaren arabera izendatzen dira: duo (2 pertsona), trio (hiru pertsona), cuarteto (lau pertsona)....
Talde ohikoenak hari-kuartetoa eta jazz-taldea dira.
Talde Ertainak
Hamar eta hogeita hamar kideren artean egon daitezke.
Talderik arruntenak hari orkestra eta big banda (jazz-orkestra) dira. Hari-orkestran igurtzizko harizko musika-tresnak jotzen dituzte: biolinak, biolak, txeloak eta kontrabaxuak.
Musika landuan, musika-talde txikiei eta ertainei ganbera-talde deitzen zaie.
Talde Handiak
Hogeita hamar kide baino gehiagok osatzen dituzten taldeak dira.
Ezagunenak haize-banda eta orkestra sinfonikoa dira. Bandetan haizezko musika-tresnak eta perkusiozkoak biltzen dira. Horiez gain, harizko musika-tresnek ere partea hartzen badute, banda sinfonikoak direla esango dugu.