Sistema Ekonomikoak: Kapitalismoa, Komunismoa eta Ekonomia Mistoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Sistema Ekonomikoak

Merkatu Sistema Ekonomikoa: Kapitalismoa

Kapitalismoa merkatuan oinarritutako sistema ekonomikoa da, non ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabakiak enpresa pribatuek hartzen dituzten, irabaziak lortzeko helburuarekin.

Plangintza Zentralizatua: Komunismoa

Komunismoan, berriz, estatuak kontrolatzen ditu ekoizpen-bideak eta erabakitzen du zer, nola eta norentzat ekoitzi. Helburua gizarte-berdintasuna lortzea da.

Ekonomia Mistoa

Ekonomia mistoa aurreko bien arteko sistema da, non merkatu-mekanismoak eta estatuaren esku-hartzea konbinatzen diren.

Gure Ekonomia Beste Herrialdeekin Konparatuta

Gure ekonomian, beste herrialdeekin konparatuta, desberdintasunak eta berdintasunak daude. Sistema ekonomikoak azaltzen du herrialde batean jarduera ekonomikoa antolatzeko era.

Eragile Ekonomikoak

Hiru eragile ekonomiko nagusi daude:

  • Zer ekoitzi? (Estatuak erabakitzen du)
  • Nola ekoitzi? (Enpresek erabakitzen dute)
  • Norentzat ekoitzi? (Kontsumitzaileek erabakitzen dute)

Doktrina Ekonomikoak

Adam Smith

Adam Smith ekonomialari ospetsua izan zen, ekonomiaren aita kontsideratzen dena. 1776an idatzi zuen bere obra ospetsuena, "Nazioen Aberastasuna", non liberalismoaren oinarriak ezarri zituen. Smith-ek merkatuaren garrantzia azpimarratu zuen.

Karl Marx

Karl Marx XIX. mendeko pentsalari garrantzitsua izan zen, marxismoaren sortzailea. Bere idazlan nagusiak "Kapitala" (1867) eta "Alderdi Komunista" dira. Marxek Adam Smith-en doktrina kritikatu zuen eta sektore publikoaren parte-hartzea defendatu zuen.

John Maynard Keynes

John Maynard Keynes XX. mendeko ekonomialari eraginkorra izan zen, keynesianismoaren sortzailea. Bere idazlan nagusia "Enplegua, Interesa eta Diruaren Teoria Orokorra" (1936) da. Keynesek marxismoaren eta liberalismoaren arteko bide ertaina proposatu zuen.

Sistema Ekonomikoen Analisia

Merkatu Ekonomia edo Kapitalismoa

Merkatu ekonomia merkatuan oinarritutako sistema da, non eskariaren eta eskaintzaren arteko elkarrekintzak prezioak eta ekoizpena zehazten dituzten.

Funtzionamendua

Familiak eta enpresak dira eragile ekonomiko aktiboak. Adam Smith-en "esku ikustezinaren" kontzeptuak azaltzen du merkatuaren funtzionamendua.

Birtuteak eta Ahuleziak

  • Alderdi onak: Askatasuna, eragileen motibazioa, kontsumo-aukerak, lehia, eraginkortasuna.
  • Alderdi txarrak: Gizarte-desberdintasuna, ezegonkortasuna, merkatu-hutsegiteak, publizitatearen erabilera.

Plangintza Zentralizatutako Sistema Ekonomikoa

Aurrekari Historikoa

Plangintza zentralizatua Errusiako Iraultzaren ondoren (1917) sortu zen eta XX. mendean zehar hedatu zen. 1989an Berlingo Harresiaren erorketarekin eta Sobietar Batasunaren desegitearekin, sistema hau gainbehera etorri zen.

Ezaugarriak

Ez dago ekimen pribaturik, estatuak kontrolatzen du ekonomia, helburua gizarte-berdintasuna lortzea da, ez dago jabego pribaturik ezta merkatu askorik.

Enpresa Funtzionamendua

Enpresa guztiak publikoak dira eta estatuak kontrolatzen ditu. Gobernuak ekoizpen-planak ezartzen ditu.

Porrotaren Arrazoia

Eraginkortasun eza, enpresen eta langileen kontrol falta, gastuen kontrolik eza.

Sistema Ekonomiko Mistoak

: aurreko bien tarteko egoera da. batek porrot itzela egin du eta desteak hutsunea duenez, bietatik gauza batzuk bakarrik hartzen ditu. lehentasuna merkatuari erabakitzeko zer ekoizteko eta eraginkortasunerako.ezagunenam keynesiamismoa da, akatsak hauek dira:gizarte maila, krisia eta hutsegiteak. XX.mendean, oso arrakastatsua izan zen munduan sistema mixtoa. 70-80 hamarkada arte sistema mistoa.orainarte berreskuratu da kapitalismoa eta horregaitik neoliberalismoa. neoliberalismoaren ondorioz, kapitalismoa sortu.

Entradas relacionadas: