Sinbolismoa: Literatura Joera XIX. Mendearen Amaieran
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,02 KB
Sinbolismoa
Frantzian eta Belgikan XIX. mendearen amaieran sortu zen literatura joera izan zen. Funtsean, naturalismoaren eta parnasianismoaren aurkako erreakzioa izan zen eta inoiz ez zen dotrina baten inguruan eskola gisa egituratu.
Hartara, deskripzio objektiborik edo naturalistarik gabe, hitzek sentipenak eta ideiak idarokitzen dituzte baina sortzailearen subjektibismoa dela eta, zenbaitetan ilun gertatzen dira irakurlearentzat. Verlainek dioenez pinturatik edo eskulturatik baino musikatik hurbilago behar du izan poesiak. Erritmo eta neurri berrien sorrera (prosazko poema barne) sinbolisten ezaugarria da.
Sinbolismoaren Zabalkundea
1880ko hamarkadan sinbolismo frantsesa zabaldu zen. Garai hartako autore nabarmenak Jules Laforgue, Gustave Kahn, Émile Verhaeren, Maurice Maeterlinck, Francis Jammes izan ziren. Orobat eragin garbia izan zuen geroko idazleengan (Paul Claudel, Paul Valéry, Guillaume Apollinaire).
1890 ondorengo urteetan sinbolismoa Europako literaturetara zabaldu zen.