San Frantzisko Asiskoa eta Erdi Aroko Kristautasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,6 KB
San Frantzisko Asiskoaren Bizitza
San Frantzisko 1182an jaio zen, Asisen (Italian). Familia aberatsekoa zen. Gaztetan bizitza arduragabea zeraman. 1202an preso hartu zuten Perugian. Larriki gaixotu zen eta hor bokazioa aurkitu zuen. Konbertsioa legenardun batekin topo egitean hasten zaio. 1208an Jainkoak bere Eliza berreraikitzeko deitu ziola sentitu zuen, baina laster konturatu zen konpondu behar zuen Eliza ez zela harrizkoa, pertsonek osatutakoa baizik. Orduan legenardunak zaintzen hasten da eta zuen guztia pobreen artean banatu zuen. Jesusen ebanjelioa muturreraino bizi nahi zuen. Ebanjelioa, senidetasuna eta desjabetza izan ziren bere bizimoduaren ezaugarriak. Jende asko batu zen Frantziskorekin bizitzera, eta Inozentzio III.ak 1209an euren bizimodua onartu zuen. Horrela sortu zen frantziskotarren ordena. 1212an, Klarak, Frantziskoren laguna zena, pareko ordena sortu zuen emakumeentzat: klaratarrak. 1226an hil zen, 45 urte zituela. 1228an Gregorio IX.a aita santuak kanonizatu egin zuen.
X-XII. mendeak: Erdi Aro Betea
- Erdi Aro betea, 1000. urtetik aurrera. Kristauak eta musulmanak etengabe egongo dira gerran euren artean.
- XI. mendetik aurrera Gurutzadak (ordena militarrak sortzen dira toki santuak babesteko).
- Almanzor kalifa hiltzen denean, penintsula iberikoko kalifatoa erortzen hasten da.
- Nekazaritza, merkataritza eta ekonomia, oro har, indartu egingo dira. Biztanleria hobeto bizi da, oro har (Erdi Aroko lehen zatiarekin konparatuz).
- Gizarte maila berria sortuko da: Burgesia.
- Enperadorearen eta Aita Santuaren artean boterea lortzearren borroka etengabea dago.
- Gaztelua: Erdi Aroko eraikuntzarik garrantzitsuenetakoa.
- Erlijioaren bizipenean erlikiak eta peregrinazioak zabalduko dira. Erlijioa, bizitzako esparru guztietan dago, batez ere heriotzaren momentuan.
- Ordena erlijiosoek botere handia hartuko dute.
- Katedrala: Gotikoaren eta garai honetako eraikuntza garrantzitsuena. Bertan gotzainak bere “katedra” (egoitza) zuen.
XIII-XV. mendeak: Behe Erdi Aroa
- XIII. mendetik aurrera Behe Erdi Aroa hasten da.
- Avignongo zisma.
- Merkataritzak hazkunde oso handia jasango du (itsasoko eta lurreko garraioak indartuko dira. Azoka handiak sustatuko dira (Adibidez: Champagne edo Medina del Campo).
- Guzti honetatik etekin handiena burgesiak aterako du.
- Gizarte estamentala da. Gizarte mailak daude estatus soziala kontuan hartzen delako (noblezia, kleroa, herri xehea... burgesia).
- Herri-estatuak sortu dira.
Monasterioen Garrantzia Goi Erdi Aroan
Goi Erdi Aroan (V. mendetik XI.era), beneditarren monasterioek garrantzi handia izan zuten. Nekazariei lurrak lantzen irakatsi zieten eta kultura zaintzaileak izan ziren. Hala ere, gizarteko beste maila batzuetan gertatu zen moduan, boterearen gehiegikerietan erori ziren. Asko aberastu ziren eta abadeak benetako jaun feudal bihurtu ziren. Benetako erreforma behar zen, eta hori X. eta XI. mendeetan gauzatu zen. Bi gune nagusi izan ziren:
- Clunyko abadia (910): Hango fraideek San Benediktoren Erregelaren printzipio nagusiak berrezarri zituzten. Botere mundutarretik aldendu eta monasterioetan sartutako ohiturak goitik behera aldatu zituzten.
- Cîteaux edo Cisterreko abadia.
Eskeko Ordenen Sorrera XIII. Mendean
XIII. mendean Elizan sortutako egoera berria zela eta, landa-eremuetako apaizak ez ziren gai hirietako behartsu oldeei zerbitzatzeko. Hori dela eta, erlijioa bizitzeko beste era batzuk sortu ziren: eskeko ordenak. Hala nola, San Domingo Guzmanekoa (1170-1221), predikatzaile edo domingotarren ordenaren sortzailea, edo Frantzisko Asiskoa (1182-1226), senide gazte edo frantziskotarren sortzailea.
Gurutzadak eta Islamaren Hedapena
Islamaren hedapenak bi ondorio izan zituen Mendebaldeko Elizan:
- Kristau-erreinuen eta Ekialdearen arteko merkataritza-harremanak eten ziren.
- Erromesek arazo larriak zituzten Leku Santuak bisitatzeko.
Kristau-feudoetako Aita Santu eta erregeek gerrako espedizioak eratu zituzten Lur Santua konkistatzeko. Elizaren etsaiak Erdi Aroan hauek ziren: kanpokoak, musulmanak (hauei erantzuteko instituzio hauek sortu ziren: Gurutzadak, XI-XIII. mendeetan, 8 izan ziren); barrukoak, herejeak (Inkizizioa epaitegia herejeak berbideratzeko).
Ekialdeko Zisma
Eliza latindarraren eta eliza greziarraren arteko banaketa gero eta handiagoa zen. 1054. urtean, haustura gertatu zen bi elizen artean. Leon IX.a aita Santuak eta Konstantinoplako patriarkak batak bestea eskumikatu zuten. Horrela sortu zen Eliza Ortodoxoa. 1964an, Paulo VI.a aita santua eta Atenagoras patriarka Jerusalemen elkartu ziren. Elkar besarkatu eta eskumikua kendu zioten batak besteari. Oraindik banatuta dauden bi kristau-elizak adiskidetzeko bidean jarri ziren.
Mendebaldea
- Hiriburua: Erroma
- Hizkuntza: Latina
- Agintaria: Aita Santua
- Kultura: erromatarra
ELIZA KATOLIKOA
Ekialdea
- Hiriburua: Konstantinopla
- Hizkuntza: Grekoa
- Agintaria: Patriarka
- Kultura: grekoa
ELIZA ORTODOXOA
Mendebaldeko Zisma
XIV. mendean, Gregorio XI.a aita santua hiltzean, Urbano VI.a aukeratu zuten. Frantziar kardinalak haserre zeuden, hautaketa arbuiatuz, eta Avignonen (Frantzian) Klemente VII.a izendatu zuten aita santu. Bi aita santuek, Erromakoak eta Avignonekoak, elkar eskumikatu zuten. Mendebaldeko zismaren (1378) bitartean, kristautasuna zatitu egin zen. Arazoa konpontzeko, Pisako Kontzilioan elkartu zen Eliza. Bi aita santuak kargutik kendu eta hirugarren bat aukeratu zuten, Alexandro V.a. Baina aurrekoek ez zioten karguari uko egin eta hiru aita santu zeuden karguan. Konstantzako kontzilioan (1414-1417) Martin V.a aukeratu zuten. Ordura arte zeuden hiru aita santuetatik bik uko egin zioten (Joan XXIII.ak eta Gregorio XII.ak), baina Benedikto XIII.ak ez (Luna aita santua). Avignonetik ihes egin eta Peñiscolako gazteluan hartu zuen babesa. Han hil zen, 1423an.
Arte Gotikoa
Arte gotikoa Europan garatu zen XII. mendean. Arte hiritarra da, jainkotasuna islatzeko ezaugarritzat bertikaltasuna eta argia erabiltzen dituena. Adierazpenik ohikoena katedrala da, baina monasterioak ere eraiki zituzten leku bakartietan, zistertarrek aldarrikatutako isiltasuna eta pobrezia bilatzeko.