San Agustinen Filosofia: Zoriontasuna, Askatasuna, eta Arrazoia vs. Fedea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

1.3. Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea (De Beata Vita)

San Agustinentzat zoriontsu izatea Jainkoarengana hurbiltzea eta Jainkoaren bidea jarraitzea da. Beraz, zoriontasuna erlijioarekin modu zuzenean lotzen du.

Baita ere, beraren ustez, nahi duena lortzen duena bakarrik zoriontasunera ailegatzeko gai da. Lortu nahi duena ongira eramaten badu, zoriontsu izatera eraman dezake, eta gaizkira eramanez gero, ez luke zoriontasuna lortuko.

Lortu nahi den hori ongira eramaten badu eta, aldi berean, iraunkorra bada, hau da, ideien munduko gauzetan oinarritzen bada, modu zuzenean Jainkoarengana eramango du, eta, horregatik, ez da asetuko. Akademikoak beti egiaren bila dabiltza eta ez dute lortzen; beraz, ez dira zoriontsu izango.

1.5. Askatasuna eta gaitzaren arazoa

San Agustinen ustez, Jainkoak gizakia aske sortu zuen, baina bere askatasunak zertarako bat ere badauka: bukaera den goi mailako ongia den Jainkoarengana iristea.

Zein da, beraz, gaitzaren kausa?

Hasteko, San Agustinen ustez, manikeoak ez bezala, ongiaren eta gaizkiaren jatorria, hasiera, onartzen zutenak, San Agustinek dio gaitza ez dela izaki bat, izaki guztiak onak direla. Gaitza ongiaren, izatearen, pribazioa (galeratzea) baino ez da, izatea galarazten duena.

Ikuspuntu horretatik 2 gaitz mota daude:

  • Gaitz fisikoa: ongi izate fisikoaren galaraztea litzateke, hau da, mina eta heriotza.
  • Gaitza morala: edo pekatua, ongi izate moralaren galaraztea, desorden morala; arrazoia pasioetara makurtu edo nahiago izatea sentsiblea betierekoen aldean (Jainkoa).

Beraz, gizakia bera da gaitzaren arduraduna, bere borondatea (askea) aldaezina da. Ongiatik urruntzen dena, aldakorrak diren ongiak jarraitzeko. Jainkoa ez da gaitzaren arduradun, Jainkoak gizakia aske sortzen du eta berak ongi hori gaizki erabiltzen du.

1.6. Hiriak

Erroma barbaroen eskuetan erori zenean (410. urtean), San Agustinek De Civitate Dei (Jainkoaren hiria) lana idatzi zuen, kristautasunaren apologia (defentsa) egiteko, barbaroek zekartzaten paganismoaren aurrean. Lehenengo zatian (I-IX liburuak), paganoen akusazioak errefusatu zituen; bigarren zatian, metafora bat azaltzen du, lurreko hiria eta zeruko hiria konparatuz. Dena azken epaiketarekin amaitzen da: bi hirien arteko bereizketa egiten da. Azken epaiketak ongiaren garaipena irudikatzen du.

Agustinismoa: San Agustinen pentsamenduan oinarritzen den Erdi Aroko joera; gai erlijiosoak eta filosofikoak aztertzen ditu; XIII. mendetik aurrera, batez ere, Santo Tomas Akinokoaren bidez hedatu zen, eta aristotelismoaren aurkako joera da.

San Agustinek planteatzen dituen gaien artean:

  • Fedearen nagusitasuna arrazoiaren aurrean.
  • Gorputzaren eta arimaren arteko dualtasuna eta arimaren nagusitasuna gorputzaren aurrean.
  • Ongiaren eta maitasunaren nagusitasuna egiaren eta arrazoiaren aurrean.

Azken horiek tomismoaren kontzepzio bereziagoak dira. Borondate horrek eragina izan zuen Erdi Aroko Lutherren etikan edo Calvinorenean. Bi horien doktrinak, historiako lehenengo filosofiak, agustinismo politikoa sortu zuen, eta Gelasio Aita Santua horretan oinarritu zen Elizaren botere espiritualaren nagusitasuna justifikatzeko estatuaren aldean. Filosofiaren historia horrek eragina izan zuen filosofo batzuengan: Vico edo Hegel (historia prozesu lineal gisa hartu zuten).

Erdi Aroari buruz esaten da lehen pentsalari modernoa izan zela, arimaren subjektibotasuna planteatu zuen lehenengoa izan zelako, barneratzea eta bere buruaren ezagutza baloratuz; horrek eragina izan zuen Descartesengan. Garai guztietako arazoak dira planteatzen dituenak.

2.2. San Agustin eta Santo Tomas: Arrazoia eta fedea

San Agustinek arimaren eta gorputzaren arteko bereiztasunak adierazteko ezagutzaren doktrinaren dualtasuna erabiltzen du. Bi ezagutza ezberdintzen ditu: ezagutza sentikorra eta adimenari dagokion ezagutza. Azken honetan bi mota bereizten dira: behe mailako arrazoiak ezagutza arrazionala duela helburu eta goi mailako arrazoiak ezagutza intelektuala duela helburu. Beraz, San Agustinek, ezagutzeko, Jainkoaren parte-hartzea behar du, Jainkoaren argitze berezia, hain zuzen ere. Horregatik, filosofia erlijioarekin batzen du.

Santo Tomasek, berriz, filosofia eta erlijioa bereizten ditu eta, beraz, arrazoimena eta fedea ere bai. Santo Tomasentzat arrazoimenaren bidez gauza naturalak aztertzen ziren eta, fedearen bidez, Jainkoaren existentzia. Santo Tomasek, beraz, filosofiaren eta erlijioaren bide ezberdinak bereizten zituen, non Jainkoaren argitzea ezinbestekoa zen eta filosofia erlijioaren gainetik kokatzen zen; hau da, filosofiak erlijioaren mirabe zen.

Santo Tomas: Arrazoia eta fedea

Beharrezkoa da filosofia eta teologia bereiztea; baita arrazoimena eta fedea bereiztea ere. Hainbat egia goiargiz agertzen dizkigu Jainkoak; beste zenbait egia, ordea, berez dugun arrazoimenaz baino ezin ditugu ezagutu. Sinesgaiak ere fedearen ondorioz baizik ezin ditugu sinetsi. Honela definitu zuen fedea: Jainkoak goiargiz gure nahimena zirikatu, eta haren bidez, adimenak egiten duena jarduna. Sinesgai nagusia Jainkoaren esentzia dugu: Jainkoa zer den, hain zuzen.

Baina, edonola ere, gure adimena ez da gauza izaki infinitu eta perfektu bat bere horretan ezagutzeko. Arrazoimenaren zeregina entitateak aztertzean datza: gauza naturalak. Ezinbestekoa da arrazoimenaren eta fedearen arteko egokitze moduko bat, eta egokitze horretan filosofiak teologiaren mirabe izan behar duela. Fedea arrazionalki frogatzea helburu duten egia motak dira: Jainkoaren existentzia.

Entradas relacionadas: