San Agustinen Bizitza eta IV.-V. Mendeetako Elizaren Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,03 KB

San Agustinen Bizitza

Bizitzaren Laburpena

  1. 354. urtean Tagasten jaio zen (Aljeria).
  2. Oso azkarra zen. Madauran eta Kartagon ikasi zuen.
  3. Gaztetan emakume batekin bizi izan zen eta seme bat eduki zuen: Adeodato.
  4. 32 urterekin Milango Anbrosio gotzainarekin elkartu zen.
  5. 33 urte zituela, 387an, kristautasunera itzuli zen, bataiatuz.
  6. 387. urtean bere semea, Adeodato, eta bere ama hil egin ziren.
  7. Afrikara itzuli zen eta Tagastera heldu zenean ondasun guztiak saldu eta lortutako dirua txiroen artean banatu zuen.
  8. 391n Hiponara joan zen. Apaiz ordenatu zuten eta monasterio bat sortu zuen.
  9. 396an Hiponako gotzain izendatu zuten.
  10. Asko idatzi zuen:
    1. 398an “Aitorkizunak”.
    2. 400an “Hirutasunari buruzko tratatua”.
    3. 413an “Jainkoaren hiria”.
  11. 430ean hil zen.

IV. eta V. Mendeetako Eliza

Kanpoko eta Barruko Arazoak

Kanpoko Arazoak

Erromatar Inperioaren V. mendean, Constantino eta Teodosiorekin, jazarpenak bukatu ziren. Aurretik, kristauak jazartuak eta erailak izan ziren kristau izateagatik.

Barruko Arazoak

Heresiak. Kristau elkartearen barruan borrokak sortu ziren ez zeudelako ados fedearen adierazgarri batzuetan (dogmak).

Enperadoreen Laguntza

Enperadoreek ekonomikoki eta legez lagundu zioten kristautasunari:

  1. Egutegia kristau bihurtu zen: igandea atseden-egun ofizial, kristautasunaren jairik garrantzitsuenak ospatzen hasi ziren.
  2. Kristau-moralaren aurkako legeak aldatu zituzten: gladiadoreen borrokak eta haur-hilketa debekatu, gurutzilketa bidezko heriotza-zigorra kendu, esklabo-izaera liberalizatu, familia-bizitza bultzatu…

Hiztegia

Paganismoa:
Paganoen erlijioa, hau da, bataiatua ez dauden eta idoloak nahiz jainkoen hainbat irudikapen gurtzen dituzten pertsonen erlijioa.
Ediktua:
Agintari eskumendun batek argitaratutako agindua edo dekretua.
Zesaropapismoa:
Estatuburuak erlijio-buruaren boterea ere bere gain hartzen dueneko egoera.

Heresiak

Heresiak Kristau Ikasbidaren interpretazio okerrak ziren, eta zalantzan jartzen zituzten Kristoren irudiaren eta nortasunaren zenbait alderdi.

IV. eta V. Mendeetako Heresiak

  1. Nizeako Kontzilioak (325): Arioren ikasbidea gaitzetsi zuen (Jesu Kristo eta Aita ez dira berdinak). Konstantinoplakoan (381) Kredoaren formulazioa finkatu zen.
  2. Efesoko Kontzilioak (431): Nestoriori aurre egin zion (Kristorengan ez zegoen jainkotasunik). Kontzilioak baieztatu zuen Kristo Jainkoa zela eta Maria Jainkoaren Ama zela.
  3. Kaltzedoniako Kontzilioak (451): Teoria gaitzetsi zuen (Kristoren jainkotasunak bere giza izaera ezereztu zuen). Kontzilioak aitortu zuen Jesu Kristo benetako Jainkoa eta benetako gizakia dela.

Lau Heresia Nagusiak

Dozetismoa:
Kristoren gizakia izatea itxurakeria bat baino ez zela uste zuten.
Arrianismoa:
Jesu Kristo ez zela Jainkoa, Jainkoak sortutako izaki bat baizik.
Nestorianismoa:
Kristorengan bi pertsona bereizi zeudela uste zuten: bat jainkotiarra eta bestea gizatiarra.
Monofisismoa:
Kristok natura bakarra zuela uste zuten, jainkotiarra.

Kontzilioen Helburua

  • Dogmak edo fedearen formulazioak zehaztea, interpretazio okerrik ez egiteko.
  • Irakaspen edo aginte jakin bati eustea, kristau-fedaren benekotasuna historia osoan bermatzeko.

IV. Mendeko Eliza

IV. mendearen bigarren erdialdean, benetako loraldi intelektual baten baitan, agertu ziren teologian eragin handiena izan duten pertsonaiak.

Arte Kristaua

Basilika:
Erromatar eraikin publikoak eredutzat hartuta, luzetarako hiru edo bost nabe dituzten elizak.
Mosaikoa:
Hainbat material edo koloretako piezaz egindako artelanak. Bizantziar mosaikoek enperadorearen eta Elizaren boterea eta handitasuna nabarmentzen zituzten.

Entradas relacionadas: