San Agustinen Biografia eta Filosofia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB

San Agustinen Biografia

Jaiotza eta Familia

Agustin Ipar Afrikako Tagaste hirian jaio zen, antzinako Numidian. Aita paganoa zen eta ama, berriz, kristaua. Agustinek kristau dotrina eta praktika baztertu zituen hasieran, baina geroago berriro besarkatu zuen kristau fedea.

Kristautasuna eta Ambrosio

Ambrosioren hitzaldiak entzuten zituen eta haren laguntzaz Biblia sinisten hasi zen, kristau izateko izena emanez elizan. Ambrosiok bataiatu zuen eta Hiponako apezpiku izendatu zuten.

Heriotza

Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatzen zuten garaian.

Gaztaroa eta Manikeismoa

Gaztetan manikeoa izan zen.

San Agustinen Garaia

Erromako Inperioaren Gainbehera

Agustin Erromako Inperioaren gainbeheran eta kristautasunaren nagusitasunean jaio zen. Gainbehera honen arrazoiak hauek izan ziren:

  • Germaniarren etengabeko erasoak inperioaren mugetan.
  • Inperioaren tamaina handiegia eta barne-zatiketa.
  • Enperadoreen erreformak, Erromaren handitasuna mantentzeko asmoz, baina helburuak lortu gabe.
  • Kristautasunaren aurkako erasoak, barne-kohesioa apurtzen zuela uste baitzuten.

Kristautasunaren Nagusitasuna

313. urtean, Konstantino erromatar enperadoreak kristau erlijioa beste edozein erlijio bezala onartu zuen. Erromako Inperioaren gainbeheran, kristautasunak apurka-apurka fede eta moral-kanonak finkatu eta zabaldu zituen inperio osoan.

San Agustinen Filosofia

Ex Nihilo Kreazioa

Jainkoak ezerretik dena sortzen duela da ex nihilo kreazioaren ideia.

Manikeismoa

Gaztetan, Agustin manikeoa izan zen. Manikeismoak dio betidanik bi printzipio kosmiko daudela: ongia eta gaizkia. Elkarren aurkako bi indar hauen menpe dago unibertsoa, eta gizakia barne.

Greziako Eskolak

Agustinek hainbat greziako eskola ezagutzen zituen: aristotelismoa, epikureismoa, estoizismoa eta neoplatonismoa.

Epikureismoa

Epikurok k.a. sortutako eskola da, "Lorategia" izenekoa, non emakumeak ere onartzen ziren. Epikuroren arabera, bakean bizitzeko ez da politikan parte hartu behar. Adiskidetasuna da balio gorena. Beldurra gainditu eta ataraxia lortu nahi du. Epikuroren morala plazera era zuhurrean bilatzen duen bizitza zoriontsura bideratzen da, mina baztertuta.

Estoizismoa

Zenonek sortutako eskola da. Benetako askatasuna politikan parte hartuz lortzen dela uste zuen. Zoriontasuna ez da plazerrean lortzen, bertutearen etengabeko jardueran eta autokontrolean baizik. Ikaragaitz izan behar da zorigaitzen aurrean. Zoriontasuna patua onartzean datza.

Neoplatonismoa vs. Kristautasuna

Kreazionismoa vs. Emanatismoa

  • Kristautasuna: Jainkoak dena sortu zuen ezerretik (ex nihilo kreazioa). Izaki kontingenteak (ez beharrezkoak) gara eta Jainkoa beharrezkoa.
  • Neoplatonismoa: Bat-a (Jainkoa) dena sortzen du emankortasunez. Hau da, dena Jainkoarekin batera sortzen da, eta ez berak nahi duenean. Panteismoa deritzo horri (dena jainkozkoa da).

Ontologia eta Antropologia

  • Ontologia: Kristautasunak Jainkoak dena ezerretik sortu zuela dio (ex nihilo). Platonen garaian ez zegoen kreaziorik, materia kaotikoa eta ideien mundua erabiliz sortu zen mundu fisikoa.
  • Antropologia: Jesukristo haragitu zenez, kristautasunak gorputzari garrantzi handiagoa ematen dio. Platonek, aldiz, ideien munduari ematen zion garrantzia.

Agustinen Ontologia

Izaki absolutua (Jainkoa) eta izaki kontingenteak (ez beharrezkoak) bereizten ditu.

Jainkoa

Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, justua eta aldagaitza da.

Jainkoaren Existentziaren Froga

  • Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez eta Jainkoa honen funtsa denez, Jainkoa existitzen da.
  • Argumento kosmologikoa: Ingurukoak ez badigu pozik jartzen, Jainkoari begiratzen diogu, beraz, Jainkoa existitzen da.
  • Ideia eredugarriak: Ideia eredugarriak mugagabeak eta beharrezkoak dira. Mugagabeak direnez, Jainkoak sartu zizkigun buruan, guk ez baikara mugagabeak. Beraz, Jainkoa existitzen da.

Platonen Eragina

Platonek bi mundu bereizi zituen: ideien mundua (betierekoa, Agustinentzat Jainkoa) eta mundu fisikoa (aldakorra, Agustinentzat izaki kontingenteak).

Entradas relacionadas: