René Descartes: Bizitza, Filosofia eta Testuinguru Historikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB

Descartes: 1596an jaio zen Tourainen (Frantzian), familia noble batean. Jesuiten ikastetxean izan zen eta aristoteliar eskolastika ikasi zuen. Geroxeago, zuzenbide lizenziatura eskuratu zuen. Katoliko eta protestanteen arteko Hogeita Hamar Urteko Gerratean boluntario gisa parte hartu zuen eta Neuburg-en dei jainkotiar bat sentitu zuen, jakintza orori oinarria emango zion filosofia erreformatzeko. 1629an Herbereetan hartu zuen bizilekua, bere gogoetak egiteko bake bila. 1649an, Suediako Kristina erreginak deitua, Estokolmoko gortera joan zen eta urte bat igarota hil egin zen, birikeriak jota.

Deskartesen Filosofia XVII. Mendean

Deskartesen filosofia XVII. mendean garatzen da, absolutismoa, eliza katolikoaren kontraerreformaren eta zientzia berriaren mendean, alegia.

Absolutismoa

Absolutismoan, Erdi Aroan, jauntxo feudalek bereganatu zuten boterea Erregeek berreskuratu nahi dute. Borroka luze horretan, Erregeek irabazten dute: bere nortasun handiagatik eta burgesiaren laguntzagatik. Auzi erlijiosoek eragin handia izan zuten. Ausburgoko Bakean erregeari ematen zaio bere menpekoen erlijioa aukeratzeko baimena. Horrela, erregeen boterea indartuz joango da, bere eskuetan 3 botereak biltzen baititu. Absolutismoa ez da garai historiko bat besterik gabe; pentsamolde, jarrera bat ere bada. Absolutua erregea da, eta bere boterea erabiltzen du menpeko guztien gainean, kontrolik gabe. Deskartes, giro horretan bizi da eta jakintza, filosofia absolutu bat sortu nahi du, balio unibertsala izango duena.

Eliza Katolikoaren Kontraerreforma

Eliza katolikoaren kontraerreforma ere gertatu zen. Erdi Aroan, Eliza botere handiko erakundea zen eta jakintza guztia monopolizatzen zuen. Apurka-apurka, Eliza katolikoa indarra galduz joan zen. Lehenik, Luterok egindako erreformagatik eta gero, erregeak beren boterea handituz joan zirelako eta zientzia elizaren aurka agertu zelako. Egoera hartan, elizaren barne erreforma beharrezkoa zen. Kontraerreforma, eliza katolikoak eginiko barne erreforma da. Kontraerreformaren gertaera garrantzitsuak: Karmeloko erreforma, Jesuiten sorrera eta Trentoko kontzilioa dira. Hala ere, Erreformaren espiritua XVI eta XVII mendeetan nagusituko da. Deskartesek, espiritu horrek kutsatua, filosofia erreformatu nahi izango du.

Zientzia Berria

Zientzia berria, filosofia modernoaren sorrerarekin lotuta dago. Unibertsitateak gainbeheran daude, ezin dira zientzia ezta filosofia korronte berriak sortu, horregaitik, akademietan sortuko dira. Errenazimentuan fisikak aurrerakuntza handiak lortu zituen gerra eta merkataritza zirela eta. Koperniko, Kepler eta Galileok zientzia esperimental berriaren eraikuntzaren zutabeak jarri zituzten.

Entradas relacionadas: