Psikologiaren Oinarriak eta Korronteak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB
Psikologiaren Definizioa
Psykhe → Arima, adimena, espiritua
Logos → Zientzia, ezagutza
Psikologia: Ez da erreza definizio bakar eta zehatz bat sortzea, psikologia jorratzeko erabili izan diren gaiak (filosofia, medikuntza…) eta esperimentuak anitzak izan direlako.
Hona hemen definizio osoetako bat:
Animalia ororen jokabide eta oroitzapen-gogamena aztertzen duen zientzia da.
Metodo Deskribatzailea
Metodo deskribatzaileak aztertu behar diren metodoak zehatz-mehatz deskribatzeko erabiltzen dira:
- Kasuen azterketa → Banako bat edo gehiago sakon aztertu, orokorrean aplikatu daitezkeen ezaugarriak aurkitzea da prozeduraren helburua.
- Inkesta → Talde bati galderak egitea, datuekin biztanle guztien jokabideari dagozkion ezaugarriak zehazteko.
- Behaketa zuzena → Jokabidea behatu eta erregistratu, modu artifizialean edo naturalean.
Metodo Esperimentala
Jokabideak eta faktoreen eragina aurkitzeko metodorik egokiena da.
Hipotesi bat behar da, helburua hipotesi hori frogatzea da → X independentea, Y menpekoa.
Psikologiaren Korronte Nagusiak
Psikoanalisia
Inkontzientea gure gogamenaren espazio psikikoa litzateke. Kontzienteki gogoratzen ez ditugun gertaerak, baina gure portaeran erabat eragiten dutenak.
Freud → Leku ilun eta ezkutua → Askotan sexualitatearekin lotuta.
Haurtzaroan erreprimitutako esperientziak inkontzientean gorde, eta heldutasunean gainditu ezean, nahaste gisa manifestatzen dira.
Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera eramatea da, nahasteak konpontzeko.
Konduktismoa
Pertsonen portaera eta inguruneak duen eragina aztertzen ditu. John B. Watson-ek azterketa objektiboa zelako (ikusten dena bakarrik) aukeratu zuen, eta ez psikoanalisia (barnekoa) → Zientzia izateko → Objektiboa.
- Objektiboa: Jokaera behatu, neurtu eta aztertu ahal delako.
- Jokaera zigorrek eta errefortzuek baldintzatzen dute.
Jarrera batzuk automatikoak dira, beste erreflexu batzuk → Ikasketa-prozesuan garrantzitsua da baldintzapena: estimulu bat, erantzun bat.
Baldintzapen Klasikoa
Ivan Pavlov → BGES / BGE / EN / BES / BE → John Watson-ek oinarri gisa erabili zuen → Hutsetik jaiotzen gara, ikasi behar dugun guztia ingurumenaren eraginez ikasten dugu.
Baldintzapen Operantea
Ekintza batek ondorio jakin bat eragiten du → Ondorio ona bada, errepikatu egiten da → Ondorio negatiboa bada, ez da errepikatzen.
- Indartzea → Ekintza bat egitean, onurako erantzuna eskuratu.
- Estimulu indargarria → Zerbait espezifikoa errepikatu, erantzun bat lortzeko.
- Positiboa: Asko ikasi → 10 atera.
- Negatiboa: Asko ikasi → Lasaitasun gehiago.
- Zigorra → Ekintza bat egitean, zigorra jasotzea.
- Iraungitzea → Lehen izandako portaera onuragarria jasotzeari uztea.
Ikaskuntza Soziala
Gizakiok gizarte-inguruneetan behaketaren eta imitazioaren bidez ikasten dugu → Robert Sears-en arabera, gurasoen jarrerak eta heziketa-praktikak oinarrizko elementuak dira umearen nortasuna eratzeko.
- Eredu-jarrera behatu.
- Modu aktiboan kodifikatu.
- Informazioa biltegiratu.
- Imitatu.
Psikologia Humanista
Psikoanalisiaren eta konduktismoaren aurka agertu zen → Pertsona osasuntsuen ezaugarriak aztertu zituen.
Kritikak:
- Konduktismoa psikologiatik urrundu zen.
- Psikoanalisia: Bakarrik jokabide patologikoak aztertu zituen.
- Jasandako kritika: Ez dela zientzia bat.
Maslow-ek piramidea sortu zuen → Beharren hierarkia:
- 1. maila:
- Behar fisiologikoak.
- Segurtasun-beharra.
- Behar sozialak.
- 2. maila:
- Errekonozimendu-maila.
- Autoerrealizazioa.