Psikologia: Nortasuna, Defentsa Mekanismoak eta Ikaskuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,96 KB
Eredu Estrukturala: Nortasunaren Azterketa
Freuden arabera, nortasuna irrika biologikoen eta gizarteak ezartzen dituen mugen arteko gatazkatik sortzen da. Gatazka horretan, irrika biologikoen helburua agresibitatea askatzea eta plazerra bilatzea da. Gizartearen mugen helburua, berriz, kanpoko errealitatearen eta murrizketa moralaren bitartez, irrika horien eragina murriztea da.
Freuden ustez, nortasuna oinarrizko gatazka hori konpontzeko egiten dugun esfortzuaren emaitza da.
Freudek nortasuna hiru eremutan banatu zuen:
- Zera: Nortasunaren oinarri primitiboena da. Jaiotzetik dugu gurekin eta inkontzientea da. Bizitza hasten denetik, sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera daukagu, ondorioak kontuan izan gabe, zeren zera plazeraren printzipioak zuzentzen baitu.
- Nia: Pertzepzio kontzienteak, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude bertan. Nortasunaren atal arrazionalena da. Errealitate-printzipioak gobernatzen du, eta printzipio horren funtsa kanpoko mundura moldatzea eta barneko tentsioak kontrolatzea da. Errealitatearen arabera, zeraren irrikak asetzen saiatzen da.
- Supernia: Gurasoek eta gizarteak umeari portaera-eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioek osatzen dute. Arau moralak eta norbanakoaren jokabidea kontrolatu behar duten "ona" eta "txarra" barneratzen diren neurrian garatzen da. Helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea da.
Defentsa Mekanismoak
- Errepresioa: Defentsarik zaharrena da. Mekanismo horren bidez, sentimendu desatseginak, onartezinak edo mingarriak baztertzea lortzen dugu. Gehienetan, sentimendu horiek jatorri sexuala edo oldarkorra izan ohi dute. Adibidez, umetan eraso sexuala jasan duen norbaitek gertakizun horren oroitzapena baztertu egin dezake.
- Erreakzio-eraketa: Sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izaten ditugu. Adibidez, gustuko dugun pertsona mespretxatzea.
- Desplazamendua (konpentsazioa, sublimazioa): Irrika edo bulkada baten energia objektu batetik beste batera aldatzen da. Adibidez, irakasle baten gehiegikeriak jasan ondoren, agresibitate guztia etxekoen kontra desplazatzea. Norbere hutsuneak beste batek bete nahi izatea; adibidez, ikasi ez duten gurasoek beren seme-alabek ikas dezaten nahi izatea.
- Proiekzioa: Besteengan ikusten ditugu jasanezinak egiten zaizkigun motibazioak eta sentimenduak. "Horrek gorroto baino ez daki"...
- Erregresioa: Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea izango litzateke. Adibidez, txiza kontrolatzen ikasi duen ume batek, beste anaia-arreba bat jaiotzean, berriro kontrola galtzea.
- Arrazionalizazioa: Gure jokaera justifikatzeko, egoera azaltzen saiatzen garenean erabiltzen dugun mekanismoa da. "Azterketa ez dut gainditu, irakasleak gorrotatu egiten nauelako".
- Identifikazioa eta introiekzioa: Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea, beraien nolakotasunak gureganatzea. Errealzale batek: "Gaur irabazi egin dugu".
- Konbertsioa: Gure arazo psikologikoak fisikoki agertzen direnean gertatzen da. "Gaixotu egin nintzen azterketa egunean".
Bandura: Ikaskuntza Sozialaren Teoria
Teoria honek portaeraren behaketaren eta imitazioaren garrantzia azpimarratzen du.
Eredua aurkeztu -> Berenganatu -> Egin (imitatu). Adibidez, haurrek gurasoen portaerak imitatzen dituzte.
Ondorioz, portaera sozialak testuinguru sozial batean ikasten ditugu. Baina behatzen diren portaera guztiak ez dira berdin ikasten edo imitatzen:
- Eredu edo pertsona erakargarriak gehiago imitatzen dira.
- Zigortuak izan diren portaerak ez dira hainbeste imitatzen.
- Errefortzua eskuratu dutenak, aldiz, gehiago imitatzen dira.
- Haurrek helduen portaerak imitatzen dituzte, baita adinkidekoenak ere.
Imitatzeaz gain, joera berriak ikasten dira, sortutako jokaerak saria lortzen badu.
Eredu Berriak Berenganatzeko Prozesuak
- Arreta: Pertzepzio kognitiboa, ereduaren ezaugarriak, elkarrekintzaren elementuak.
- Erretentzioa: Oroitzapena, barne irudikapen sinbolikoak.
Ereduak Ekintza Finkatzeko
- Ekoizpen egokiak eta desegokiak behatzea.
- Motibazioa eta indartzea.
Definizioa: Ikuspegi Konduktista
Konduktismoa enpirismoaren tradizioan kokatzen da. Garapenerako garrantzitsuena organismo horri kanpotik iristen zaiona da. Ikuspegi honetatik, esperientziak aldarazten gaitu, eta pertsona baten historia ez da bere esperientzien historia baino. Hori dela eta, neurtu, behatu eta zenbatu daitekeenak ikaskuntza bermatuko du.
Ikaskuntzaren Ikuspegia
Aurretik esan bezala, ikastea portaera aldaketa bat da, eta honako hauek izan daitezke: portaera berri bat sortzea, portaera egoki bat indartzea, desegokia den portaera bat gutxitzea eta desegokia den portaera bat desagertzea.
Erantzun Baldintzatuak Bi Mota Nagusitan Banatzen Dira
- Hunkipen erantzunak: Beldurra, atsegina…
- Erantzun fisiologikoak: Giharretako tentsioa.
Baldintzapen Honekin Erlazioa Duten Fenomeno Batzuk
- Eskuratzea: Erantzun berriak ikastean datza. Estimulu neutro baten ondoren estimulu baldintzatugabea aurkezten badugu behin eta berriz, errepikapenaren bidez, estimulu baldintzatua bihurtzen da.
- Orokortzea: Antzeko estimuluen aurrean erantzun baldintzatua ematen da.
- Diskriminazioa: Orokortzearen kontrako prozesua da. Antzeko estimuluen aurrean erantzunik ez ematea.
- Desagerpena: Eskuratzearen kontrako prozesua da, erantzun baldintzatua desagertzean datza. Horretarako, estimulu baldintzatuaren ondoren estimulu baldintzatugabea ez da agertzen.