Protekzionismoaren aldeko
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB
1.Iraultza liberalen bilakaera(1833-1843)
Errege Estatutuaren porrota
...Aholkuak emateko ziren, eta monarken mende zeuden. Liberal moderatuek trantsizio erreformistarako bidea zela uste zuten, sektore absolutistekin akordioa lortu ahal izateko. Goseari eta epidemiei, karlistek zenbait herriri egindako erasoak gehitzen zitzaizkien, matxinatuen aurkako herritarren ezinikusia areagotu -eta klero erregeladunaren aurkakoa, matxinatuen aliatutzat hartzen baitzen-, bai eta gobernuarekiko nahigabea ere. 1835eko udako protesten eta matxinaden ondorioz, komentu batzuei eraso egin eta su eman zitzaien. Liberalen babesa lortzeko eta autoritatea eta ordena publikoa berrezartzeko,...
1836ko errebolta: progresistak boterera
...Bigarren helburua estatua erreformatzea izan zen, izaera liberala emateko; gorteetarako hauteskundeak deitu zituen, Errege Estatutua erreformatzeko. Nekazaritza-erreforma erlijio-kongregazioak desagerrarazteko eta Elizaren lurrak desamortizatzeko dekretuak onartuz. Mendizabalen proiektu erreformistak liberalen arteko zatiketa sakondu zuen:.... ()
1836ko udan, 1812ko Konstituzioaren aldeko mugimendu iraultzaile zabala hasi zen. La Granjan, izandako sarjentuen altxamendu batek 1812ko Konstituzioa onartzera behartu zuen erreginaordea. Calatrava progresistari deitu zioten gobernua osa zezan, eta Mendizabal izendatu zuten ogasun-ministro.
Ordena konstituzional berria
Progresistek beren gain hartu zuten eta erregimen liberal parlamentarioa, konstituzionala eta monarkikoa ezartzeko eginkizuna, bi etapatan: 1835eko irailetik 1836ko maiatzera, eta 1836ko abuztutik 1837ko bukaerara.Gobernu berriak gorteetarako hauteskunde-deialdia egin zuen,eta hauteskundeetan progresistek lortu zuten gehiengoa. Gorteek konstituzio berria idaztea erabaki zuten (1837an onartua).
1837ko Konstituzioak hauek onartu zituen: subiranotasun nazionalaren printzipioa, herritarren eskubideen adierazpen zabala.
Beste lege batzuek osatu zuten: Inprenta Legeak (1837) eta Hauteskunde Legeak (1837).
Nekazaritza-erreforma
Nekazaritza-erreforma jaunen jabetza deuseztatzeko eta lan- eta merkataritza- harreman berriak sartzeko, jabetza pribatuaren eta lurraren erabilgarritasun askearen printzipioak ezartzeko.
• Jaurgoak abolitzea. Jaurgo-jurisdikzioa betiko desagertu zen, nekazari asko, berriz, errentari edo jornalari egin ziren. Azken horiek zerga berriak ordaindu behar izan zizkioten estatuari.
• Klero erregeladunaren (1836) eta sekularraren (1837) ondasunen desamortizazioa.
Mendizabalen desamortizazioak hiru helburu zituen: armada liberala hornitzeko baliabideak lortzea; Ogasunaren defizita gutxitzea eta errege-finantzak hobetzea; eta liberalismoaren aldeko lur-jabeen klase bat osatzea.
Lehengo lur-jabeen eta ondasunen erosle berrien eskuetan jabetza pilatzea ekarri zuen eta ez nekazarien artean lurrak birbanatzea.
Neurri horiek laneko kontratazio-askatasuna eta industria-askatasuna indartu zuten.
Moderatuek boterea berreskuratzea (1837-1840)
Konstituzioa onartu zutenean, beste hauteskunde-deialdi bat egin zen 1837ko urrian, eta moderatuek irabazi zituzten. Erregimen liberal moderatuaren funtsezko printzi- pioetako batzuk finkatu ziren.
Zentralizazio politikoa areagotu zen Udal Legearen (1840) proiektuarekin.
Progresistei sistematik bota zituztela iruditu zitzaien, eta matxinada egin zuten, lege hori onar ez zedin. Erreginaordeak moderatuei eman zien babesa, baina aurrez aurrekoaren amaiera progresisten aldekoa izan zen, eta Espartero bihurtu zen haien buruzagi berria. Maria Kristina erreginak erreginaordetzari uko egitera behartuta ikusi zuen bere burua, eta, horren ondorioz, erbestera alde egin zuen (1840).
Esparteroren erreginaordealdia (1840-1843)
Agintaldiaren hasieran, askatasunei bultzada nabarmena eman zien. Hala ere, berehala hartu zuen Esparteroren agintaldiak autoritarismorako joera: zen gai izan gorteekin lankidetzan aritzeko, eta bere hurbileko militar-kideekin soilik gobernatu zuen.
Esparteroren neurrien artean, garrantzitsuenetakoa muga-zerga librekanbista bat onartzea izan zen, eta horrek Espainiako merkatua, Ingalaterrako kotoi-ehunetara ireki zuen (1842). Kataluniako ehun-industriari mehatxu larria iruditu zitzaion hori, eta altxamendua izan zen Bartzelonan.
Narváez eta O'Donnell jeneralek zuzendutako konspirazio batzuek, moderatuak eraman zituzten boterera 1843an. Beste erreginaorde bat izendatzea ez zela komeni argudiatuta, gorteek Isabel II.Aren adin-nagusitasuna aurreratu zuten, eta erregina egin zuten hamahiru urterekin.