Proteinen egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 102,97 KB
A.- URA eta GATZ MINERALAK
GALDERA Ura, gatz mineralak eta garraioa: 2014ko UZTAILA
a) (1 puntu)
Zer esan nahi du gatz-disoluzio bat isotoniko, hipertoniko edo hipotonikoa izateak? Zer ondorio izango lituzkete zelula batean, zelula disoluzio horietan egongo balitz? Arrazoitu erantzunak.
Mintz-erdiiragazkorrez banatuta dauden 2 disoluzioak hurrengo hiru egoeretan aurki daitezke:
ISOTONIKOA: Bi eremuetan solutu kontzentrazio berdina
HIPERTONIKOA: Eremu batean bestean baino solutu kontzentrazio handiagoa
HIPOTONIKOA: Eremu batean bestean baino solutu kontzetrazio txikiagoa
Zelulak ura xurgatuko du (trugentzia) egoera hipertoniko batean, hau da, kanpo ingurunean solutu kontzentrazio handiagoa dagoenean, aldiz, kontzentrazioa baxuagoa denean zelula kanpoaldean, osmosiaren bitartean ura kanporatuko luke (plasmolisia). Hori guztia, gure gorputzean kontzentrazio kopuru berdina eta oreka lortzeko.
b) (1 puntu) Deskriba ezazu zer ezaugarri dituzten mintz biologikoan zeharreko garraio pasiboak eta aktiboak, eta zer desberdintasun dauden haien artean.
2. GALDERA Ura: 2012ko UZTAILA
A) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, ura zergatik den likidoa 20 °C-an eta ez gasa
Ura egoera likidoan agertzen da, molekula oso handia da eta uraren arteko molekulen arteko loturak apurtzeko energia askoz eta handiagoa behar da eta horrela, 20ºC ez du aldaketarik jasango.
b) (0,5 puntu) Azaldu ezazu, labur, zergatik disolbatzen den uretan monosakarido bat eta zergatik ez triglizerido bat. Arrazoitu erantzuna.
Monosakaridoak oxigenoak ditu molekulan zehar, eta horrek molekula polarra egiten du, ura era polarra denez, monosakarido bat disolbatu egingo litzateke. Aldiz, triglizeridoak, mutur batean soilik du oxigenoa, glizerinak, beste molekula guztiak ez du oxigenorik, beraz molekula apolarra da eta ez da uretan orientatzen, horregatik, triglizeridoak edo beste edozein lipidoak ez dira uretan disolbatzen, orientatu bakarrik egingo liratezke.
c) (1 puntu) Defini itzazu "turgentzia" eta "plasmolisi" kontzeptuak, eta egin ezazu marrazki eskematiko bana. Jar ezazu adibide bat adierazteko noiz gertatzen diren horrelako fenomenoak zelulan.
TURGENTZIA: Mintz-erdiiragazkorrez banatuta dauden 2 disoluzioen artean alde bat egoera hipotonikoan dagoenean, ura xurgatuko du kanpo inguruneko egoera hipertonikotik.
PLASMOLISIA: Mintz-erdiiragazkorrez banatuta dauden 2 disoluzioen artean alde bat egoera hipertonikoak, hau da, kontzentrazio handia duen tokiak ura askatuko du egoera hipotonikoan aurkitzen den aldera, oreka lortuz.
GALDERA Ura, gatz mineralak eta garraioa: Uztaila 2015
A) (0,5 puntu) Noiz esaten da zelula bat puztua edo hanpatua dagoela? Arrazoitu erantzuna
Turgentzia egoeran dagoenean. Hau da, kanpo ingurunea egoera hipotonikoan dageoenean eta barne ingurunea egoera hipertonikoan, hau da, solutu kontzentrazio handiagoa barruan kanpoan baino.
B) (0,5 puntu) Noiz esaten da zelula bat plasmolisian dagoela? Arrazoitu erantzuna
Barne egoera hipotonikoa denean eta kanpokoa hipertonikoa, hau da, zelula barrualdean kanpoan baino solutu kontzentrazio handiagoa dagoenean.
c) (0,5 puntu) Noiz esango dugu gatz-disoluzio bat isotonikoa, hipertonikoa edo hipotonikoa dela? Zer efektu izango luke zelularentzat disoluzio horietan egoteak?
Arrazoitu erantzunak.
ISOTONIKOA: Mintz erdiiragazkorrak banatzen duen bi aldeen artean solutu kontzentrazio berdina dagoenean. Horrek, ez zuen eraginik sortuko zelulan, orekan baitago.
HIPERTONIKOA: Mintz erdiiragazkorrak banatzen duen bi aldeen artean, batek solutu kontzentrazioa altuagoa duenean. Kasu honetan, egoera hipertonikoa zelula barnealdekoa bada, ura xurgatuko luke (Turgentzia) solutu kopurua berdintzeko.
HIPOTONIKOA: Mintz erdiiragazkorrak banatzen deun bi aldeen artean, batek solutu kontzentrazio baxuagoa duenean. Kasu honetan, egoera hipotonikoa zelula barnealdekoa bada, ura askatuko luke, ura galduz eta kanpoan eta barruan dagoen solutu kontzentrazioa berdinduz (Plasmolisia).
d) (0,5 puntu) Deskriba itzazu mintz biologiko batean zehar gertatzen den garraio aktiboaren eta pasiboaren arteko desberdintasunak
GALDERA 2018ko EKAINA
Ura eta haren propietateak
A) (0,75 puntu) Deskriba ezazu uraren egitura kimikoa eta propietate nagusiak
Ura molekula polarra da izan ere 2 atomo hidrogenoz eta oxigeno atomo batez osatuta dago. Oxigenoa oso elektronegatiboa denez, elektroiak erakarri eta poloak sortzen ditu hidrogeno eta oxigenoaren artean, hidrogenoa positibo eta oxigenoa negatibo utziz.
Propietate nagusiak:
Disolbagarritasuna: Polarrak diren edozein disoluzio disolbatu dezake, horregatik da disolbatzaile unibertsala
Kohesioa eta atxikidura: Ur molekula, polaritatearen ondorioz, hidrogeno zubien bidez lotzen dira, lotura trinkoak eratuz.
Bero espezifikoa eta eroankortasun termikoa: Urak bero espezifiko altua du, hau da, asko berotu behar da temperatura aldatzeko, izan ere, ematen diogun beroaren zati handi bat hidrogeno loturak apurtzeko erabiltzen da.
Baporazio beroa eta urtze beroa: Oso handiak dira eta eta energia hartu edo askatu behar da
b) (1 puntu) Defini itzazu “turgentzia” eta “plasmolisi” kontzeptuak, eta egin ezazu marrazki bat azalpena emateko. Jar ezazu adibide bat adierazteko noiz gertatzen diren horrelako fenomenoak zelulan.
TURGENTZIA: Mintz-erdiiragazkorrez banatuta dauden 2 disoluzioen artean alde bat egoera hipotonikoan dagoenean, ura xurgatuko du kanpo inguruneko egoera hipertonikotik.
PLASMOLISIA: Mintz-erdiiragazkorrez banatuta dauden 2 disoluzioen artean alde bat egoera hipertonikoak, hau da, kontzentrazio handia duen tokiak ura askatuko du egoera hipotonikoan aurkitzen den aldera, oreka lortuz.
c) (0,25 puntu) Zer esan nahi du substantzia bat hidrofilikoa, hidrofobikoa edo anfipatikoa izateak? Arrazoitu erantzuna.
HIDROFIILIKOA: Urarekin disolbagarria
HIDROFOBIKOA: Urarekin disolbaezina
ANFIPATIKOA: Alde bat urarekin disolbagarria bestea disolbaezina
5. GALDERA :
(1 puntu) Zergatik esaten dugu urak funtzio termoerregulatzailea duela? Zein da izerdiaren funtzioa?
Energia kantitate handia behar duelako tenperatura aldatzeko, horrela, tenperatura erregula dezake. Esaterako, ariketa fisiko bate egitean gorputzeko tenperatura igo egiten da, baina gehiegi berotzea kaltegarria da, horregatik, ura eta gatz mineralak erabiltzen dira izerdia sortzeko, eta azalaren poroetatik kanporatzen da, eta azalaren berotasunak lurrundu. Horrela, azalaren tenperatura jaitsi eta tenperatura erregulatzen da.
(1 puntu)Kloruro sodikoko disoluzio batean azido bat gehitzean, pH-aren balioa murriztu egiten da (azidotu). Hala eta guztiz ere, odol plasman azido kantitate hori gehituz gero, pH-a ia ez da aldatzen. Azaldu zergatik den hori.
Hau disoluzio indargetzaileei esker gertatzen da
GLUZIDOAK
1. ( 2 p) Beheko irudian lau biomolekularen egiturak ageri dira ( Ekaina19)
A) (0.5 p.) Zer biomolekula mota dira?
Gluzidoak
B) (0.5 p.) Zer antzekotasun eta desberdintasun dituzte (a)-k eta (b)-k?
Antzekotasunak:
Gluzidoak dira
Monosakaridoak dira
Beta loturak dituzte
Desberdintasunak:
A aldohexosa da eta b zetohexosa
C) (0.5 p.) Zer desberdintasun daude (a)-ren eta (c)-ren artean? Eta (b)-ren eta (d)- ren artean?
A eta c-ren artean:
A glukosa molekula da eta c galaktosa
A-k beta lotura du eta c-k alfa
B eta d-ren artean:
B-k beta lotura du eta d-k alfa
d) (0.5 p.) Aipa ezazu (a) edo (b) molekulen polimerizazioaz osaturiko biopolimeroren bat, eta adierazi zer loturari esker lortzen den polimerizazioa.
Glukosa eta fruktosa monosakaridoak konbinatuz, sakarosa disakaridoa lortu dezakegu. Molekula hau, 1-2 karbonoen arteko o-glukosidiko loturaz lotzen da.
2. Polisakaridoak. Osaera kimikoa. Izaki biziengan dituzten funtzioak. Ezberdin itzazu glukogenoa eta almidoia, zelulosa eta kitinatik. Zer dela eta, batzuek erreserba funtzioa duten artean, besteek, aldiz, egiturazko funtzioa dute?
Glukogenoa animalietan aurkitzen da eta almidoia landareetan, hala ere, biek funtzio biologiko berdina dute, energia gordetzea, behar denerako izaki bizidunak bertatik hartu ahal ziteko. Egiturako funtzioa duten polimeroak esterako, kitina eta zelulosa dira, hauek beta lotura dute eta horrek loturak sendoagoak izatea egiten du, aldiz, almidoiak eta glukogenoak alfa lotura dute, hidrolisatzeko errazagoa egiten.
3.Irudian azaltzen den biomolekularen gaineko galderak erantzun:
A) (0,5p) Esan zer izen duen ( sailkatu)
Laktosa
.
B) (0,5p) Zeintzuk dira bere osagaiak? Eta beraien arteko lotura nolakoa da?
Galaktosa eta glukosa monosakaridoek osatzen dute, beraien arteko lotura O-glukosidikoa 1 eta 4 karbonoetan artean gertatzen da eta beta lotura da.
c) (0,5p) Zein da bere funtzioa ? Non aurkitzen da ? Bizidun guztietan azaltzen al da? Gizakiok erabiltzen al dugu? Nola ?
Ugaztunen esnean aurkitzen den azukrea da
Ugaztunen esnean
Ugaztunetan bakarrik aurkitzen da
Guk esnea edaterakoan, digestio-aparatuan aurkitzen den laktasa entzimari esker glukosa eta galaktosa monosakaridoak banatzen dira,gero, gibelean galaktosa glukosa bilakatuko litzateke. Ondoren, glukosa glukogeno deituriko polisakarido batean pilatko litzateke, beharra dugunean, bertatik energia atera ahal izateko.
4. Eskuinaldean biomolekula baten egitura dago
A) (0,5 puntu) Zer biomolekula motatan agertzen da?
Glukosa da, beraz, gluzidoetan
b) (1 puntu) Halako bi molekula elkarrekin lotuz gero, zer sortzen da? Nolakoa da lotura? Nola apurtzen da lotura hau?
Maltosa, O-glukosidikoa 1-4 karbonoan eta alfa lotura, maltasa entzimari esker
c) (0,5 puntu) Zein da halako bi molekula elkarri lotuta lortzen diren molekulen funtzioa? Non aurkitzen dira naturan?
Energia funtzioa. Horretarako, digestio-aparatuan aurkitzen den entzimei esker O-gluosidiko lotura apurtzen da eta glukosetatik energia atera daiteke. Maltosa, maltaren azukrea da.
5. Gure jantzietariko batzuk landare jatorrikoak dira, eta kotoiez eginak daude; kotoiak zelulosa dauka. Beste ohial batzuk, zeta, animalia jatorrikoak dira.
(1 puntu) Zer da zelulosa? Zer funtzio dauka jatorrizko landarean?
Zelulosa gluzido bat da, polisakarido bat, zehazki. Landareetan egitura funtzio betetzen du esaterako, izan ere, beta loturaz osatuta dago, eta horrek, egonkortasuna ematen dio, horrela, horma zelularra osatzen du.
(0,5 puntu) Zer egitura barruan dago?
B-glukosaren kate luzez osatuta dago, 1 eta 4 karbonoen artean lotzen da O-gulosidiko loturari esker
(0,5 puntu) Zeintzuk dira bere erabilera industrial nagusiak?
Papera egiteko erabili daiteke. Enborretatik zelulosa atera papera egiteko
6 GALDERA (Ekaian 16)
Irudi honetan, zenbait biomolekularen egiturak ageri dira:
A) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer biomolekula motari dagokion egituretako bakoitza. Arrazoitu erantzunak
Hirurak gluzidoak dira
b) (0,5 puntu) (A) atalekoari dagokionez, eta kontuan harturik zenbat karbono atomo dituen, adierazi zer molekula mota den, zein diren haren talde funtzionalak eta zer propietate dituen.
Monosakaridoa da, zehazki, zetohexosa bat. Zetonaz eta alkoholez osatuta dago. Horregatik, fruktosa dela ondorioztatu genezake. Monosakarido guztiak moduan, solidoa da, kristalizatu egin daiteke, zuria da, disolbagarria eta baita gozoa.
c) (0,5 puntu) (B) atalekoari dagokionez, adierazi zer lotura motak hartzen duen parte elkartze horretan, zein diren lotura horren ezaugarriak eta zer makromolekula mota eratu daitezkeen molekula horien bat egitetik abiatuta.
Bi monosakarido hauek lotzeko O-glukosidiko lotura erabiltzen da, 1 eta 2 karbonoetan. Disakaridoak, solidoak dira, kristalizatu egin daitezke, zuriak dira, solbakgarriak eta baita gozoak.
D) (0,5 puntu) (C) atalean irudikatutako molekulen propietateak eta funtzioak
Glukosaz osatutako polisakarido bat da. Polisakaridoak ez dira gozoak eta urtean dispertsatu egiten dira, hala ere, zuriak dira eta baita, solidoak (batzuk kirstalizatu daitezke). Funtzioa, energia gordetzea izango litzateke, izan ere, monosakaridoen arteko lotura alfa da, eta horrek, hidrolisatzeko erraztasuna ematen dio.
LIPIDOAK
1.- GALDERA. 2011ko EKAINA
A) (0,5 puntu)Zer alde dago gantz-azido aseen eta asegabeen artean
Gantz aseak lotura bakunak ditu eta asegabeak lotura bikoitzak eduki ditzakete karbonoen artean, horrek propietate desberdinak ematen dizkie, esaterako, fusio-puntua.
b) (1 puntu) Zer lipido motak osatzen du edo osatzen dute zelulako mintzen oinarrizko egitura? Molekula horiek propietate bat dute: anfipatikoak dira. Horrek zer esan nahi du? Egin portaera horren eskema bat, eta erlazionatu mintzekin.
Zelulen mintzak fosfolipidoek osatzen dute, eta anfipatikoak dira, horrek esan nahi du, alde hidrofilo bat eta alde hidrofobo bat dutela, horren ondorioz, horientatu egiten dira, bikapa fosfolipidikoa deituriko egitura sortzen dute, zelula mintza osatuz.
C) (0,5 puntu) Zer dira lipido saponifikaezinak? Eman adibide batzuk
Gantzi azidoak ez dituzten lipidoak, eta bi taldetan sailkatzen dira: Esteroideak edo Terpenoak. Esteroideen adibidetzat, kolesterola eudu eta Terpenoen adibidetzat, A, E edo K bitaminak.
2. GALDERA (2p) Irudian gai mota konkretu bat adierazten da
A)(0,5p) Nolako funts gaiekin dago erlazionaturik molekula hau?
Kolesterola da eta Esteroideen artean kokatzen da, esterano deituriko molekularen deribatua baita
B)(0,5p) Zein dira molekula familia honen funtzioa ala funtzioak?
Alde batetik, zelula mintzen osagai garrantzitsu bat da. Bestetik, esteroide batzuen metabolismoan oso garrantzitsua da. Esaterako, sexu hormonena, giltzurrun gaineko azaleko hormonena, D bitaminarena edo behazun azidoena.
C)(1p) Nolako zelula-egituretan agertzen da?
Zelula mintzetan agertzen da, fosfolipidoekin batera
3. GALDERA 2011ko UZTAILA
A) (0,5 puntu) Zer biomolekula mota ageri dira ondoko irudietan? Zer motatako biomolekulak dira?
Azilglizerido edo gantz bat da, hauek, glizerinaz eta gantz azidoz osatuta daude
B) (0,5 puntu) Nola deitzen zaie haiek hidrolizatzean lortzen diren molekulei?
Lipasa deituriko entzimek hidrolisatzen dute alde batetik, glizerina eta, bestetik, gantz-azidoak
C) (0,5 puntu) Zer dela eta gertatzen dira 1 eta 2 molekuletako egitura-desberdintasunak? Azaldu ezazu labur
Lehenengoan, glizerina 3 gantz azido aseekin lotzen da, gantz azidoek lotura bakunak dituztenez, molekula osotasunean egonkor gelditzen da. Aldiz, bigarren irudian, gantz-azidoak asegabean dira eta horik lotura bikoitzak dituztenez, espazioan ez dira zuzen geratzen, horrek, molekula egonkorra ez izatea eragiten du, gantz azidoak, okertuta geldituz.
D) (0,5 puntu) Zer funtzio betetzen dute halako molekulek zeluletan? Azaldu ezazu labur
Lehenik, erreserba funtzio betetzen du, adipozitoetako gantz tantan lipido erreserba bat edukiz. Horretaz gain, isolatzaile termiko lana ere egiten du eta, azkenik, gure erraien eta hezurren inguruan aurkitzen da, kolpeetatik babesteko eta babes mekanikoa emateko.
4. GALDERA
a) (0,5 puntu) Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna.
Asegabetasun maila handiagoak izatea esan nahi du lotura bikoitzak edukitzeko aukera gehaigo dituela, eta horrek mokula ez egonkor bat sortuko du, eta, beraz, zelularen mintza osatzen duen bikapa fosfolipidikoa ere ez da fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun maila baxuago izan balitz moduko egonkorra.
5. GALDERA
A) (1 puntu) Adierazi zer diren fosfolipidoak eta zer egitura kimiko duten. Erabili grafikoak . Hobeto azaltzeko
Fosfolipidoak lipido saponifikagarriak dira. Lipido mota hauek 3 zati dituzte, aminoalkohola, fosfato talde bat eta 2 gantz-azido. Horrek, molekula anfipatikoa egiten du, izan ere, molekularen alde bat (aminoalkohol eta fosfatoarena) hidrofloaizango litzateke, bestea (gantz-azidoak), aldiz, hidrofoboa.
b) (1 puntu) Fosfoglizeridoak lipido konplexu moduan sailkatzen dira. Zer ezaugarri kimiko dituzte lipido konplexu horiek, zelulako mintzak eraikitzeko hain funtsezkoak izateko?
Fosfoglizeridoak molekula anfitapitkoak dira, izan ere, molekularen alde bat (aminoalkohol eta fosfatoarena) hidrofloaizango litzateke, bestea (gantz-azidoak), aldiz, hidrofoboa. Horregatik, gorputzean, horientatu eta bikapa fosfolipidikoa sortzen dute, eta hau, zelula mintzeko egitura nagusia da.
7. GALDERA
A) Zertan bereizten dira gantz saponifikagarriak eta ez saponifikagarriak?
Gantz saponifikagarriak gantz-azidoak dituzten lipido motak dira, hau da, azilglizeridoak, argizariak eta fosfolipidoak. Aldiz, ez saponifikagarriek ez daukate gantz azidorik, horiek terpenoak eta esteroideak izango litzateke.
B) Zer da saponifikazioa ? Nola sortzen dira xaboiak ?
Saponifikazio prozesu bat da, non,
Gantz azidoak beste molekula batzuekin elkartzen dire. Horrela, eta azilglizerido, argizari eta fosfolipidoak eratzen dira.
Guzti horiek bateekin erreakzionatzen dutenean, gantz azidoen gatzak eratzen dituzte, hau da, xaboia, izan ere, gantz azidoekin lortutako gatzek, propietate detergenteak dituzte.
8. GALDERA 2013ko EKAINA
Lipidoei dagokienez:
a) (0,5 puntu) Defini ezazu, labur, zer diren gantz-azido bat, gantz-azido poliasegabe bat eta fosfolipido bat. Bi lipido mota handietako zeinetan sartzen da fosfolipidoa?
Gantz-azidoa: gantz se(gabe
Gantz-azido poliasegabe: bikoitz +
Fosfolipidoa: Fosfoglizeridoak molekula anfitapitkoak dira, izan ere, molekularen alde bat (aminoalkohol eta fosfatoarena) hidrofloaizango litzateke, bestea (gantz-azidoak), aldiz, hidrofoboa. Horregatik, gorputzean, horientatu eta bikapa fosfolipidikoa sortzen dute, eta hau, zelula mintzeko egitura nagusia da.
Fosfolipidoa gantz-azidodunetan edo saponifikagarrietan sartuko litzateke
B) (1 puntu) Zer funtzio betetzen dituzte lipidoek animalietan? Eta landareetan?
Arrazoitu erantzunak.
Lipidoek animaletan energia erreserba funtzioa betetzen dute, adipozito deituriko zeluletan bildu eta pilatuz. Landareetan, ere bai.
c) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer garrantzi duen fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetzeak mintz biologiko baten iragazkortasunean. Arrazoitu erantzuna
9. GALDERA. Uztaila 17
Triglizeridoak:
A) (0,5 puntu) Azaldu ezazu biomolekula horien egitura
Glizerina, hau da, trialkohol batez eta 3 gantz-azidoz osatutako egitura da. Bi moleula hauek ester lotura bidez lotzen dira, lotura bakoitzetik ur molekula bat askatuz. Molekula hauek adipozitoetan pilatzen dira, energia gorde eta pilatuz.
B) (0,5 puntu) Zer molekula sortzen dira triglizeridoak hidrolizatzen direnean?
Triglizeridoak hidrolisatzean alde batetik, glizerina eta beste aldetik 3 gantz azidoak. Hidrolisi honetan, entzima batek eta 3 ur molekulek burutuko zuten.
C) (1 puntu) Zer funtzio betetzen dute triglizeridoek zeluletan?
10. GALDERA
(2 puntu) Esnekiei gero eta gehiago omega-3 azido graso poliinsaturatuak gaineratzen zaizkie. Besteak beste, azido eikosapentanoikoa (EPA) eta dokosahexanoikoa (DHA), arrain urdinetan ohikoak izaten direnak; osasunerako oso ongarriak direlako gehitzen dira, hain zuzen. Informazio honekin loturik, ondokoari erantzuna eman:
A) (puntu 1) Zertzuk dira azido grasoak edo koipetsuak?
Kate hidrokarbonatatu luze batez osatutako molekulak dira, kate horren amaieran, karboxilo talde
Bat dute. Oxigenoa muturrean bakarrik dutenez, apolarrak dira eta ez dira uretan ondo disolbatzen
B) (0,5p) azido graso saturatu eta insaturatuen arteko ezberdintasuna. Bien artean, zein da osasunerako hobea?
Gantz aseak lotura bakunak ditu eta asegabeak lotura bikoitzak eduki ditzakete karbonoen artean, horrek propietate desberdinak ematen dizkie, esaterako, fusio-puntua.
Gantz asegabeak dira osasuneako hobeak direnak
C) (0,5 p) Propanotriol (glicerina) eta hiru azido grasoren molekulak
elkarrekin lotzean, zer molekula mota sortzen da? Nolako izena du erreakzio biologiko mota honek.
PROTEINAK
1. GALDERA
a) (1 puntu) Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen dituzten molekulei? Zer ezaugarri komun dituzte unitate horiek?
Proteinak lotzeko, aminoazioak deituriko monomeroak behar dira
Aminoazidoek karbono asimetriko bat dute, 4 lotura desberdinekin: Amina talde bat, azido karboxiliko bat, hidrogeno bat eta erradikala. Erradikal horri esker desberdintzen dire aminoazidoak beraien artean, eta guztira, 20 aminoazido aurkitu daitezke naturan.
B) (1 puntu) Proteinen funtzio motak. Eman ezazu mota bakoitzaren adibide bat
Espezifikotasuna: Guztiz berdinak diren proteinak aurkitzea oso zaila edo ia ezinezkoa da
Disolbagarritasuna: Ez dago erantzun orokor bat izan ere, proteinaren disolbagarritasuna tamainaren, formaren, erradikalen… araberakoa da.
Desnaturalizazioa:
Proteinak, Ph, tenperatura edo kontzentrazio moduko faktoreen aldaketen ondorioz, nahiz eta, aminoazido sekuentzia ez den aldatzen, konformazioa bai eta ondorioz, proteinak bere funtzioa galtzen du.
Sistema indargetzaile: Aminoazidoen izaera anfoteroari esker, hau da, azido zein base moduan jokatzeko ezaugarriari esker, proteinek inguruneko pH-a oreka dezakete.
2.GALDERA
a) (0,5 puntu) Zer izen du kate polipeptidiko bateko elkarren ondoko bi aminoazidoren artean eratzen den lotura kobalenteak? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?
Lotura mota horri, lotura peptidikoa deritze, eta amina talde baten eta azido karboxiliko baten artean gertatzen da, ur molekula bat kanporatuz. Lotura hori, proteinetan aurktiu daiteke, aminoazido batetik bestera. Aminoazidoak lotzean, bi badira, dipeptidoak sortzen dira, 12 inguru badira, oligopeptidoak, 60 baino gehiago badira polipeptidoak eta, azkenik, 100 baino gehiago elkartzen badira, proteinak sortzen dira.
b) (0,5 puntu) Adierazi funtzio hauetatik zein ez duten proteinek egiten: mintz biologikoen osagai izatea; informazio genetikoa biltegiratzea; erreakzio metabolikoak katalizatzea; gaiak mintzetan zehar garraiatzea.
Mintz biologikoen osagai izatea
C) (1 puntu) Proteinen egitura primarioa, sekundarioa eta tertziarioa. Erabili grafikoak azalpenak errazteko
EGITURA PRIMARIOA: Aminoazidoen kopuruak eta segidak zehazten du
EGITURA SEKUNDARIOA: Egitura primarioaren espazioan egindako berrantolaketa bat da, berrantolaketa honetatik, 2 egitura sortu daitezke: Alfa helizea edo beta lamina. Bi egitura hauek lotura peptidikoetako erralikalen arteko hidrogeno loturengatik sortzen dira, helize edo zig-zag itxura hartuz.
EGITURA TERTZIARIOA: Espazioan egiten den beste berrantolaketa bat da, non, proteinak edukiko dituen prpietateak zehazten diren. Egitura honetan, proteina harikarak edo globularrak sortu daitezke. Lehenengoak, luzeak dira, erresistentzia mekaniko handikoak eta uretan gaizki disolbatzen dira, bigarrenak, aldiz, sekundarioa bertolesten da harilko itxura lortu arte.
3.GALDERA 2011ko UZTAILA
Aminoazidoak eta proteinak:
a) (0,5 puntu) Azaldu zertan diren berdinak eta zertan bereizten diren proteinetan dauden aminoazidoak. Irudikatu aminoazido baten egitura orokorra.
Aminoazido guztiek 4 lotura desberidn daukate; amina taldea, azido karboxiliko taldea, hidrogenoa eta erradikala. Aminoazido batetik bestera aldatzen dena erradikala da, 20 aminoazido desberdin sortuz
B) (0,5 puntu) Zer izen du proteinak eratzen dituen aminoazidoen arteko loturak? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?
Lotura mota horri, lotura peptidikoa deritze, eta amina talde baten eta azido karboxiliko baten artean gertatzen da, ur molekula bat kanporatuz. Lotura hori, proteinetan aurktiu daiteke, aminoazido batetik bestera. Aminoazidoak lotzean, bi badira, dipeptidoak sortzen dira, 12 inguru badira, oligopeptidoak, 60 baino gehiago badira polipeptidoak eta, azkenik, 100 baino gehiago elkartzen badira, proteinak sortzen dira.
c) (1 puntu) Zer dira proteina baten hirugarren eta laugarren mailako egiturak? Zeren mendeko dira egitura horiek? Arrazoitu erantzunak.
EGITURA TERTZIARIOA: Espazioan egiten den beste berrantolaketa bat da, non, proteinak edukiko dituen prpietateak zehazten diren. Egitura honetan, proteina harikarak edo globularrak sortu daitezke. Lehenengoak, luzeak dira, erresistentzia mekaniko handikoak eta uretan gaizki disolbatzen dira, bigarrenak, aldiz, sekundarioa bertolesten da harilko itxura lortu arte.
EGITURA KUATERNARIOA: Lotura mota desberdinen bidez, polipeptiko kate desberdinak konbinatzen dira. Esaterako, hemoglobina proteina sortzeko, 4 kate batzen dira, edo, intsulina sortzeko, 2.
4.GALDERA
(2 p.) 1. Irudian biomolekula baten atalak seinalatuta daude.
A) (0.5 p.) Marrazkitxo guztietan biomolekula berdina ageri da ala desberdinak dira?
Berdinak dira, nahiz eta, egitura desberdinetan aurkitu, biomolekulako argazki horiek proteinarenak dira
b (0.5 p.) Zer biomolekula da/dira ?
Proteina
C) (1 p.) Identifika itzazu (a)-tik (d)-ra arteko letrekin markatuta dauden egiturak
EGITURA PRIMARIOA: Aminoazidoen kopuruak eta segidak zehazten du
EGITURA SEKUNDARIOA: Egitura primarioaren espazioan egindako berrantolaketa bat da, berrantolaketa honetatik, 2 egitura sortu daitezke: Alfa helizea edo beta lamina. Bi egitura hauek lotura peptidikoetako erralikalen arteko hidrogeno loturengatik sortzen dira, helize edo zig-zag itxura hartuz.
EGITURA TERTZIARIOA: Espazioan egiten den beste berrantolaketa bat da, non, proteinak edukiko dituen prpietateak zehazten diren. Egitura honetan, proteina harikarak edo globularrak sortu daitezke. Lehenengoak, luzeak dira, erresistentzia mekaniko handikoak eta uretan gaizki disolbatzen dira, bigarrenak, aldiz, sekundarioa bertolesten da harilko itxura lortu arte.
EGITURA KUATERNARIOA: Lotura mota desberdinen bidez, polipeptiko kate desberdinak konbinatzen dira. Esaterako, hemoglobina proteina sortzeko, 4 kate batzen dira, edo, intsulina sortzeko, 2.
5.GALDERA 2012ko EKAINA
Ilea zaintzeko produktuei buruzko iragarki batean, arginina aipatzen da, eta honela deskribatzen da: "ilea hazteko funtsezko proteina". Hau da argininaren egitura:
a) (0,5 puntu)
Zer molekula mota da arginina
Esan zein diren molekula mota horren propietaterik garrantzitsuenak. Zer akats biokimiko du iragarkiaren deskripzioak?
Proteina bat da
B) (1 puntu) Zer dira proteinak? Esan zein diren proteinen oinarrizko ezaugarriak?
Proteina biomolekula bat da, eta aminoazidoz osatutako makromolekula bat da. Aminoazido horiek bata bestearekin lotura peptidikoz lotzen dira, proteina kate luze bat osatu arte
c) (0,5 puntu) Argininaren mota bereko bi molekula elkartzen direnean, zer lotura kimiko mota eratzen dute? Deskriba itzazu lotura mota horren ezaugarriak.
6.GALDERA 2012ko UZTAILA
a) (0,5 puntu)
Marraztu ezazu aminoazido baten egitura, eta adieraz ezazu zein diren haren talde funtzional bereizgarrienak.
Aminoazido guztiek 4 lotura desberidn daukate; amina taldea, azido karboxiliko taldea, hidrogenoa eta erradikala. Aminoazido batetik bestera aldatzen dena erradikala da, 20 aminoazido desberdin sortuz.
b) (0,5 puntu)
Adieraz ezazu zenbat aminoazido mota agertzen diren proteinetan, eta aipa itzazu ezagutzen dituzunen izenak. Zer dira aminoazido esentzialak? Aipa ezazu gizakientzat esentziala den aminoazidoren baten izena.
Guztira, naturan, 20 aminoazido aurkitu daitezke, beraien erradikalagatik desberdinduak. Esate baterako, glizina edo glutamina. Aminoazido horietako batzuk esentzialak dira, horrek esan nahi du, dieta bidez lortu behar ditugula, horietako bat, leuzina.
c) (0,5 puntu) Bi aminoazido kimikoki lotzen direnean, zer molekula mota sortzen dira eta zer lotura mota eratzen da? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?
Lotura mota horri, lotura peptidikoa deritze, eta amina talde baten eta azido karboxiliko baten artean gertatzen da, ur molekula bat kanporatuz. Lotura hori, proteinetan aurktiu daiteke, aminoazido batetik bestera. Aminoazidoak lotzean, kasu honetan bezala, bi badira, dipeptidoak sortuko liratezke.
D) (0,5 puntu) Zer izen dute ehunka aminoazidoz osatutako makromolekulek, eta zer funtzio betetzen dituzte?
Proteinak dira, eta askotariko funtzioak eduki dezakete, besteak beste, funtzio erregulatzailea (garraioa, entzimak, sistema immunologikoa) edo baita egitura-funtzioa.
7.GALDERA Uztaila 16
Proteinen egitura eta funtzioa:
a)(1 puntu) Adierazi zer konposizio kimiko duten eta nola dauden antolatuta. Azaltzen laguntzeko, erabili marrazki edo eskemak. Adierazi, labur, zer egitura izan ditzaketen proteinek.
Proteina biomolekula bat da, eta aminoazidoz osatutako makromolekula bat da. Aminoazido horiek bata bestearekin lotura peptidikoz lotzen dira, proteina kate luze bat osatu arte.
EGITURA PRIMARIOA: Aminoazidoen kopuruak eta segidak zehazten du
EGITURA SEKUNDARIOA: Egitura primarioaren espazioan egindako berrantolaketa bat da, berrantolaketa honetatik, 2 egitura sortu daitezke: Alfa helizea edo beta lamina. Bi egitura hauek lotura peptidikoetako erralikalen arteko hidrogeno loturengatik sortzen dira, helize edo zig-zag itxura hartuz.
EGITURA TERTZIARIOA: Espazioan egiten den beste berrantolaketa bat da, non, proteinak edukiko dituen propietateak zehazten diren. Egitura honetan, proteina harikarak edo globularrak sortu daitezke. Lehenengoak, luzeak dira, erresistentzia mekaniko handikoak eta uretan gaizki disolbatzen dira, bigarrenak, aldiz, sekundarioa bertolesten da harilko itxura lortu arte.
EGITURA KUATERNARIOA: Lotura mota desberdinen bidez, polipeptiko kate desberdinak konbinatzen dira. Esaterako, hemoglobina proteina sortzeko, 4 kate batzen dira, edo, intsulina sortzeko, 2.
b) (0,5 puntu) Nola bereizi proteina globular baten eta zuntz-proteina baten artean. Jarri bi proteina moten adibideren bat, eta adierazi zer funtzio dituen mota bakoitzak.
Proteina harikarak, luzeak dira, erresistentzia mekaniko handikoak eta uretan gaizki disolbatzen dira, proteina globularretan, aldiz, egitura sekundarioa bertolesten joaten da harilko itxura lortu arte. Lehenengoaren adibide, keratina eduki dezakegu eta bigarrenaren adibide, hemoglobina.
c) (0,5 puntu) Adierazi zer den proteinen desnaturalizazioa eta zer eragilek eragin dezaketen desnaturalizazioa.
Proteinaren desnaturalizazioan, proteinaren konformazioa aldatzen da, hau da, aminoazido sekuentzia ez da aldatzen, baina, konformazioa aldatzen denez, proteinak bere funtzioa galtzen du. Hala ere, kasu batzuetan itzulgarria zizan daiteke, proteina birnaturalizatuz.
Desnaturalizazioa eragin dezaketen faktoreak honakoak izan daitezke:
Tenperatura igoera bortitzak
PH aldaketak
Disoluzioaren kontzentrazioa aldaketa (polaritatea, karga,...)
8. GALDERA. Ekaina 17
Aminoazidoak eta proteinak:
a) (0,5 puntu) Marraztu ezazu aminoazido baten egitura orokorra. Adieraz ezazu zer talde funtzional dituzten aminoazido guztiek.
Aminoazido guztiek 4 lotura desberdin daukate; amina taldea, azido karboxiliko taldea, hidrogenoa eta erradikala. Aminoazido batetik bestera aldatzen dena erradikala da, 20 aminoazido desberdin sortuz.
B) (0,5 puntu) Zer izen du aminoazidoen arteko loturak? Zer ezaugarri ditu lotura horrek?
Aminoazidoen arteko lotura, lotura peptidikoa da eta aminoazido baten amina taldea bestea aminoazido baten azido karboxiliko batekin lotzen du, ur molekula bat kanporatuz.
C) (1 puntu) Zer dira proteina baten hirugarren eta laugarren mailako egiturak? Zeren mende daude egitura horiek
EGITURA TERTZIARIOA: Espazioan egiten den beste berrantolaketa bat da, non, proteinak edukiko dituen propietateak zehazten diren. Egitura honetan, proteina harikarak edo globularrak sortu daitezke. Lehenengoak, luzeak dira, erresistentzia mekaniko handikoak eta uretan gaizki disolbatzen dira, bigarrenak, aldiz, sekundarioa bertolesten da harilko itxura lortu arte.
EGITURA KUATERNARIOA: Lotura mota desberdinen bidez, polipeptiko kate desberdinak konbinatzen dira. Esaterako, hemoglobina proteina sortzeko, 4 kate batzen dira, edo, intsulina sortzeko, 2.
9 GALDERA 2018ko EKAINA
Aminoazidoak:
a) (0,75 puntu) Marraztu ezazu aminoazido baten egitura, eta esan ezazu zein diren haren talde funtzional adierazgarrienak.
Aminoazido guztiek 4 lotura desberdin daukate; amina taldea, azido karboxiliko taldea, hidrogenoa eta erradikala. Aminoazido batetik bestera aldatzen dena erradikala da, 20 aminoazido desberdin sortuz.
b) (0,5 puntu). Adieraz ezazu zenbat aminoazido desberdin agertzen diren proteinetan, eta aipa itzazu ezagutzen dituzunen izenak. Zer dira aminoazido esentzialak?
Proteinetan 20 aminoazido mota desberdin agertu daitezke, guztiak desberdinak beraien erradikalagatik. Esaterako, glizina edo glutamina. Aminoazido horietako batzuk esentzialak dira, eta horrek esan nahi du, dieta bidez lortu behar ditugula, adibidez, lisina.
c) (0,75 puntu) Bi aminoazido kimikoki lotzen direnean, zer molekula mota sortzen dira eta zer lotura mota eratzen da? Zer ezaugarri ditu lotura horrek? Zer izen dute ehunka aminoazidoz osatutako makromolekulek?
Lotura mota horri, lotura peptidikoa deritze, eta amina talde baten eta azido karboxiliko baten artean gertatzen da, ur molekula bat kanporatuz. Lotura hori, proteinetan aurktiu daiteke, aminoazido batetik bestera. Aminoazidoak lotzean, kasu honetan bezala, bi badira, dipeptidoak sortuko liratezke, baina ehunka aminoazido lotzean, proteina deituko kate luze bat lortuko genuke.
10. GALDERA 19ko Uztaila
Irudian hiru biomolekularen egiturak erakusten dira:
A) (1 puntu) Zer biomolekula mota dira eta zein beste makromolekularen parte dira?
3 biomolekula horiek aminoazidoak dira eta horiek bata bestearekin lotuz, proteina deituriko kate luze bat lortuko genuke.
B) (0,5 puntu) Zer propietate komun dituzte 3 molekulek?
3 biomolekula horiek, esan bezala, aminoazidoak dira etaaminoazido guztiek 4 lotura desberdin daukate; amina taldea, azido karboxiliko taldea, hidrogenoa eta erradikala. Aminoazido batetik bestera aldatzen dena erradikala da, 20 aminoazido desberdin sortuz.
C) (0,5 puntu) Zer talde funtzional aurkezten dute eta zer lotura mota eratzen dute polimerizatzeko?
Talde funtzionalak, amina eta azido karboxilikoa izango liratezke. Eta polimerizatzeko orduan, lotura peptidikoa erabiltzen dute.
AZIDO NUKLEIKOAK
1. GALDERA. 2011ko EKAINA - 2012ko UZTAILA
A) (1 puntu) Zer nolako molekula mota adierazten du aldameneko irudiak? Duen egitura eta konposaketa zehaztu
Transferentziako RNA → RNAt molekulak zelularen RNA guztiaren % 15 dira eta zitoplasman daude, molekula barreiatu gisa. Haien funtzioa aminoazido espezifikoak erribosometara eramatea da; alegia, proteinak sintetizatzen diren lekura. Egituraren aldetik gehien aztertu den RNA mota da transferentziakoa; izan ere, badakigu 50 RNAt motaren base segida osoa zehatz-mehatz nolakoa den.
RNAt mota guztiek base konposizio desberdinak dituzte, baina ezaugarri komun bat dute guztiek: base nagusiez gain (A, G, C eta U), haien konposizioaren %10, gutxi gorabehera, base bitxi edo txikiak dira.
Horrez gain, RNAt mota guztiek dute guaninaren nukleotidoa amaierako 5’ muturrean, eta 3’ muturrean –hots, aminoazidoa elkartzen den muturrean–, berriz, C-C-A segida.
RNAt-ren zenbait eremuk egitura sekundarioa dute; izan ere, base osagarrien
segidak dituzte, eta base osagarri horiek elkartu eta helize bikoitza osa dezakete. Elkartzen ez diren baseen eremuek, berriz, itxura kiribila hartzen dute, hirusta hosto baten modukoa.
b) (1 puntu) Nolako funtzioa duten molekula mota hauek zelularen metabolismoan? 1 eta 2 zenbakiez adierazitako zonaldeek duten papera argitu.
1 antikodon adarra eta 2 aminoazido adarra
A. Rich eta S. Kim zientzialariek RNAt-ren kristalak aztertu zituzten, X izpien difrakzioaren bidez. Azterketa horiei esker, RNAt-ren egitura tertziarioari buruzko datuak lortu zituzten. Molekula
L forman tolestuta dago; antikodon adarra mutur batean dago, eta aminoazido adarra, bestean. RNA mota guztiek ezaugarri molekular partikularrak dituzte,pisu molekularrari eta haiek osatzen dituzten nukleotidoen kopuruari dagokienez. Horrenbestez, transferentziako RNA (RNAt) nukleotido kopuru txiki samarrez osatuta dago (75 eta 90 bitartean); erribosomak osatzen dituzten RNA molekulak (RNAr) lau motatakoak dira,horiek guztiak oso zehaztuak (100, 150, 2.000 eta 5.000); eta RNAm-k oso nukleotido kopuru aldagarria du (75 eta 3.000 bitartean). RNA mota bakoitzak duen funtzioarekin lotuta dago hori: egitura funtzioa duen RNAk –esaterako, erribosomikoak eta transferentziakoak oso tamaina molekular zehatza du-. Alabaina, RNA mezularia alegia, DNAren informazio genetikoa garraiatzen duena hainbat tamainatakoa izan daiteke, informazio horrek behar duen nukleotido kopuruaren arabera.
2. GALDERA
(2 p.) 2. Irudian hiru biomolekularen egiturak ageri dira.
A) (1 p.) Zer motatako biomolekula generikoak dira, eta zer beste makromolekuletan hartzen dute parte?
Pirimidikoak dira, bertan Zitosina (Z), Timina (T) eta Uraziloa (U) dago, eta beste makromolekulak purikoak dira, Adenina (A) eta guanina (G)
B) (1 p.) Zer propietate komun dituzte biomolekula horiek?
5 karbonoko monosakarido bat (pentosa
) → Erribosa [Erribonukleotidoak (RNAren monomeroak) osatzen ditu] eta 2 desoxirribosa [Desoxirribonukleotidoak (DNAren monomeroak) osatzen ditu] Base nitrogenatu bat. Molekula ziklikoak dira, bi eraztun basikotatik sortuak. Eraztun bat purinarena da, bestea pirimidinarena. Eta azido fosforiko bat.
Nukleotido bat sortzeko, pentosa eta base nitrogenatua elkartzen dira,
N-glukosidiko lotura baten bidez.
4. GALDERA Uztaila 13
Hedabideek alarma piztu dute gizartean, berriki zaldien DNA agertu baita hanburgesetan eta beste elikagai batzuetan, nahiz eta etiketan behikia dela adierazi.
A) (0,5 puntu) Adieraz ezazu, marrazkiak erabiliz, nolakoak diren DNAren egitura
primarioa (edo sekuentzia) eta egitura sekundarioa.
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu zer den nukleosido bat eta nukleotido bat, eta zer molekulaz osatuta dauden. Adieraz ezazu zer lotura mota ezartzen diren nukleotido bat osatzen duten molekulen artean.
Nukleosidoa → Pentosan 1’ posizioan dagoen karbonoaren eta base nitrogenatu pirimidinikoetan 1 posizioan edo base nitrogenatu purikoetan 9 posizioan dagoen nitrogenoaren artean sortzen da lotura
Nukleotido → Energia transferitzen duten molekulak dira; batez ere,
ATP (adenosin-5 ́-trifosfatoa
). Trifosfato nukleotidoek lotura hidrolizagarriak dituzte, eta horiek fosfato ez-organikoa eta zelulak erabiltzeko moduko energia askatzen dute. Erreakzioa itzulgarria da; beraz, zelulen metabolismoan askatutako energiak ATP sortzea eragin dezake.
N-glukosidiko lotura
c) (1 puntu) Bizidun guztien DNA nukleotido berek osatuta badago, nola bereizten da, orduan, zaldien DNA behien DNAtik? Arrazoitu erantzuna.
5. GALDERA
(2p) Ondoko irudiak egitura zelular berezi bat erakusten du.
a) (0,5p) Zer da irudian ageri den egitura hori? Zer zelula motetan agertzen da egitura hori, eta non kokatzen da zelularen barruan?
Kromatina. Zelula eukariotoetan DNA nukleoan egoten da. Bertan sartzeko bere baitan tolestu eta konprimitzen da. Prozesu horretan DNAren helize bikoitza eta proteinek (bereziki histonek) hartzen dute parte. Konpresio mailaren arabera kromatinak egitura desberdinak hartzen ditu : perla idunekoa, solenoidea, eukromatina, heterokromatina eta zelula bikoizten denean soilik kromatida eta kromosoma.
B) (1p) Zer dira 1, 2, 3 eta 4 zenbakiek adierazten dituzten egiturak?
1 DNA-ren helize bikoitza, 2 nuklosoma edo DNA, 3 Histona H1 eta 4 kromosoma
C) (0,5p) Egitura zelular iraunkorra da irudiak erakusten duen hori (beti horrela ikusten dena, alegia)
6. GALDERA 2018ko UZTAILA
DNA eta RNA:
A) (1 puntu) Adieraz ezazu zein den DNAren lehen eta bigarren mailako egitura
Erabili eskema edo marrazkiak zure azalpenari laguntzeko.
DNA-ren egitura primarioa →
Base nitrogenatuen sekuentzia
5’-T-A-T-A-G-C-G-3’ → honek esaten dit nukleotikoak nola dauden kokatuta. Lehenengo timina, gero adenina…
Egitura primarioa desoxirribonukleotidoen segidaren araberakoa da. Polidesoxirribosa-fosfatoaren eskeletoa DNA molekula guztietan berdina denez, honetan oinarrituko da molekulen arteko desberdintasuna: molekula bakoitzean, desberdina izango da base nitrogenatuek polidesoxirribosa-fosfatoaren eskeletoan duten segida. OSO GARRANTZITSUA DA, izan ere, Segida horretan dago, hain zuzen, proteinak sintetizatzeko informazioa.
DNA-ren egitura sekundarioa →
WATSON-EN ETA CRICK-EN HELIZE BIKOITZAREN EREDUA (SEKUENTZIA HORREK ESPAZIOAN ZE FORMA ARTZEN DUTE). Watson eta Cricken eredua Biologiako gertaerarik garrantzitsuenetako bat da.Hauek dira eredu horren alderdi nagusiak:
DNA molekula bi polinukleotido katez osatuta dago, eta kate bakoitzak 5’ muturra du hasieran, eta 3 ́ muturra, amaieran (5’ “ 3’).
Bi kateak antiparaleloak dira; hau da, kontrako noranzkoa dute
Kate bakoitzak helize dextrogiroa osatzen du, eta biak elkarren inguruan kiribiltzen dira; horrela sortzen dute helize bikoitza.
Kateen pentosa-fosfato ardatzak periferikoki antolatzen dira; hau da, eskailera kiribil baten eskubandaren moduan jartzen dira. Baseak, berriz, barrualderantz jartzen dira, elkartzut; alegia, eskaileraren mailen antzera.
Helize bikoitzek lodiera bera dute beti. Beraz, derrigorrez, base puriko batek eta base pirimidiniko batek elkartu behar dute helize bikoitz bakoitzean; hain zuzen ere, hauek izan behar dute loturek: A-T eta G-C. Elkarketa hori DNAren base konposizioarekin bat dator, eta elkartutako baseen artean ahalik hidrogeno lotura gehien sortzeko aukera ematen du (hiru hidrogeno lotura C = G parerako, eta bi lotura, A = T parerako).
Aurrekoaren ondorioz, kate baten baseen ordenak beste katearen baseena baldintzatzen du; hau da, osagarriak dira.
Helize bikoitzaren egitura honela egonkortzen da: alde batetik, base osa-
garrien pareen artean hidrogeno loturak (egonkortasuna elize bikoitzari )
sortzen direlako, eta, bestetik, helizearen barruan pilatutako baseen artean interakzio elektrostatikoak eta hidrofobikoak gertatzen direlako. Pentosaren eta karga negatiboko fosfato taldeen hondar polarrak kanpoaldean geratzen dira, eta molekula anionikoa (molekulek karga negatiboa)izatea eragiten dute. Horren ondorioz, are gehiago egonkortzen da
helizea, molekulen eta proteina basikoen (histonekin adibidez) artean interakzio elektronikoak gertatzen baitira. (karga ezberdinak (+/-)
B) (0,75 puntu) Egiturari eta konposizioari dagokienez, zein dira DNAren eta RNAren arteko desberdintasunak?
RNA kantitatea DNA kantitatea baino askoz handiagoa da. Batik bat, adenina, guanina, zitosina eta uraziloaren erribonukleotidoak elkartzean sortutako polimeroak dira RNA molekulak.
7. GALDERA 2018ko UZTAILA
Nukleosidoak eta nukleotidoak:
A) (0,75 puntu) Marraztu itzazu nukleosido baten egitura eta nukleotido batena
Zertan desberdintzen dira bi konposatu horiek?
Nukleosidoa → Pentosan 1’ posizioan dagoen karbonoaren eta base nitrogenatu pirimidinikoetan 1 posizioan edo base nitrogenatu purikoetan 9 posizioan dagoen nitrogenoaren artean sortzen da lotura
Nukleotido → Energia transferitzen duten molekulak dira; batez ere,
ATP (adenosin-5 ́-trifosfatoa
). Trifosfato nukleotidoek lotura hidrolizagarriak dituzte, eta horiek fosfato ez-organikoa eta zelulak erabiltzeko moduko energia askatzen dute. Erreakzioa itzulgarria da; beraz, zelulen metabolismoan askatutako energiak ATP sortzea eragin dezake.
N-glukosidiko lotura
b) (0,75 puntu) Zer funtzio betetzen dute base puriko eta pirimidinikoek konposatuhorietan? Aipatu itzazu base horien adi bide batzuk.
Nukleotido bat sortzeko, pentosa eta base nitrogenatua elkartzen dira,
N-glukosidiko lotura baten bidez.
Pentosan 1’ posizioan dagoen karbonoaren eta base nitrogenatu pirimidinikoetan 1 posizioan edo base nitrogenatu purikoetan 9 posizioan dagoen nitrogenoaren artean sortzen da lotura hori. Konposatuari nukleosidoa deitzen zaio.
C) (0,25 puntu) Zer erlazio du ATPak nukleotidoetako batekin? Arrazoitu zure erantzuna
Zenbait nukleotido energia transferitzen duten molekulak dira; batez ere,
ATP (adenosin-5 ́-trifosfatoa
). Trifosfato nukleotidoek lotura hidrolizagarriak dituzte, eta horiek fosfato ez-organikoa eta zelulak erabiltzeko moduko energia askatzen dute. Erreakzioa itzulgarria da; beraz, zelulen metabolismoan askatutako energiak ATP sortzea eragin dezake.
D) (0,25 puntu) Zer makromolekula mota lor daitezke nukleotidoen polimerizaziotik?
Polinukleotidoen erdiko ardatzak egitura hau du: fosfatoa-pentosa-fosfatoa-pentosa. Ardatz horretatik, 1’ karbonoarekin lotutako baseak irteten dira, albo kate gisa. Azido nukleikoko kate baten nukleotidoen segida lineala letra bidezko kode batez laburtzen da. Kodean, 5’ muturra jartzen da ezkerraldean, eta 3’ muturra, eskuinaldean: 5 ́-A-T-T-A-C-G-C-3 ́.
Bi polinukleotido mota daude : DNA ; desoxirribonukleotidoz osatua eta RNA ; erribonukleotidoz osatuta
3. GALDERA 2014 Uztaila
A, B eta C eskemek biomolekula askoz handiago batzuen zatiak irudikatzen dituzte.
A) (0,5 puntu) Identifika ezazu zer biomolekula mota den haietako bakoitza
A aminoazidoa, B azido nukleikoa eta c glukogenoa
B) (0,5 puntu) Zer molekula bakun dira molekula konplexu horietako bakoitza osatzen dutenak?
c) (0,5 puntu) Zer lotura mota eratzen dira A eta C makromolekulak sortzeko elkartzen diren molekula bakunen artean?
D) (0,5 puntu) Azaldu itzazu, laburki, zer funtzio betetzen dituzten zeluletan A, B eta C makromolekulek
Aminoazidoa→ Aminoazidoak protidoen monomeroak dira
Egitura kimiko orokor berdina dute guztiek :
Α karbono asimetriko bati lau talde desberdin lotzen zaizkio
Azido karboxilo taldea bat
Amino taldea bat
Hidrogeno bat
Erradikal talde bat. Erradikala da aminoazido bakoitzean desberdina den talde bakarra. Natura aminoazido asko bada ere, protidoak osatzeko 20 aminoazido ezberdin erabiltzen dira.
Azido nukleikoa → Azido nukleikoek izaki bizidun guztien material genetikoa osatzen dute, eta, hori dela eta, bizitzarako ezinbesteko molekulak dira.
Azido nukleikoak azido desoxirribonukleikoa (DNA)
eta azido erribonukleikoa (RNA)
Nukleotidoen polimeroak dira
Glukogenoa→ Almidoiaren antzekoa da, baina animalietan dago; hau da, gure glukosa erreserba
nagusia da. Ornodunetan, gibeleko eta muskuluetako zeluletan dago, batik bat. Bitxikeria gisa, zenbait onddok ere badute. Amilopektinaren antzeko egitura du, baina adarkadura gehiago ditu, eta, horrez gain, adarkadura horiek txikiagoak dira.
4. GALDERA 2015 Ekaina
Irudian, eskematikoki 3 biomolekula mota erakusten dira.
A) (0,5 puntu) Identifika itzazu molekula motak. Zer talde funtzionali dagozkie?
A proteina bat, B glukosa eta C azido nukleikoa
b) (0,5 puntu) Adieraz ezazu kasu bakoitzean zer makromolekula sortzen diren molekula sinple hauekin. Zer lotura kimiko sortzen dira molekula hauek elkartzeko?
Proteina lotura peptidikoa , Glusokan lotura hemiazetala eta azido nukleikoan N-glukosidiko
c) (1 puntu) Azal ezazu laburki (c) motako molekulak lotzerakoan sortzen diren makromolekulen funtzioak. Arrazoitu erantzuna.
Pentosan 1’ posizioan dagoen karbonoaren eta base nitrogenatu pirimidinikoetan 1 posizioan edo base nitrogenatu purikoetan 9 posizioan dagoen nitrogenoaren artean sortzen da lotura hori. Konposatuari nukleosidoa deitzen zaio.
Ondoriozta daitekeenez, 8 nukleosido sor daitezke. Horietako 4 erribosaz (adenosina, guanosina, zitidina eta uridina) osatuta daude, eta gainerakoak, desoxirribosaz (desoxiadenosina, desoxiguanosina, desoxizitidina eta desoxi-timidina).
Nukleotidoa sortzeko :
Azido fosforikoa eta nukleosidoa elkartzen dira, pentosa-ren 5’ posizioko karbonotik
Fosfoester lotura baten bidez
Ur molekula bat galtzen da
Guztira, 8 nukleotido mota sortzen dira
9.- GALDERA : Uztaila 16
Molekula sinpleei dagokienez:
a)(0,5 puntu) Defini ezazu termino hauen esanahia: monosakarido, aldosa, zetosa, pentosa eta hexosa. Arrazoitu zure erantzunak.
Monosakarido→ karbono hidratoen monomeroak dira. Disakaridoen antzera azukretzeko gaitasuna dute eta uretan disolbatzen dira.
Aldosa → aldehido taldea duen monosakaridoa da, Cn(H
2
O)n formula duena. Aldosa sinpleena glizeraldehidoa da, 3 karbono besterik ez duena.
Zetosa →
Zetosa zetona taldea duen monosakaridoa da. Zetona hori 2. Karbonoan dago eskuarki.
Zetosa sinpleena dihidroxiazetona da, 3 karbono besterik ez duena. Substantzia horrek ez du aktibitate optikorik, bere molekulan karbono asimetrikorik ez dagoelako.
Fruktosa eta erribulosa, besteak beste, zetosak dira
Pentosa → molekula bakoitzean bost karbono atomo dituzten azukreen genero izena da. Beren formula enpirikoa C5H10O5 da.
Hexosa → sei karbono atomodun monosakarido bat da, C5H10O5 formula duena. Hexosak beren talde funtzionalaren arabera sailkatzen dira: aldohexosek karbonodun katearen 1. Posizioan aldehido talde bat dute eta zetohexosek aldiz 2. Posizioan zetona talde bat.
b)(0,5 puntu) Defini ezazu termino hauen esanahia: dipeptido, aminoazido, lotura peptidiko. Arrazoitu zure erantzunak.
Dipeptido → bi aminoazidoen arteko lotura kimikoa
Aminoazido →
Aminoazidoa amino taldeaz (NH
2
) eta karboxilo taldeaz (-COOH) osaturiko gai elkartua da eta proteinak osatzen dituzten monomeroei deritze
Lotura peptidiko → Aminoazidoen arteko lotura kimikoa.Bi aminoazidoen artean sortzen den lotura kobalentea eta oso egonkorra da. Aminoazido baten α-karboxilo bat hurrengo aminoazidoaren α-amino taldearekin elkartzen da erreakzioan ur molekula bat askatuz.
c) (0,5 puntu) Defini ezazu termino hauen esanahia: gantz-azido, glizerol, triglizerido eta fosfolipido. Arrazoitu zure erantzunak.
Gantz azidoa → kate hidrokarbonatu lineal luzea duten molekula organiko lipidikoak dira, katearen muturrean karboxilo taldea (-COOH) dutenak. Gehienek karbono-kopuru bikoitia dute.
Glizerol → hiru hidroxilo talde (-OH) dituen alkohola da, (C
3H
8
O
3
) formula duena
Triglizerol → glizerinaren eta gantz-azidozko hiru molekulen arteko esterizazioaz sortutako lipidoa da. Izaki bizidunen gantz gehienak dira triglizeridoak. Ornodunek gibeleko eta gantz ehunaren zeluletan sintetizatzen dituzte triglizeridoak; goi mailako landareek ere sintetizatzen dituzte
Fosfolipido → zelula mintzen osagai garrantzitsuak diren biomolekulak dira. Fosfato taldea duten lipido saponifikagarriak dira.
d) (0,5 puntu) Defini ezazu termino hauen esanahia: base puriko, base pirimidiniko,nukleosido, nukleotido eta polinukleotido. Arrazoitu zure erantzunak.
Base purikoa → konposatu organiko heterozikliko, aromatiko bat da, pirimidina eraztun bat eta imidazol eraztun baten elkarketaz sotua. Nitrogenodun konposaturik ohikoenak dira naturan. Purinek eta pirimidinek nitrogenodun oinarriak osatzen dituzten, nukleotidoak barne.
Base pirimidinikoa → bentzenoaren eta piridinaren antzeko konposatu organikoa da (C
4H
4N
2
). Egituran hexagono-eraztun bat duen konposatu heterozikliko organikoa da
Pirimidina-mota asko dago, eta deribatu ugari eratzen dituzte. Guztiak izaki bizietan aurkitzen dira
Nukleosidoa → base nitrogenatu baten eta pentosa baten arteko lotura kimikoz eratua den molekula organikoa da. Basea purikoa edo pirimidikoa izan daiteke, eta pentosa erribosa edo desoxirribosa; horren arabera, erribonukleosidoak edo desoxirribonukleosidoak eratzen dira.
Nukleotidoa →
Nukleotidoa molekula organikoa da, pentosaz, base nitrogenatuz eta azido fosforikoz osatua.
Nukleotidoak azido nukleikoen (DNA eta RNA) oinarrizko osagaiak dira. Nukleotidoen polimerizazioak, hain zuzen, azido nukleikoak eratzen ditu.
Polinukleotidoa → Polimero molekula organiko bat da, kobalente adarkatuko katetik zatorrena. AND eta RNA polinukleotidoen adibide batzuk dira.