Prezipitazioak, Higadura eta Sedimentazioa: Ibaiak, Uharrak eta Isurketa-urak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

Prezipitazioak

Hodeietatik erortzen den ur likido edo solidoa da. Aire beroa eremu hotzetara heltzen bada, lurruna kondentsatu egiten da eta hodeiak sortzen dira. Hodeiak eremu hotzetara doaz eta ur-tantak hazi eta pisua hartzen dute. Aireak ur-tantei eusteko indarra ez duenez, lurrera jausten dira tantak, euri, elur edo kazkabar moduan.

Higadura

Uraren edo/eta haizearen eraginez arrokak gastatzea edo haustea da.

  • Askatzea: Urak edo haize lasterrak arroka partikulak askatzea.
  • Urratzea: Urak eta haizeak daramaten partikula solidoek arrokaren gainazala jotzen dute, eta arroka higatzen da.
  • Garraioa: Partikulak tokiz aldatzea.
  • Garraio kimikoa: Partikulak uretan disolbatuta.
  • Garraio fisikoa: Urak eta aireak arrastaka, biraka, saltoka, flotatuz.
  • Bat-bateko sedimentazioa: Tamaina guztietakoak batera pilatzen dira.
  • Pixkanakako sedimentazioa: Handienak lehenengo pilatzen dira, eta ondoren txikiagoak.
  • Termoklastismoa: Tenperatura aldaketa zakarren ondorio dira.
  • Krioklastismoa: Arroka barruan ura sartzen da, ondoren ur hori izoztu egiten da, eta azkenik, arroka apurtu egiten da.

Sestra Kurbak eta Diagenesia

  • Sestra kurbak: Altitude bereko puntuek eratzen duten lerroak dira.
  • Distantziakidetasuna: Bi kurben arteko desnibela da.
  • Trinkotzea: Tarteak txikitu eta ura kanporatu.
  • Zimentazioa: Mineralak hauspeatu.
  • Diagenesia: Tenperatura eta presioa handitu, eta horrela aldaketak sortzen dira arrokan.

Kanpo-eragile geologikoek higatu eta garraiatutako partikulak beste toki batzuetara jalkitzen eta metatzen dira. Sedimentuek, elkarren gainean horizontalki jartzen dira, eta geruzak edo estratuak eratzen dituzte. Azpiko geruzak gainekoak baino zaharragoak izaten dira.

Sedimentuak pilatzen diren tokiei sedimentazio-arroak deitzen zaie.

Ibaiak

Ubide finkoetatik eta etengabe igarotzen diren ur-korronteak dira.

  • Goi-ibilgua: Higadura da nagusi, lurrak aldapa asko dituelako, eta ura abiadura handian eta indar handirekin higitzen da. Ibai-haranak daude, V formakoak. Haitzarteak, arroilak edo jentilen pertzak ere badaude.
  • Tarteko-ibilgua: Uraren abiadura eta indarra txikiagoak dira, eta materialak garraiatzen ditu. Meandroak daude, hau da, bihurguneak. Alubioi-terrazak ere daude, ibaiaren bi aldeetan pilatzen diren sedimentuak.
  • Behe-ibilgua: Ura polikiago doa, eta sedimentazioa gertatzen da. Deltak sortzen dira, eta estuarioak ere.

Uharrak

Ubide berberetik baina batzuetan pasatzen diren ur-lasterrak dira. Eurite edo lur-urtze sasoian agertzen dira.

  • Harrera-arroa: Maldak nahiko aldapatsuak dira, eta higadura bortitza.
  • Hustubideak: Garraioa da nagusi, eta ubidearen ondoan higadura gertatzen da.
  • Deiekzio-konoa: Sedimentazioa da nagusi.

Isurketa-urak

Aldi batez eta ubide finkorik gabe igarotzen diren ur-lasterrak dira.

Euriaren eta lur-urtzeetako ura lurrak xurga dezakeena baino ugariagoa denean, eta lurra oso maldatsua denean, ura lurrazalaren gainetik igarotzen da. Higadura izugarria eragiten dute. Adibidez: Lubakiak, lur-piramideak edo sorginen tximiniak.

Entradas relacionadas: