Poesia soziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,55 KB

ERROMANTIZISMOA


  • Abertzaletasuna, kristautasuna eta Erdi Aroaren zaletasuna: Euskal Herriaren historia, kultura eta hizkuntza zaindu beharra sentitu, herri literaturari garrantzia.

  • “Ni”a eta gizabanakoa ardatz, sentimenduak landu eta gai dramatikoak zabaldu.

  • Bertsolaritzaren mugan mugitzen dira poetak; egileak bertsolaritzat nahi poetatzat hartu izan dira.

ADIBIDEAK

  • Bilintx, “Kontzezirentzat

  • J.B. Elizanburu, “Ikusten duzu goizean

  • J.M. Iparragirre, “Gazte gaztetatikan

  • Xenpelar

  • P.M. Otaño

SINBOLISMOA

  • Bertsolaritzako betiko moldeak alde batera utzi eta molde berriak erabiltzen hasten dira.

  • Hizkuntza-maila jasoa (poesia kultua).

  • Sinboloak eta metaforak erabiltzen zituzten.

  • Olerkiei musikaltasuna eman nahi da, musika eta literaturaren arteko jokoa lortu nahian.

  • Heriotzarekiko larridura zuten gaitzat

  • Abertzaletasuna eta euskararen aldeko kezka presente dago.

ADIBIDEAK


  • Lizardi, “Urte-giroak ene begian” , “Bultzi leihotik

  • Lauaxeta “Mendigoxaliarena

ABANGOARDIAK

  • -Artea jolastzat hartzen dute, eta esperimentazioa bilatzen.

  • Gizartearen molde estetikak aldatu nahi dituzte, betiko moldeetatik ihes eginez.

  • Poetak mundu berriak sortu nahi ditu hitzarekin eta poemen itxura tipografikoarekin.

  • Poesia sentimentalari uko egiten diote, eta nitasunaren agerpenak barregarritzat jotzen.

ADIBIDEAK

  • J.A. Artze, “Zure askatasunagatik”, “Txoria txori”, “Txori txikia

POESIA SOZIALA

  • Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi diote.

  • Egoera politiko eta soziala salatzen dute:1) nekazari eta langile industrialen egoera; 2) agintarien kontzientzia moralaren hutsunea.

ADIBIDEAK

  • G. Aresti, “Nire aitaren etxea”, “Apur dezagun katea”, “Egia bat esateagatik

  • D. Landart “ Bihar

  • B. Gandiaga, “Lurra hartu dut esku artean

SURREALISMOA

  • Gizakiaren kezka existentzialak berreskuratu eta gaitzat hartu. Askatasunaren gaia lantzen dute gehien.

  • Teknika berriak erabili gaiei trataera berriak emateko:1) idazkera automatikoa, 2) irudi eta metaforak pilatu, lotura logikoi ihes eginez.

  • Euskal poetek surrealismo kontrolatua egin izan dute.


ADIBIDEAK

  • Bernardo Atxaga, Etiopia

  • J. Sarrionandia Pott banda

Entradas relacionadas: