Poesia Epikoa: Narrazio Heroikoak Bertsotan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB

POESIA EPIKOA narrazio heroikoak bertsotan biltzen dituen genero literarioa da. Poesia epiko latindarra greziar epika oinarritzat hartu zuen, baina jasoagoa da eta idatzita konpozatzen da.

Virgilio (K.a. I) Erromako poeta nazionala zen. Errepublika garaian bizi zena, Augustoren garaian. Augustoren ideal politikoak defendatu nahi zituen. 0bra hauen egilea: Bukolikoa, Georgikoak eta Eneida (latinezko poema epiko gorena). Virgilio Erromaren epopeia idatzi nahi zuen (Eneida) jatorri mitologikotik abiatuz Erromako familia zaharrenak Eneas eta Venusekin konektatuta zeudela frogatzeko idatzi zuen poema. Virgiloren Eneidan Homeroren obretan ez dagoen abertzaletasuna topatu dezakegu. Lehenengo sei liburuetan Homeroren Odisea hartu zuen eredu eta azken seietan Iliada erabili zuen eredu gisa.

Marko Anneo Lukano (K.o. 1) poeta latindarra izan zen, Seneka filosofoaren iloba.Errepublika garaian bizi izan zen, Neronen garaian. Bere buruaz beste egin zuen 25 urteekin. Beraz amaitu gabe utzi zuen Pharsalia, Zesar eta Ponpeioren arteko Gerra Zibilari buruz egindako 10 liburu. Heroi falta ikusten da poeman. Lukanok gertakizun historikoa idazten zuen arrazonalismoa erabiliz, mitologia alde batera utzita. Pharsalia 8.000 bertso hexametro ditu, non ekintzak kronologikoki kontatzen dira.

Antzerkia publiko baten aurrean antzezpen eszenikoa egitea helburu duen genero literarioa da. Erroman lehen garatutako generoa antzerkia izan zen, Greziako komedietan inspiratuta. Errepublika garaiko teatroa bi autorek egin zuten: Plautok eta Terentziok. Erromatar antzerkigintzan bi antzerki mota nagusi egon ziren: tragedia eta komedia.

Tragedian jatorriaren arabera sailkatzen dira obrak; gai greziarra izatekotan, “fabula cothurnatae” du izena. Bestalde, gai latindarra baldin bazuen “fabulae praetextae” deitzen da. Erromatarrek gutxi landu zuten tragedia eta hauek izan ziren ordezkari garrantzitsuenak: Livio Androniko eta Seneka

Komedian ere gaiaren jatorriaren arabera izendatzen ziren obrak. “Fabula palliata” gai greziarrezko obrak dira eta “Fabula togatae” gai latindarreko obrak dira. Komedien idazle nagusiak Plauto eta Terentzio dira.

Plauto (K.a. III-II) Plautoren komediak “fabula palliata” dira. Plautok latin vulgare erabiltzen zuen, publiko arrunta uler zezan. Greziar komediaren imitazioak dira, Menandroren obretan oinarrituta. Uste denez 13O bat komedia idatzi zituen, gugana 21 komedia iritsi dira. Adibidez: Asinaria, Aulularia, Amphitruo, Miles Gloriosus, Mostellaria, Captivi, Mercator, Pseudolus, Trinummus eta Poenulus.

Terentzio (K.a. II) Bere komedietan argumentua ez da horren nahasia, ezta barregarria ere, baina pertsonaiak psikologikoki landuagoak daude. Latina dotorea erabiltzen zuen, maila altuagoa erakusteko nahian. Bere komediak patriziontzako pentsatuta daude, horregaitik latinaren maila jasoagoa da. Bere hizkuntza eredutzat hartzen zen eskoletan. Eragin handia izan du idazle askoengan. Hauek dira bere obra garrantzitsuenak: Andria, Eunuchus, Hecyra, Heauton timoroumenos, Phormio eta Adelphoe.

Entradas relacionadas: