Poesia epikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB
KANTUAK:
Carmina Convivalia (Bankete kantuak):
Kantu hauekoroipen-banketeetan noble gazteek abesten zituzten. Mahaikideetako bakoitzak defuntuari bidalitako halako agur erritmikoa ziren.
Triumphalia (Garaipen kantuak):
Soldaduak garaipenaren desfilea egiterakoan bertsotan abestutako burlak ziren, hau da, jeneralari kantatzen zizkioten burlak.
Aiene Kantuak/Neniae (Lamentazioak)
Hildakoen omenez eginiko kantuak ziren.
K.A III. Mendetik aurrera, familia erromatar dirudunen seme gehienak tutore bezala esklabu edo liberto grekoak zeukaten eta hauek populazio latindarraren artean kultura grekoa sustatu eta zabaldu izan zuten. Hauei esker, jainko greko eta erromatarren arteko nahasketa gertatu zen eta lehen kantu epiko erromatarren sorrera bultzatu zen. Aitzitik, nahiz eta kantu hauek kultura grekoan erroturik egon, erromatarrek haien historioa nazionala aberri sentimendu eta ezaugarri erromatarrekin kontatzeko nahi bizia izan zuten.
Honela, K.A III eta II mendeen artean, benetako olerkigintza epiko erromatarraren aintzindariak agertzen zaizkigu: Livio Androniko, Nevio eta Ennio.
Livio Androniko
Bizitza: Haurra zelarik, preso hartu zuten Tarento hirian. Erroman, Livio izeneko gizon baten esklabo bihurtu zen. Livioak, bere semeen maisu jarri zuen, eta urte batzuk geroago manumisioa, hau da, askatasuna eman zion.
Ohi bezala, bere lehenengo nagusiaren izena hartu zuen. Livio Andronikok, maisu bezala bizi
nahi zuen, eta eskola bat zabaldu zuen, non grekerazko literatura lanak ikasten ziren.
Androniko Homeroren Odisea latinera itzuli zuen, testuliburu bezala. Itzulpen hau, Odissia bezala ezagutua, literatura latindarraren lehen lan epikoa da. K.A. 200. Urtea baino lehen hil zen.
Obrak:
Odusia, Odisea poema epikoaren latinezko egokitzapena, saturnio izeneko bertsoetan;
Tragediak: Achilles, Aegisthus, Aiax Mastigophorus, Andromeda, Antiopa, Danae, Equos Troianus, Hermonia, Tereus.
Komediak: Gladiolus, Ludius.