Platonen Filosofia: Ideien Mundua, Arima, Ezagutza eta Errepublika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB

1. Ideien Teoria

1.3. Ideia Betierekoak

Ideiak betierekoak, aldaezinak eta bakarrak dira, eta materiazko mundutik kanpo dagoen mundu ulergarrian irauten dute betiko. Mundu fisikoan diren izakiak, aldiz, etengabe mugitzen eta eraldatzen dira. Mundu honetako gauza orok ideien munduan dagokion eredutik hartzen du bere izatea (esentzia), mundu honetakoak forma edo ideiaren kopiak baitira. Ideiek beharrezko sistema osatu eta hierarkikoki antolatuta daude. Mila desberdinetako ideia multzoak daude. Ideia batzuk beste batzuen menpe daude, eta beheko ideiek oinarria eta funtsa gainekoetan aurkitzen dituzte. Garrantzitsuena Onaren ideia da. Ongiarekin batera beste bi ideia nabarmentzen dira: edertasuna eta zuzentasuna. Hiru ideia hauek ezagutzen dituztenek jakituria lortzen dute. Azpian matematikazko ereduak daude, eta, azkenik, gauzaki bakoitzak duen formak moldatzen du ideien beheko maila.

Sofisten Akatsa

Sofisten akatsa: gauzen itxurazko ezaugarriez haraindira ez dute jotzen, ondorioz iritziaren mailan gelditzen dira.

Errealitatearen Ikuspegi Dualista

Errealitatearen ikuspegi platonikoa dualista da: mundu sentigarriaz gain, mundu ulergarria dago, ideiena. Materiagabeko izaki perfektu, aldaezin eta betierekoek benetako errealitatea osatzen dute.

2. Gizakiaren Ikuspegia

2.2. Ikuspegi Dualista

Gizakiari buruzko ikuspegi dualista agertzen da. Gizakiak bi osagai ditu: arima (materiagabea) eta gorputza (materiazkoa). Pitagorikoen eragina nabaria da ikuspegi horretan. Arima gorputzean kateatuta dago, ezin du kate hori hautsi, purifikatua egon arte.

Arima eta Gorputza

  • Arima gizakiaren benetako izatea da. Arima ideien munduari dagokio eta hilezina da. Arima aurretik ideien munduan egon da eta ideiak ezagutu zituen, horri esker gizakiak egia ezagutu dezake.
  • Gorputza mundu sentigarriari dagokio eta hilkorra da; arimaren kartzela da. Arimari beharrak sortzen dizkio eta egia bilatzea eragozten dio. Gorputzaren eta arimaren harremana gatazkatsua da, eta helburua lortzeko gorputzaz pixkanaka askatu behar da.

Arima eta gorputzaren artean aldi baterako lotura dago. Hiru arima mota daude: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati iritsiezkoa. Nagusia arrazoizko arima da. Arrazoizko zati hau hiltzen ez den bakarra da, beste biak gorputzarekin hiltzen dira. Suminezko eta iritsiezko arima zatiek gizakiaren alderdi sentikorra osatzen dute.

Lotura estua du bere eredu politikoarekin. Hiriaren ordena ona arimaren ordena onari dagokio. Arrazoizko arimak zuhurki jardun behar du, suminezko zatiak sendo eta iritsiezkoak zuzentasuna lortzen dela dio. Indarren artean harmonia nagusi delako.

2.3. Ezagutza eta Heziera

Nola ezagutu liteke perfektua eta aldaezina den ideien mundua (benetako errealitatea)? Erantzuna arima hilezkorra dela eta gorputzean haragitu aurreko izatean errealitatearen eredu unibertsalak ezagutu zituela da. Aurreko izate batean jadanik ezagutu zuenaren oroimena da, ideiak ezagutzea ideien oroitzapena da. Egia hori gogoratzeko dialektikaren bideari jarraitu behar zaio.

Gizakiak, nahiz eta ezjakina izan eta naturatik desbideratzen duen gorputza izan, egiazko mundu erreala ezagutzeko aukera dauka, aurreiritzien eta ezjakintasunaren kateetatik askatzeko aukera dauka. Arimari esker gizakiak gora egin dezake ezagutzaren bidean, nahiz eta bide zaila izan. Ezagutzarako bidean igaro beharreko egoerak:

  1. Ez-jakituria. Nork bere burua jakitun duelako uste faltsua da. Objektu sentigarrien itxurei dagokien ezagutza maila da.
  2. Mundu sentigarriaren gainean lor daitekeen ezagutza mailarik altuena. Iritzia zentzumenen bidez jasotako pertzepzioetan hasten da. Zentzumenen bidez antzemandakoa etengabe aldakorra denez gero, sekula ez da benetako ezagutzaren osagai izango.
  3. Gizakiak zentzumenen errealitatea gainditu behar du, abstrakzio matematikoen irudiez baliatzen diren, objektu aldaezinak ikertzen dituzten zientzia motak baliagarriak dira. Geometria eta astronomia aztertu behar dira.
  4. Egiazko ezagutza, unibertsala eta beharrezkoa, bere emaitza zientzia baita. Platonek dialektika deitu zion ezagutza horri. Helburua izaki iraunkorra da, eduki aldaezinak, ideiak, antzematen ditu. Ideia goren absolutua da, hastapena, hipotesirik gabea. Absolutu hau ongia da (zuzentasunarekin eta edertasunarekin batera). Dialektikan urratsak ideiaz ideia eman behar dira, ongiraino heldu arte.

Ezagutza maila batetik bestera igotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko. Igarobide honen bultzagarria heziera dugu. Hau da errepublikak aztertzen duena. Heziera eta ezagutzaren bidean amaierara heldu dena, hau da, aurreiritzien eta ezjakintasunaren kateetatik askatu eta egia ezagutzera heldu dena, hori bakarrik da zuzentasunez jokatzerik duena. Sokratesen intelektualismo moralarekin bat dator. Horren ondorioz Platonek dialektikoari ezarritako betebeharra. Filosofiaren konpromisoa, beraz, bizitza praktikoan parte hartzea da: hiria zuzentasunez agindu, eta beste batzuei lagundu ezjakintasunetik irteten, heziera egokiaz.

2.4. Errepublika (Politeia)

Platonek filosofia eta politika lotu eta bere pentsamenduaren oinarrizko kezka estatuek nolakoak izan beharko luketen zehaztu nahi zuen.

Platonen hausnarketak biltzen dituen testurik aipagarriena Errepublika da. Estatu zuzenaren antolaketaz aritu, bere proiektu utopikoa eredu moduan eskaintzen du, Atenaseko demokraziaren errealitateari kontrajarria, erabat iraultzailea.

Entradas relacionadas: