Plaka Tektonika: Ertzak, Harrien Zikloa eta Deformazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

Ertz konbergenteen ezaugarri nagusia da plaka litosferikoen suntsipen metodoa direla. Bi mota daude: subdukzio eremua eta kontinenteen talkako eremuak.

Subdukzio Eremua

Beste plaka batekin talka egiten duenean tolestu egiten da eta mantuan subduzitzen da, haren ondarrak D geruzaraino irits daitezke.

Kontinenteen Talkako Eremuak

Bloke kontinentalak gerturatzen diren neurrian bien arteko litosfera ozeanikoa litosfera kontinentalean hondoratzen da eta denborarekin ura desagertzen da. Plaketako bat bestearen gainean jartzen da konpresio indar handiaren eraginez. Prozesu hauek gertatzen dira: litosfera kontinentala loditzen da hori egiten du bata bestearen gainean jartzea, mendikate bat edo talka orogeniko bat sortzen da eta orogenoak igoera isostatikoa izaten du.


Ertz Dibergenteak

Ertz hauetan gainazal ozeanikoa eratzen da plaken higidura dibergentearen ondorioz. Ezaugarri hauek dituzte:

  • Milaka kilometroko haustura eremuak dira eta mantuko materialak gainazalera ateratzen dira. Milioika urtetan zehar dortsal ozeanikoak edo urpeko mendikateak sortzen dira.
  • Bolkanismoak basalto bolumen handia sortarazten du, gainazal ozeaniko berria.
  • Konbentzio korronteen indar esfortzuarekin hausturaren bi aldeak aldendu egiten dira; hausturaren erdiko sakonuneari rift deritzo.

Harrien Zikloa

Lurreko erliebearen sortze eta suntsipen prozesuetan harrien zikloa gertatzen da. Harriak hiru multzotan banatzen dira: sedimentarioak, metamorfikoak eta magmatikoak.

Materialak eraldatu eta harri mota desberdinak bihurtzen dira prozesu kimiko eta fisikoen bitartez.

Harri mota desberdinak zatitu eta material finagoak bihurtuko dira.


Deformazioak

Hauek dira deformazio motak:

  • Elastikoak: Ez dira behin betiko deformazioak, indarra gelditzen denean bere hasierako forma hartzen du.
  • Plastikoak: Atzeraezinezko deformazioak dira.
  • Haustura eragiten dutenak: Atzeraezinezko deformazioak dira, handiagoak direnean harriek modu elastikoan zein plastikoan deformatzen duten gaitasuna da.

Tolesturak

Tolesturak harrien deformazio plastikoak dira.

Plano axiala: Tolestura bi zatitan banatu eta alde bakoitzean alpe bat uzten duen planoa da.

Alpeak: Txangaren bi zatitan daude eta tolesturaren bi alboetan zatiak dira.

Txanga lerroa: Kurbadura handieneko puntuak lortzen dituen irudizko lerroa da.

Txanga: Tolestura osatzen duen geruza.

Nukleoa: Tolesturaren erdiko puntua da eta barrualdean dago.

Tolestura Motak

Antiklinala: Geruza zaharrena tolesturaren nukleoan dago, zaharrenetik berrienera.

Sinklinala: Geruza berriena tolesturaren nukleoan dago, berrienetik zaharrenera.

Motak:

Zuzena edo simetrikoa: plano axiala bertikala.

Inklinatua edo makurra: 45 gradu baino gutxiko angelua.

Birlaunikatua: 45 graduko angelua da.

Ertzana: plano axiala bertikala.


Diaklasak eta Failak

Diaklasa: Harriak haustean zatiak higitzen ez badira eta lehenengo tokian geratzen badira.

Faila: Hautsitako blokeak bata bestearekiko higitzen edo dislokatzen badira.

Faila Motak

Faila zuzena: Distentsio esfortzuez osatzen dira.

Alderantzizko faila: Konpresio esfortzuez osatzen dira.

Urradura faila: Ebakidura esfortzuen osatzen dira.

Zamalkadura: Tolestura ia horizontal batean eta alderantzizko faila batean konbinazioa da. Failaren zati bat beste zatiaren edo blokearen gainean lerratzen da.

Lerradura mantua: Eremu handiak hartzen dituen zamalkadura sistema bat da, talka orogenikoa sortzen da.

Entradas relacionadas: