Pertsiarren Manifestua eta 1812ko Konstituzioaren Iruzkina

Enviado por Arrate y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

Pertsiarren Manifestua

Pertsiarren Manifestua Madrilen, 1814ko apirilean, Independentzia Gerra amaitu zenean, diputatu batek idatzitako dokumentu pribatua da. Geroago publiko bihurtu zen, dekretu gisa erabiltzeagatik. Manifestua errege jaunarentzat idatzi zen, Fernando VII.arentzat, hain zuzen ere. Izaera eta eduki politikoa du, neurri handi batean gerora eragina izango zuen lege berri bat egiten baitzuen. Dokumentuaren gai nagusia erregimen zaharraren eta absolutismoaren aldeko defentsa da. Egileak egindako argudioen bitartez estatu-kolpe bat bideratu nahi dute. Manifestu luzea da, non Batzorde Gorenaren ekintzen kritika eta Gorteetako legeria osoaren kritika zehatza egiten duten.

Hiru ideia nagusi:

  1. Aipamen historikoa (pertsiarrak).
  2. Monarkia absolutua justifikatzeko argudioak.
  3. Gorteek egindako lanak indargabetzeko eskaera.

Independentzia Gerrak Antzinako Erregimenaren krisialdiaren hasiera eragin zuen. Dokumentua sinatzen dutenek zalantzan jartzen dute Cadizko diputatuak herritarrek izendatu dituztela; horrez gain, espainiar tradizioa ukatu izana leporatzen diete. Gerrak ekarritakoa azaltzen da, eta erregeak jasandakoa; herriak ez zuelako abdikazioa ezagutzen, eta are gutxiago Napoleoni bidalitako garaipen-gutunak. Gero, monarkia absolutuaren abantailak azaltzen dira. Aurretik indarrean zeuden legeak bueltatzea proposatzen dute, tradizio ona dela argudiatuz. Dokumentu honen bidez eta herriak azaldutako atxikimenduagatik, erregeak babesa izan zuen Cadizko Gorteek egindakoa indargabetzeko, eta gremioak eta Inkisizioa berrezarri ziren.

1812ko Konstituzioari buruzko iruzkina

Testu honen egilea Gorte Nagusiak dira. 1812an, Independentzia Gerraren garaian, Cadizen idatzi zen. Hartzaileak kolonietako eta penintsulako espainiarrak dira: "...bi hemisferioetako espainiarrak...". Dokumentu hau lehen mailakoa eta iturri historiko zuzena da. Dokumentu publikoa dugu, argitaratu zenean herriko plaza guztietan irakurketa publikoa egin zelako. Izaeraren aldetik, eduki juridikoa du, lege gorena baita; bestalde, eduki politikoa du, martxan jarri nahi den gobernua monarkia konstituzionala delako; eduki soziala ere badauka, gizarte berri bat sortzeko asmoa baitu. Dokumentu honen helburua estatu liberala eraikitzea eta egonkortzea da, giza klase batek bultzatuta.

Antzinako Erregimena, XIX. mendean, Europan, krisialdian sartzen da, beste estatu mota batzuk sortzen ari direlako. Napoleongo garaiko gerrek ideia politiko horiek zabaltzen dituzte, eta aurreko gizartearen arlo guztiak zalantzan jartzen dira: monarkia absolutua, nobleziaren papera, ekonomiaren antolaketa, herritarrak politikan... Iraultza burgesa deritzo.

Konstituzioa estatu baten lege gorena da, lege guztiek bete behar dutena. Dokumentu honek herritarren eskubideak babesten ditu. Gizartean eta ekonomian berdintasuna aldarrikatzen du, eta adierazpen-askatasuna bermatzen du. Horren bidez, aurreko gizartearekin apurtzen da. Testuan, espainiar nazioa aldarrikatzen da. Estatu bati dagokion komunitatea da, eta honen barruan kolonietako espainiarrak integratu nahi dituzte. Nazioa ez da bakarrik elkarte bat, subiranotasun bat dauka, hiru botereak, alegia. Antzinako Erregimenean, erregeak botere guztia dauka, eta gainerakoak mendekook dira.

Estatu modernoa: botereen banaketa

Bestalde, estatu moderno bat eraikitzeko hiru botere independente daude: legegilea, betearazlea eta judiziala.

  • Botere legegilea: Gorteek eta erregeak dute, nahiz eta nazioari dagokion legeak ezartzea. Erregeak konstituzioa sinatzea nahi zuten, eta botere zati bat erregeari eman. Botere zati hori beto-eskubidea zen, hau da, proposatutako lege baten zati bat atzera botatzeko eskubidea.
  • Botere betearazlea: Gobernuaren esku zegoen.
  • Botere judiziala: Egitura berrien auzitegien eskuetan zegoen.

Entradas relacionadas: