Osasun-hezkuntza; Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB

Osasun kontzeptua→ (OME): Erabateko ongizatea da osasuna, ongizate fisiko, mental eta soziala eta ez soilik infekzio edo gaixotasunik ez edukitzea.

artikulua.– Haur Hezkuntzaren xedea.

1.– Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta

2.– Hau egin behar da Haur Hezkuntzaren xede hori erdiesteko:
a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.
b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik.
d) Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela.

Osasun-hezkuntza

Gizabanakoa informatzea, kontzientziatzea eta aitzea, banako osasuna eta osasun kolektiboa defendatzeko eta sustatzeko beharrezkoa diren ezagutzak, ohiturak eta jarrerak eskura ditzan.
Jarduera biztanle guztiei zuzentzen zaie, helburu nagusia: biztanleek osasun hobea lortzera bideratutako bizi-estiloak nahiago izatea, norberaren osasunerako eta inguruko pertsonen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihesteko gai izatea. Osasun-hezkuntza pso eremu zabalari zuzentzen zaio eta jaiotzen garenetik zahartzarorainoko tartea hartzen du. Horretarako diseinatu egin dira hezkuntza-programak ditugu; haur-eskolan hasten dira aplikatzen eta derrigorrezko hezkuntzetako eta derrigorrezkoen ondoko curriculumeran agertzen jarraitzen duten , unibertsitatean, helduen hezkuntzan.

Osasuna Bizimodu Gisa. Osasun-faktoreak

- Giza biologia→ Gorpuzkeran, nortasuna eta gaitasun intelektualan eragina dute.
Gizakiok ahalmen berezia dugu gure ingurura egokitzeko eta inguruak ere
mugatzen gaitu.
ARTIKULUAN: Tresna horiek 0 eta 6 urte bitartean antolatzen dira. Horregatik bere burua haur Hezkuntzaren defendatzaile gisa aurkezten du Lopezek. Garunaren antolaketan haurraren inguruneak itzelezko eragina dauka neurobiologoaren arabera, jasotzen dituen estimuluen arabera.
- Bizi-estiloak→ Osasun fisikoa eta psikikoa eta haiei lotutako bizi-kalitatea ez datoz geneetan grabatuta. Oso garrantzitsua da gizon-emakumeok bizi-ohitura osasungarriak edukitzea, arrisku-jokaerak saihestea eta jendeari bere osasunaren gaineko kontrola gehitzen laguntzea.
- Osasun-laguntzaren sistema→ Elikadura, bizilekua eta lana dira osasunaren oinarrizko zutabea.- Ingurumena→ Ingurumen-kutsadurari eragiten dioten osaga guztiak hartzen ditu.

Sozializazioa Eta Osasun-hezkuntza Haurtzaroan

Osasun-hezkuntzan sozializatzea→ Jaio aurretik hasi eta norbanakoaren garapen-prozesu guztian izaten da. Beste pertsona batzuek parte hartzen dute haurraren garapenean. Ohitura pertsonalak eta elkarbizitzakoak eskuratzea bultzatu behar da bizitzako lehen urteetatik. Neska-mutilen artean eta haurren eta helduen artean giro osasungarri, estimulagarri eta aberatsa sustatu behar da.
Haurraren osasun-eragileak→ Oso harreman estua dago osasun-ohiturak hartzearen eta haurraren garapen fisiko-psikiko, intelektuala eta sozialaren bidezko ikaskuntzaren artean. Ezinbestekoa izango da osasun-eragileek esku hartzea (haurrak jarduen testuinguruetako pertsona eta erakunde guztiak dira osasun-eragile, eta gogozko edo nahi gabeko jarduera horri esker osasun-hezkuntzan eragiten duten eragile horiek). Egilearik garrantzitsuenak familia, eskola, osasun-sistemak eta komunikabideak

Eragileak

- FAMILIA: Lehenengo bizi-talde eta erreferentziazko taldea izango dira. Aitak eta amak sartuko duten haurra hizkuntzaren munduan eta haiek erantzungo diete haurraren lehenengo eskariei.
- HAUR-ESKOLA: Eskolak garrantzi handia hartu egin du. Haurrak ero eta lehenago hasten dira haur-eskolan eta denbora gehiago ematen dute hor. Lehen familiena bakarrik zen heziketaren zati bat, gaur egun, bi esparru horiek partekatzera pasatu da. Funtsezko lana izango du ohitura osasungarriak
eskuratzeko: jaten ikasi, higiene-arauak ikasi, partekatzen eta erlazionatzen ikasi... Gurasoei ere lagundu diezaieke ezagutzen beren seme-alabak zer eboluzio-etapatan dauden, orientatu ditzake gurasoak.
- OSASUN-ZERBITZUAK. Osasun-sistema zen herritarren osasunarekin harrema zuzenena zuen estamentua. Sistema berrorientatu eta pertsonen oinarrizko arretara bideratu da, era berean, osasun-sustapena berezko zeregin gisa aurreikusi da.

KOMUNIKABIDEAK: Gure gizartean erreferente garrantzitsua da. Telebista eta zinema balio-transmitatzaile garrantzitsuak bihurtu dira nahiz eta ez izan osasungarriak. Guztiongan eragina dute. Estaldura handia duenez, mekanismo ezin hobeak dira. Osasuna sustatzeko eta prebenitzeko kanal garrantzitsuenak bat bihurtu da komunikabideak
Osasun-hezkuntza Haur Hezkuntzan
Eskola garrantzitsua da baina ezin dugu ahaztu beste eragile batzuen garrantzia, hala

Hazkundea Eta Garapena

Ikastea→ Erreferentzia egiten dio ingurunearekiko elkarrekintzari eta beste pertsona batzuekin erlazionatzen jakiteari. Gizakiak eta bere inguruak elkarri eragin ditzakete. Ikasketa prozesu bat da eta prozesu horretan, esperientziek gure nerbio-sistema, eta ondorioz, gure jokaera aldatzen dute.
ARTIKULUAN: Bizirauteko tresna da. Emozioak garunean daude eta ez bihotzean. Emozioen garapena, beraz, garunaren garapena da. Garunaren garapeena arazoak dituztenak emozioen garapenean ere arazoak izango dituzte. Garapenaren piramidearen oinarri-oinarrian daude behar emozionalak. Ingurune fisiologiko on bat, zentzumenen garapena, garapen intelektuala eta garapen soziala behar dugu.

Lehenengo urteek gizakiaren hazkundean duten garrantzia
Gizakia gai da bere gaitasunak erabiltzeko. Gai da genetikoki, gaixotasunagatik edo istripuagaitik galdu dituen gaitasunak hobetzeko edo ordezkatzeko tresnak erabiltzeko. Adibidez: Ainhoaren kasuan.
Bizitzako lehenengo urteak funtsezkoak dira haurraren hazkunde eta garapenerako. Horrela lortuko du bere inguruan independentziaz jokatzeko beharrezkoa diren estrategiak. Gizaki guztiak aldi berberak izaten ditugula onartu behar dugu, bakoitza bere erritmoa du gauzak ikasteko.
6 urtera arteko hazkunde eta garapen fisikoa
Lehenengo hilabetetan asko haziko da haurra, lehenengo urtetik aurrera erritmoa egonkortu eta motelagoa izango da. Zelulak banatu egiten dira eta zelulak ez dira multiplikatzen baizik eta handitu egiten dira.

Hazkundearen jarraipena egiteko parametroak eta tresnak
Haurra jaio ostean eta haurtzaroan zehar hazten, heltzen eta garatzen ari dela jakiteko, beharrezkoa da tresna eta eskala batzuk sortzea. Horrela esku hartu ahal dugu anomalia horien ondorioak zuzentzeko edo arintzeko.
Nork baloratu hazkundea eta garapena:
- Familia-eremua→ Oso subjektiboa (sentsibilitatearen esku) eta ez da hain zorrotza ezta sistematikoa izaten. Informazioa biltzeko ez da tresnarik erabiltzen eta zuzeneko azterketa da teknikarik ohikoenak.
- Haur-eskolan→ Informazioa sistematikoa eta ekintza edo egoera zehatzei buruzko informazioa bildu. Askotariko teknikak erabiltzen dira
- Osasun-eremuan→ Informazio sistematikoa eta objetiboa da. Haurraren osasunarekin zerikusia duten alderdietan zentratu. Hasieran, pediatra hazkundea kontrolatzen du.

Entradas relacionadas: