Ortegaren Filosofia: Arraziobitalismoa eta Bizitzaren Erradikalitatea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

Ortegaren pentsamendua

Objektibismoa

Ortegaren pentsamenduan, objektibismoak dio benetako egia matematika dela. Egia objektiboa da, eta lehentasuna ematen die ideiei pertsonen gainetik. Gauzek ez dute esanahirik berez. Neokantiarrek esan zuten Kantek argi eta garbi utzi zuela ezagutza metafisiko ororen ezintasuna, eta egin zitekeen gauza bakarra gnoseologiaren baldintzak eta zientziaren irismena berrezartzea zela. Gauzak modu objektiboan hartzea, gure jarduera teorikoaren objektu bihurtzean datza.

Perspektibismoa

Ortegaren ustez, errealitate erradikala bizitza da. Egi absolutuak ez dira existitzen, baizik eta perspektibak egiaren gainetik. Ortegarentzat, existentzia pentsamenduaren aurretik doa. Ez bazara existitzen, ezin duzu pentsatu. Gizaki bakoitzak bere espazioan eta une historiko jakin batean bizi du, eta horrek forma zehatzak ikusteko eta pentsatzeko modua ematen dio. Pertsona bakoitzak bere errealitatearen ikuspuntua du. Ez daude egia denboraz kanpokoak, baizik eta errealitatearen perspektibak. Ortegak ez du ez eszeptizismoan ez erlatibismoan erori nahi. Besteen ikuspuntuak onartu behar diren jarrera tolerantea azpimarratzen du. Errealitatea ezin interpreta daiteke subjektuaren eta objektuaren arteko ohiko bereizkuntza baztertzailearen eremuan, hau da, niaren eta ez-niaren arteko aurkaritza hertsian.

Arraziobitalismoa

Ortegak arrazionalismo hutsa eta bitalismo hutsa kritikatzen ditu, eta sintesi batean arrazoia eta bizitza elkartuta daudela proposatzen du. Bizitza bakoitza partikularra da eta aldaketa hutsa. Uko egiten dio gauzen azterketa eta sintesiari.

Ortegaren ikuskera arraziobitalista

Filosofia-zereginaren jatorria

A) Ideiak eta sineskerak: sineskerekiko fedea galtzea

"Ideiak" gizakiak munduan nora joan behar diren jakiteko baliatzen dituen koordenatuak dira. Filosofoak bi ideia-mota bereizten ditu: sineskera-ideiak edo sinesteak eta ideiak. Sinesteak alboan berez aurkitzen ditugun usteak dira. Ortegaren ustez, gu gauzkate sineskerek, ideiak dira guk dauzkagunak. Ideiak gizakiok beren-beregi eraikitzen ditugun pentsakizunak dira.

B) Arrazoimenarekiko konfiantza

Gizakiak jarduteari ezin utz diezaiokeenez gero, buruari eragin behar dio, hau da, pentsamena erabiltzen hasi behar du. Arrazoimena du ezbaitik irteteko lanabes bakarra.

Filosofiaren izaera

A) Filosofiaren dimentsio historikoa

Filosofia-zeregina gertakari historikoa da. Filosofian jardun baino lehenago, gizakia beste pentsamoldeen arabera bizi izan zen: pentsaera erlijiosoa, poetikoa, mitikoa. Tradizio horietan sinesmena galtzen zen. Honela sortu ziren sistema filosofikoak.

B) Filosofiaren izaera erradikala

Filosofia gizakiak gainerako gauza guztien erroak aurkitzeko ahalegina da. Gizaki bakoitzarentzat bere bizitza zaion sustraizko errealitate horretatik bertatik hasi behar da aztertzen.

C) Filosofiaren izaera praktikoa

Filosofia eginkizun praktikoa da batik bat. Tradiziozko sineskerek porrot egin zutenean, gizakia galdurik aurkitu zen. Ezagutzak jardun moduak zorroztu eta egokitu egingo ditu. Ondorioz, filosofia zer egin behar den dioen diziplina da.

D) Filosofiaren porrotaren aurreikusgarritasuna

Filosofiaren sistema filosofikoa ez da erabatekoa izango, hurrengo sistema sustraizkoagoa delako. Sistema desberdinetan jaulki diren egiak, guztiak dira egia ez osoak. Filosofiak ideiak sortzen ditu, eta ideiak poesiaren senide dira.

E) Filosofia eta zientzien arteko bereizkuntza

Filosofiak sustraizkoak, azkenekoak eta unibertsalak diren arazoak jorratzen ditu. Ikuspegi mugatu eta ez osoari jarraitzen diote.

Sustraizko errealitatea

Giza bizitza etengabeko aritzea hutsa da. Bizia hutsik ematen zitzaionez gero, behartuta dago betetzera, eta horrela, bizitza-proiektu bat, programa bat aukeratu behar du.

A) Nia

Gizaki bakoitzaren nia proiektu bat da. Gizaki bakoitza, pertsona bakoitza da. Gizakiaren izana oraindik ez dena izatean datza, izateko lehia edo nahia da. Giza izaera ez da ez gorputza ez arima. Ortegaren iritziz, ni bakoitza proiektu batean datza, eta ni bakoitzak bere izanaren irudia sortu behar du. Gauzak dira nia ez denaren errealitatea. Ortegaren baieztapena hau da: errealitatea ulertzeko biak, "nia" eta "gauzak", elkarrekin joan behar direla.

B) Zirkunstantzia

Giza bizitza garatzen den antropologia-espazioa, subjektua murgildurik aurkitzen den bizimundua izendatzen du. Norberaren gorputza edo gogamena ere "zirkunstantzia" dira, zeren gehienetan gure adimen-gaitasunak edo gorputz-iaiotasunak, gure psikologia-profila edo gure izaera emandakotzat ulertu behar baitugu.

C) "Errealismoa-idealismoa" antinomiaren gainditzea

Ortegak niaren eta zirkunstantziaren elkarrekintzaren emaitza den bizitza indibidualaren bidez gainditzen du errealismoaren eta idealismoaren arteko ohiko aurkakotasuna. Ez dago niarik, haren aurrean beste gauzarik ez badago, baina ni ez naiz gauzak, ezta haiek ere ni beste gauzarik ere ez dago, niretzat ez badira.

Entradas relacionadas: