Oroimena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB
4.6. Oroimenaren nahasteak 4.6.1. Oroimenaren nahaste kuantitatiboak4.6.1.1. Amnesia Definizioa Bizitzaren epe bati dagokion oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala. Zenbaitetan badaki oroitzapen horiek bazituela, baina galduta ditu. Motak Partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da (irudia, soinua, hitza...). Jatorri organikoa duenean betirako izan ohi da. Jatorri psikogenoa duenean, berriz, iragankorra. Globala: Bizitzaren oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datza. Kronologiaren arabera bi mota bereizten dira: Amnesia anterogradoa: Oraintxe bertan gertatutakoa gogoratzeko ezintasuna, baina aspaldikoak, berriz, ondo gogoratzen dira. Pertsona helduei gertatu ohi zaie. Iragankorrak izaten dira askotan, baina betirako ere gera daitezke eta dementzian bukatu. Amnesia erretrogradoa: Lehen erraz gogoratzen zituen gauzak, orain ezin. Amnesia erretroanterogradoa: Bai aspaldiko oroimenak eta baita bezperakoak ere ezin dira gogoratu. Dementziaren bukaera izan daiteke horrela. 4.6.1.2. Hipomnesia (Def, Nork du) Bai aspaldiko eta baita bezperako esperientziak gogoratzeko zailtasuna. Kezka sakonek atentzioa bereganatzen dieten sano dauden pertsonek izan ohi dute. Neurosia dutenek ere bai. 4.6.1.3. Hipermnesia Definizioa Oroimenaren hiperaktibitatea da. Nork du Maniakoek eta oroimena trebatzen aritu direnek izan ohi dute. Motak Bizitzaren ikuspegi panoramikoa: Hipnosipean edo bizitza arrisku handian dagoenean gertatu ohi da Hipermnesia harrigarria: Datak, zenbakiak, izenan... Buruz ikasteko ahalmen berezia. Adimen handiko pertsonek eta baita, atzeratu arin batzuek ere izan ohi dute. 4.6.1.4. Dismnesia: Oroimenaren alterazio kuantitatiboa da, une jakin bati dagokion oroimenaren gutxitzea. 4.6.2.Oroimenarennahastekualitatiboak:ParamnesiakDefinizioa Egiak ez diren oroimenak eta gogoeta faltsuak dira. Motak Déjà vu: Esperientzia bat lehenaldian jasanda dagoen inpresioa. Pertsona sanoetan ikus daiteke eta baita, neurotiko eta eskizofrenikoetan ere Jamais vu: Esperientzia ezagun bat sekula ikusi gabe dugun inpresioa. Oroimenaren ilusioa: Esperientzia baten oroimen deformatua, fantasiazko bereizgarriak erantsiz. Pertsona sanoetan ikusi ohi da, baina baita eskizofrenikoetan ere.