Orientazio-aldia: Eraginkortasuna eta talde integrazioaren aldiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,2 KB
Orientazio-aldia: Etapa honetan lehenengo egiten dena da, zure burua aurkeztu eta besteen aurkezpenak entzun, ezagutu eta taldera integratu, taldekoak ere iniziatiba eduki behar dute zu integratzeko. Arauak ezartzen diren aldia: Hemen zure limiteak jartzen dituzu, zuk gustuko dituzun eta ez dituzun jokaerak esan taldearekin gatazka edo hasarrerik ez edukitzeko, baita ezagutzeko ere. Eraginkortasuna eta talde integrazioaren aldiak: Fase honen helburua, denen autoestima igotzea da, hau da, denen artean arazoak konpontzea, denen artean irekitzeko eta gure sentimenduak maneiatzen jakiteko. Amaieraren aldia: Behin helburua lortu denean taldea sakabanatu egiten da eta bakoitza bere bidetik doa bere bizitza aurrera jarraitzeko ikasi dutenarekin. Gelakideen taldea aukeratu dut. BARNE-ALDERDIAK: Gelakoen artean dugun harremana izango litzateke. Beraiekin dudan segurtasuna eta armonia. Nire gelakoekin harreman oso hona dut, bai nik eta bai guztiak guztiekin, errespetuz tratatzen gara eta edozertarako hor gaude. KANPO ALDERDIA: Irakaslea izango lirateke. Beraiek, estilo demokratikoa dute, beraiek nahi dutena, hau da, denak denekin eramatea edo elkarrekin egotea da, baita ikasi ere. Nerabezaroan adimen, sexuaren, emozioaren etabarreko trantsizio garaia da. Haurtzaroko segurtasunaren eta helduaroko mundu ezezagunaren arteko garaia, alegia. Etapa honetan, bakoitzaren nortasuna aurkitzea da desafio nagusiena. Bestetik, familiako kideekin gatazkak askoz gehiago gertatzen dira. Nerabeen autoestimua garatzeko taldeen onarpenaz asko kezkatzen dira eta amaieran taldearen eragina gutxitzen joaten da pixkanaka pertsonaren arrazonamendu morala eta gaitasun intelektuala dela eta. Lotsa: Gure sentimenduak adierazteko eragozpenak izaten ditugu, hau da, gu gan konfiantza falta dugunean, burura etortzen zaigun lehendabiziko gauza, besteek zer pentsatuko dutenean finkatzen gara. Lotsa gainditzen duen momentuan errefortzuak emango dizkiogu, laudorioak, zoriondu egingo dugu. Etxean lotsa hori gainditzejo ispilu aurreak egoerak egin, portaera saiakerak. Ikasitakoa praktikan jarri, egoera desberdinetan lotsa hori gainditzeko etxeko lanak emango dizkiogu egoera errealean martxan jartzeko. Bere gaitasun-maila moldeatuko dugu oixkanaka portaera hori aldatuz. Beste pertsonen portaera behatu eta imitatzen ikasi dezake. Ikasitako guztia poliki-poliki egoera desberdinetan aplikatu. Gizarte trebetasun eza Batetik, jaiotzen garenetik trebetasun batzuk ditugu eta genetikoki gurekin etortzen direla esan daiteke. Gaitasun sozialak trebetasun horien ondorio dira. batetik ez ikasitako trebetasunak ezaren arrazoia izan daiteke. Hau da, inguru pobre batean bizi direnak eta gu bezala trebetasun horiek ikasteko erraztasuna ez izatea. Bestetik, gaitasun horiek praktikan ez jartzeko ohitura. Batzuetan, pertsonek badakite noiz eta nola erabili trebetasun horiek baina ez dituzte praktikan jartzen eta beraz, trebetasun ez dutela esan daiteke. Antsietatea murrizteko teknikak Aurre egitea: Erlaxatzen ikastea: ezinbesteko baldintza da teknikarekin hasteko, Estresa eta antsietatea eragiten diguten pentsamendu eta egoerak zerrendatu, osatu eta ordenatu. Antsietate mailaren arabera ordenatu. Egoera desberdinak burura ekarri eta sortzen diguten antsietatean zentratu, pentsamendua jasangarria izan arte eta lasaitasunarekin imaginatu arte. Estresari aurre egiteko egoerak pentsatu. Modu batean berregituratze kognitia dakar. Pentsamendu negatiboak pentsamendu positibiengandik ordezkatu. Pertsonak pentsamendu horiek ikasi eta berreskuratu egin behar duitu etorkizunean azaldutako egoeratan. Errealitatean praktikan jarri. Iksasitakoa bizitza errealean aplikatu. Berregituratze kognitiboa: Berregituratze kogntiboa pentsamendu negatiboak, positibora bihurtzerako teknika da. FaseakItxuraldatze kognitiboa identifikatu: pentsamendu ezkorra hauteman eta badagoela identifikatu. Pertsonak erregistratu egin beharko du. Ezkortasunaren alderdiak hauteman: Pentsamendu negatiboak aztertu haren irrazionaltasunez jabetzeko. Pentsamendu baikorrak sortu: ezkortasun alderdiaz jabetzean, pentsamendu negatiboak hartzen duen lekua pentsamendu positiboaz ordezkatu. Pentamendu eskerrak doitu: bi eskeman aurrez aurre jarri eta pentsamendu negatiboak zuzendu eta doitu. Autoestima landu: Positiboki pensatzea. Pentsamendu baikorrak sortu eta barne hizkera positiboa indartu. Daukaguna estimatu Gure ahuleziak identifikatu eta zuzendu. Gure sendotasunak hauteman eta gehiago indartu Gure ahalmenean sinetsi Helburuak jarri eta haie lortzen saiatu jarrera baikor eta motibazioa pizteko Animatzen gaituzten pertsonez inguratu. Auto behaketa: Gizarte-trebetasunen balorazioa egiteko behar diren datu asko pertsonaren barne-alorriari dagozkio; horregatik, berak eman behad du informazio hori. Honek bi prozesu eskatzen ditu: portaera dagoen edo ez bereiztea eta erregistro edo galdetegian jasotzea. Autobehaketa oso garrantzitsua dela esan dezakegu, honen bidez gure jokabideak aztertu eta kontrolatu ditzazkegu. Moldeatzea Gizarte trebetasun eza entrenatzeko teknika bat da. Pertsonak portaera gauzatzen duenean gaitasun-mailaren informazioa ematean datza, fedback-a egitea eta gaitasun horretatik portaera moldatu eta hobetzen joatea da. Moldekatzean beste teknika batzuekin lagundu ditzakegu portaera hobetzea eraginkorragoa izateko.