Organo homologoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,12 KB

  • Froga enbriologikoak

Ornodunen enbrioiak hainbat fase izaten ditu jaio aurretik, eta fase horiek antza handia dute ornodun mota guztietan: arrainetan, urlehortarretan (anfibioak), narrastietan, hegaztietan eta ugaztunetan. Antzekotasunak galdu egiten dira garapenak aurrera egin ahala enbrioia eratuz doan neurrian. Hala ere, antzekotasunek luzeago irauten dute espezie batzuen enbrioietan beste batzuenetan baino, eta horrek ahaidetasun handiagoa dagoela (antzekotasun gehiago) edo jatorri berbera dutela adierazten du.

Jatorria denok berdina dugu. Horren ondoren, adarretan banatzen gar geroz eta beranduago joan adar horretatik antzekotasun handiagoa edukiko dugu.

  • Froga biogeografikoak

Izaki bizidun guztiek jatorri bat dute, gero espezie bakoitza toki desberdinetan eboluzionatu du, zenbat eta jatorriaren gertu egon orduan eta ahaidetasun handiagoa edukiko dute.


Animalia eta landareen banaketa geografikoa zorizkoa ez zela argi zegoen biologo guztientzat, baina ez horren kausak. Nahiz eta klima eta ezaugarri berdinak izan, antzekoak dira baina desberdinak dira.

Jatorri berdina, bakoitza bere bide ebolutibo bat.

Kontinente guztietako espezieen antzekotasunak aztertuta, noizbait jatorri bera izan zutela ikus daiteke gaur egun bateko eta besteko ugaztunak konparatzen baditugu, antzekotasunak aurkituko ditugu, nahiz eta, kontinenteak bereizi zirenean, bakoitzak bere eboluzioa izan bide zuen eta espezie berriak sortu bide ziren.

Geografikoki isolatuta dauden lekuetan (adibidez, kontinenteetatik berezita dauden ozeanoko uharteetan), moldaerak dituzten fauna eta flora bereziak daude; espezie batzuk, gainera, uharte jakin batean baino ez daude.


Jatorri berdina dute, naiz eta klima eta ezaugarri berdinak eduki espezie desberdinak daude. Jatorri berdinak eduki arren bakoitzak bere bidetik eboluzionatu egin duelako.  

  • Froga molekularrak

Izaki bizidunen funtsezko unitate biokimikoak (DNA eta RNA, informazio genetikoa) ikusita, denek jatorri komuna dutela pentsa liteke. Antolaketa-eredu gutxi batzuek osatuak dira izaki guztiak, eta DNA eta RNA molekulak dira bizi-antolaketaren oinarri nagusia, bizidun guzti-guztietan.

Bi espezieren proteinak eta azido nukleikoak zenbat eta antzekoagoak izan, orduan eta ahaidetasun handiagoa dute edo gertuago dute arbaso komuna. Odoleko proteina batzuen azterketak erakutsi duenez, adibidez, antropoideen zuhaitzetan, gizakiak hurbilago gaude txinpantze eta gorilengandik, orangutanengandik baino.

DNA eta RNA azido nukleikoak dira eta hortik proteinak eta entzimak sortzen dira.


  • Morfologia eta anatomia konparatua

Bizidunen organo analogoak, adibidez. Organo horiek funtzio bera eta jatorri desberdina dute.

Hegoen funtzioa hegan egitea da, eta elkarren artean oso bestelakoak diren bizidun-taldeetan daude animalia hegodunak: intsektuak, hegaztiak, ugaztunak…

Hautespen naturalak, jatorri desberdinetatik abiatuta, organo funtzional egokiak osatzeko bidean eboluzionatzen duela adierazten digu horrek.


Organo homologoa: enbrioi-jatorri bereko organoak bereizi egiten dira eta ingurunearen araberako funtzioak betetzen dituzte (enbrioi-jatorri bera baina funtzio eta itxura desberdinak dituzten organoak dira organo homologoak).

Organo homologoei dagokionez ere, hautespen naturalak ondoen egokitutako bizidunaren aldera bideratzen du eboluzioa.

Bi izaki bizidunek organo homologoak badituzte, arbaso bera dute. Aldiz, organo analogoak ezin dira erabili eboluzio-ahaidetasunak finkatzeko.

Eboluzioa gertatu dela homologoak azaltzen digute.

F) Zer ondoriotara iritsi zarete?

Izaki bizidun guztiok jatorri berbera dugula, denboran zehar eboluzionatuz joan garela eta horrela sortu dela, gaur egun dugun bizidunen bioaniztasuna.


Entradas relacionadas: