Ongizate Estatua: Agerpena eta Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,98 KB

Ongizate-estatuen agerpena eta garapena azaltzeko teoria desberdinak daude, eta Del Pino eta Larak (2016) hiru nabarmentzen dituzte:

1.Teoria funtzionalistek ongizate-estatuak industrializazioaren emaitza direla defendatzen dute, eta hazkunde ekonomikoaren ondorioz estatu-aparatua ondasun sozial jakin batzuk hornitzen hasi zela.

2.Botere-baliabideen teoria, zeinaren arabera, ongizate-estatua klase sozialen arteko gatazkaren emaitza izan zen, eta, batez ere, langile-klasearen eta mugimendu sindikalen sendotasunaren emaitza.

3. Teoria instituzionalistak dio instituzio burokratizatu handiak dituzten estatu zentralizatuak ongizate-estatuen garapena bultzatzeko esparru ezin hobea zirela

Thomas Piketty ekonomista frantziarrak Le Capital au XXIe siècle liburuan (Seuil) —Kapitala XXI. Mendean (2014)

-Desberdintasun globalaren gaineko ikuspegia ematen digu: datu estatistiko zabalean oinarrituta, Kapitalismoak historian zehar geroz eta desberdintasun handiagoak sortzeko izan duen joera bistaratzen du.

-Datu bilketa osatzeko, XVIII menderaino egiten du atzera, bai diru-sarrera mailaren eta baita aberastasunaren datuak ere erreskatatzeko.

-XIX. Mendeko desberdintasun mailara itzultzeaz gain, kapitalismo patrimonialaren bidean ere bagaude. Ekonomiaren pisu izugarria familia dinastiek kontrolatzen dute, eta ez talentua duten pertsonek.

-Piketty: “Hobe da metatutako aberastasun batekin abiatzen baduzu jokoa. Jokoan sartzen bazara soldata soilarekin, oso maila handiko soldata izan beharko du”.

-“Metatutako edozein aberastasunek, ekonomia bera baino erritmo azkarragoan birkapitalizatzeko joera du. Errentaren hazkundea baina azkarrago”. Horixe da Pikettyrentzat, kapitalismoaren kontraesan nagusia.

-Neoliberalismoaren mitoa: kapitalismoa gero eta gehiago garatzen bada, desberdintasunak gero eta gutxiago izango dira.

-Beste ondorioetako bat da aberastasunaren kontrola belaunaldiz belaunaldi pasatzen dela, eta kapitalismoaren mitoetako bat eraisten du: kapital irabaziak ez dira ekintzaile batzuen merituaren ondorio, oinordetzan jasotzearen ondorio baizik.

-Kapitalismoak berezko ditu desberdintasun ekonomikoak.

-Liburua ixteko, zerga-sistema progresiboen eta aberastasunaren gaineko zergen gaineko aldarria egiten du.

Joseph E. Stiglitz ekonomia Nobelak 'The Price of Inequality' (Desberdintasunaren prezioa) 2012

-Joseph Eugene Stiglitz ekonomista da eta Columbian, New Cork, irakasten du. 2008an munduan aipamen gehien izan zituen ekonomista izan zen. Handik zazpi urtera Ekonomiaren Nobel saria jaso zuen.

-“El 90% de los que nacen pobres, mueren pobres por inteligentes y trabajadores que sean y el 90% de los que nacen ricos mueren ricos, por idiotas y haraganes que sean. Por ello, deducimos que “el mérito” no tiene ningún valor”

ABERASTASUNAREN BANAKETA

-Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak:

- Munduko 62 pertsona aberatsetatik 53 gizonezkoak dira, eta bederatzi besterik ez andreak.

-10 txiroetatik 7 andrak dira: “txirotasunaren feminizazioa” txitotasunean bizi diren % 70 andrak dira.

-Afrika, adibidea: Ekonomia informalaren %90 mantentzen dute, elikagaien %80 sortzen dute eta kontinenteko familien %40 baino gehiago sustengatzen dute.

EAEn

-Euskadi Europako herrialde aurreratuenen artean kokatzen da emakumeen formazioan eta azkenetarikoa emakumeen kapital ekonomikoan.

-Emakumeen pentsioak gizonenak baino %43 baxuagoak dira eta Barne Produktu Gordinaren %32 emakumeek kobratu gabe egiten duten etxeko lanetik dator .

-Gastu sozialean erreferente ei den gure lurraldea Europako azken postuetan dago gizarte babeserako indize nagusi guztietan, Espainiako datu berberekin

-Eurostat eta Eustaten azken datuen arabera,EAEko BPGtik hezkuntzari bideratutako gastuan (%3,7 inguru) gure atzetik Irlanda eta Errumania bakarrik daude, eta, aurretik, Italia, Bulgaria, Espainia (eta gainontzeko 23 estatu kideak);

-Osasunari bideratutako gastuan (%5), Hungaria eta Polonia artean gaude (atzeatzean horretan ere).

-Zahartze- eta jaiotze-tasen inguruan, berdin: zahartzaroari bideratutako gastu sozialean Serbia, Eslovenia eta Espainiaren datu ia berak ditugu (%10,3)

-Familia eta seme-alabei (zaintzarako) bideratutako diruan, azken-aurrenak gara, azkena Turkia da eta inguruan Lituania, Grezia eta Portugal ditugu. Ongizate estatuaren ezaugarriak 1. Estatuak ekonomian esku hartuko du 2. Estatuak demokrazia formala bereganatuko du sistema politiko gisa. 3. Estatuak gizarte-ongizatea bilatuko du, eta horretarako gizarte-politikak hedatuko dira

Ogizate Estatuaren Ezaugarriak

1.Estatuak ekonomian esku hartuko du. • Pisu oso garrantzitsua izango du, sektore publikoaren hazkunde handia gertatuko baita XX. mende osoan zehar: azpiegiturak, enpresa publikoak, eta abar. • Gaur egun ere sektore publikoaren garrantzia oso handia da, eta bere gain hartzen du Europako lurralde gehienetan barneproduktu gordinaren % 50 inguru. Estatu espainolean,esaterako, BPGren % 40 baino gehiago sektore publikoaren esku dago.

2.Estatuak demokrazia formala bereganatuko du sistema politiko gisa; hau da, hauteskundeetara aurkezten diren alderdien bidezko demokrazia ordezkatzailea.

3. Estatuak gizarte-ongizatea bilatuko du, eta horretarako gizarte-politikak hedatuko dira maila orokorrean -hezkuntza, osasuna, lanmerkatua- zein sektorialean.

Ongizate estatua

-Ongizate Estatuaren izateko arrazoiak ez dira karitatea eta ongintza, hiritar guztien eskubideak betetzea eta justizia soziala lortzea baino

-Babestu behar diren sektoreei emandako laguntza ez da pribatua, publikoa baino, ez da borondatezkoa, derrigorrezkoa baino.

Gizarte Politikak

Ongizate Estatuaren Oinarriak /Eskubideak

Hezkuntza: 16urterarate oinarrizko hezkuntzaren unibertsalizazioa

Osasuna : Osasun arreta unibertsala

Prestazio Sistema: Pentsioak, langabe pretazioak, subsidioak


Gizarte Zerbitzuak: Danontzat eskuragai

Entradas relacionadas: